Hernaniko Ave Maria parkea kultur plaza bihurtuko da aurten ere

Denetara hamar ekitaldi antolatu dira udan parkeaz gozatu ahal izateko. Aurtengo Uda Parkean uztailaren 25etik 27ra egingo da Hernaniko Ave Marian. Edizio honetarako hamar jarduera antolatu dituzte, eta gaur aurkeztu dute egitarau hori. Hala, Aitor Huizi Kultura zinegotziak Uda Parkean jaialdi “berezia” dela aitortu du: “Ikasturtean zehar kultur programazio handia izaten da Hernanin, baina udan […]

Read More… from Hernaniko Ave Maria parkea kultur plaza bihurtuko da aurten ere

Zirku erromatar bat aurkitu dute Iruña Veleiako aztarnategian

Penintsulako iparraldeko erdialdean ezagutzen den hirugarren zirku erromatarra izango litzateke. Arkikus enpresak diseinatutako eta zuzendutako proiektu pilotu baten emaitzak ezagutzera eman ditu gaur Arabako Foru Aldundiak: Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako erromatar garaiko egitura baten aztarnak. Aurkikuntza LiDAR kartografiari lotutako teknologiari eta drone bidez hartutako irudiei esker lortu da. Arkikusek, Javier eta Iker Ordoño anaiekin batera, nabarmendu […]

Read More… from Zirku erromatar bat aurkitu dute Iruña Veleiako aztarnategian

Maria Cuetoren ‘Hazi hegalariak’ erakusketa ikusgai da Donostian

Hazi ñimiñoetatik hasi eta forma landuagoetaraino, artelan bakoitzak erakusten du Berastegin bizi den artistak naturaren esentzia bera atzemateko eta bere artearen bidez transmititzeko duen trebetasuna. Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxeak Maria Cuetoren Hazi hegalariak erakusketa hartu du irailaren 15era arte. Bilduma honek Cuetoren unibertso sortzailean sakonean murgiltzea eskaintzen du, zeinaren lana elementu begetalen erabileran zentratzen den, […]

Read More… from Maria Cuetoren ‘Hazi hegalariak’ erakusketa ikusgai da Donostian

Gerardo D’Abraira marrazkilariaren obrak bildu dituzte Bilboko Ondare aretoan

Erakusketa azaroaren 2ra arte bisitatu ahal izango da. Bilboko Gerardo D’Abraira marrazkilariaren lanaren bitartez iragan industrialaren ikuspegia eskaintzen duen erakusketa irekiko dute gaur Bilboko Ondare aretoan, Barreiatutako paisaiak izenpean. Balmasedako Encartada Fabrika-Museon ikusgai egon ostean, paratu dute erakusketa Ondare aretoan eta Euskal Herriko eta beste eskualde batzuetako lantegi-espazio nagusien funtsa islatzen duten hogei marrazki baino […]

Read More… from Gerardo D’Abraira marrazkilariaren obrak bildu dituzte Bilboko Ondare aretoan

‘Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean’ espezializazio diploma abian da

Diplomaren helburua da Euskaltzaindiaren egitasmoetan parte har dezaketen pertsonak prestatzea. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Euskaltzaindiak Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean espezializazio diploma jarri dute abian, UZEI eta VICOMTECH erakundeen kolaborazioarekin. Honela, “euskararen normalizazioak eta normatibizazioak XXI. mendean izan ditzaketen nondik norako garrantzitsuenei buruzko prestakuntza sendoa eman nahi du diploma berriak, […]

Read More… from ‘Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean’ espezializazio diploma abian da

Mintzolak Goizuetan noka berreskuratzen hasteko ikerketa-proiektua saritu du

Oihana Lujanbiok 3.000 euroko diru-laguntza jasoko du bere proiektua lantzeko, eta ikerlana 2025eko otsailaren 28a baino lehen aurkeztu beharko du. Goizuetan noka berreskuratzen hasteko ikerketa-proiektuak jaso du ikerketa-lan monografikoen saria. Euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko ikerketa-lan monografikoak sustatzeko helburua du deialdiak, eta Oihana Lujanbio Begiristainek (Goizueta,1982) eskuratu du 3.000 euroko saria. Ikerlariak 2025ko otsailaren […]

Read More… from Mintzolak Goizuetan noka berreskuratzen hasteko ikerketa-proiektua saritu du

Paula Huarteren ‘Lágrimas de cocodrilo’ erakusketa Zabalik da Gasteizko Montehermoso kulturunean

Irailaren 15era arte egongo da ikusgai Kulturuneko lehen solairuko aretoan. 2023ko Montehermoso Kulturuneko Proiektu Artistikoen Ekoizpenerako Laguntzen Deialdian aukeratutako azken proiektua da. Paula Huarteren (Agoitz, 1994) Lágrimas de cocodrilo izeneko erakusketa zabalduko dute gaur arratsaldean, Gasteizen. 2023ko Montehermoso Kulturuneko Proiektu Artistikoen Ekoizpenerako Laguntzen Deialdian aukeratutako azken proiektua da artista nafarrarena eta irailaren 15era arte bisitatu […]

Read More… from Paula Huarteren ‘Lágrimas de cocodrilo’ erakusketa Zabalik da Gasteizko Montehermoso kulturunean

Aste Beltza itzuliko da Gasteizera irailaren 26tik urriaren 6ra

Gasteiz eta Araba misterio, suspense, intriga eta bikaintasun literarioaren epizentroak izango dira berriro ere. Krelia Arabako literatura sortzaileen elkarteak antolatuta, Negrasteiz eleberri beltz eta poliziakoaren nazioarteko jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute irailaren 26tik urriaren 6ra bitartean. Bertan, nazioarteko, Euskal Herriko eta tokiko genero-panoramako idazlerik gogokoenak izango direla iragarri dute antolatzaileek, hala nola jaialdiari hasiera emango […]

Read More… from Aste Beltza itzuliko da Gasteizera irailaren 26tik urriaren 6ra

Lau koprodukzio taularatuko dira Getxoko Muxikebarrin irailetik abendura, tartean Amets Arzallusen ‘Miñan’ liburuaren antzerkirako egokitzapena

Ados Teatroaren Las ciegas hormigas irakurketa antzeztua, Pablo Viarren Confines ikuskizuna eta Maitane Sarralderen Madre Perla dantza pieza ere aurkeztuko dira oholtza gainean. Irailetik abendura bitartean, euskal konpainiek eta artistek Getxoko Muxikebarri zentroarekin elkarlanean garatutako lau koprodukzioz gozatzeko aukera izango du publikoak. Ados Teatroa, Pablo Viar, Maitane Sarralde eta ArteDrama dira koprodukzio horien atzean dauden […]

Read More… from Lau koprodukzio taularatuko dira Getxoko Muxikebarrin irailetik abendura, tartean Amets Arzallusen ‘Miñan’ liburuaren antzerkirako egokitzapena