‘Klera’ gerrari buruz gogoeta eginarazten duen liburua kalean da

Literatura, ilustrazioa, musika eta dantza, koaderno gisako argitalpen honetan bildu dituzte. Leire Bilbao idazlearen testuak eta June San Sebastian ilustratzailearen irudiek Maite Larbururen musika eta Kukai Dantzaren koreografiak dituzte lagun liburu honetan. Kukai Dantzak eta Elkar argitaletxeak haurrekin irakurtzeko Klera liburua aurkeztu dute. Lan berriak Jon Maya dantzariaren ideia batetik abiatuta, lengoaia artistiko ezberdinak koaderno […]

Read More… from ‘Klera’ gerrari buruz gogoeta eginarazten duen liburua kalean da

Nestor Basterretxearen ‘Araba’ eskulturak Araia herriaren sarreran du kokaleku berria

Aratz mendia ikus daiteke bertatik. “Horrela, herritarrek eta bisitariek gozatu ahal izateaz gain, Arabak lehen eserlekua eman zion mendiarekin lotuta jarraituko du. Familiak eta Asparreneko Udalak berak aukeratu dute eskultorearen obraren kokapena. 90. hamarkadaren erdialdean Nestor Basterretxea eskultore, margolari eta zinemagilearen Araba eskulturaren erreplika bat Aratzeko tontorrean jarri zuten, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa batzen dituen […]

Read More… from Nestor Basterretxearen ‘Araba’ eskulturak Araia herriaren sarreran du kokaleku berria

[Bideoa] Zientzia fikzioa eta umore ganberroa uztartu ditu Mikel Pagadizabalek ‘Bisita’ liburuan

Aurkezle, aktore eta gidoilari gipuzkoarraren estreinako lana da Elkar argitaletxearen eskutik plazaratu duena. Mikel Pagadizabalek (Pagadi) literaturara saltoa ematea erabaki du eta Bisita izeneko eleberria aurkeztu du Donostian. Estreinako lan honetan zientzia fikzioa eta umore ganberroa uztartu ditu aurkezle, aktore eta gidoilari gipuzkoarrak. Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina […]

Read More… from [Bideoa] Zientzia fikzioa eta umore ganberroa uztartu ditu Mikel Pagadizabalek ‘Bisita’ liburuan

[Bideoa] Literatura eta musika uztartu ditu Goio Ramosek ‘London Calling’ helduentzako lehen liburuan

Musikaren presentzia nagusi da eleberri honetan: taldea eratu, kideak topatu, abestiak sortu, kontzertuak bilatu, maketa bat grabatu… Baina rock-and-rollaz gain, 80ko gertakariak, pil-pilean zegoen gizartea, droga, politika, gatazka sozialak… presente daude liburuan. Goio Ramosek bere bi pasioak uztartu ditu kaleratu berri duen London Calling eleberrian: literatura eta musika. Idazle bizkaitarrak Augustin Zubikarai beka irabazi zuen […]

Read More… from [Bideoa] Literatura eta musika uztartu ditu Goio Ramosek ‘London Calling’ helduentzako lehen liburuan

[Bideoa] Karmele Mitxelenak bidaia fisiko eta psikologiko bat dakarren eleberria kaleratu du ‘Zorion edo antzeko zerbait’ izenburupean

Idazle oiartzuarrak Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai beka irabazi zuen iaz nobela honetako  hasierako proiektuarekin. Karmele Mitxelenak (Oiartzun, 1988) Zorion edo antzeko zerbait eleberri laburra aurkeztu du gaur Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. Honetan, alargun geratu berri den emakume heldu batek egindako barne- eta kanpo-bidaia kontatzen du idazleak, bere burua berrasmatu nahian. […]

Read More… from [Bideoa] Karmele Mitxelenak bidaia fisiko eta psikologiko bat dakarren eleberria kaleratu du ‘Zorion edo antzeko zerbait’ izenburupean

Tafalla eta Baigorri herrien arteko kultur topaketak antolatu dituzte azaroaren 1ean eta 2an

Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiaren Huntaz edo hartaz emanaldirako sarrerak eta larunbateko bazkarirako txartelak Basaizea.com webgunean daude eskuragarri jada. Muga gainetik topaketa antolatu dute Baigorrin azaroaren 1ean eta 2an, euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko eta inposatutako mugen gainetik elkartzeko espazioak sortzeko asmoz. Kultur topaketa hauen bidez, Tafalla eta Baigorri herrien arteko senidetzea ospatzen dute jai […]

Read More… from Tafalla eta Baigorri herrien arteko kultur topaketak antolatu dituzte azaroaren 1ean eta 2an

Enarak taldea berpizteko LP-a kalean da

Disko berriaren A aldean, taldeak 1969an kaleratu zuen binilok jasotzen zituen hiru abestiak daude. B aldeak, berriz, Amorante, Rüdiger eta Liher taldeen bertsioak biltzen ditu. 1967an, diktadura frankista garaian, seminarista talde batek rock banda bat sortu zuen: Enarak. Garaiko jendartean oraindik arrotzak ziren blues, psikodelia eta rock progresiboa jotzeko balentria izan zuten, euskara hutsean. 1969an, […]

Read More… from Enarak taldea berpizteko LP-a kalean da

Izaskun Graciak ‘Basokoa’ lehen eleberria euskaraz kaleratu du

Landa eremuan girotutako beldurrezko istorio bat ondu du idazleak Alberdania argitaletxearen eskutik. Lehen eleberria aurkeztu du Izaskun Gracia idazleak (Bilbo, 1977) Basokoa izenpean. Orain arte, euskal poeta gisa ezagutu izan dugu, izan ere, hiru poema liburu argitaratu ditu orain arte. Egileak aitortu du Basokoa “oso liburu berezia” dela. “Alde batetik, erronka izan da euskaraz idatzi […]

Read More… from Izaskun Graciak ‘Basokoa’ lehen eleberria euskaraz kaleratu du

[Bideoa] Uxue Alberdik zortzi ipuinez osatutako ipuin bilduma aurkeztu du ‘Hetero’ izenburupean

Susa argitaletxearen eskutik argia ikusi duen liburua ez da heteroarauari buruzkoa, baina ipuinetako protagonistak heteroarau horren barruan mugitzen direla dio egileak. Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak zortzi ipuinez osatutako ipuin bilduma aurkeztu du Hetero izenburupean. Emakumezkoak dira protagonista gehienak, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez […]

Read More… from [Bideoa] Uxue Alberdik zortzi ipuinez osatutako ipuin bilduma aurkeztu du ‘Hetero’ izenburupean

[Bideoa] Atef Abu Saif palestinarrak idatzitako infernu baten kronika

Irene Arrarats eta Maialen Catalan itzultzaileek Atef Abu Saif palestinarraren ‘Gazako egunerokoa’ euskarara ekarri dute Berria, Elkar eta Jakinen eskutik. Aleka bildumaren barruan ikusi du argia Gazako egunerokoa liburuak eta gaur aurkeztu dute Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egin duten prentsaurrekoan. Egilea Gazan jaio zen, baina 2019an, Palestinako Aginte Nazionalak Kultura ministro izendatu zuenean, Zisjordaniara […]

Read More… from [Bideoa] Atef Abu Saif palestinarrak idatzitako infernu baten kronika