Gorabeherak gaindituta, uztailaren 18an irekiko ditu ateak Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak

Kulturgune berriak, beraz, Oihaneder Euskararen Etxearen erreleboa hartuko du, eta kultura ekipamendu bat izatetik harago, Oihanederren errotzen hasitako Euskararen Etxea eta Gasteiz Antzokia uztartuko dira egitasmo bakarrean. Lazarraga Kultur Elkartea ekainean 2024ko hitzarmena sinatu zuenetik eta Ruiz de Bergara Jauregiko giltzak jaso zituenetik buru belarri aritu da lanean kulturguneak lehenbailehen ateak ireki ditzan. Hasierako egunetan, […]

Read More… from Gorabeherak gaindituta, uztailaren 18an irekiko ditu ateak Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak

Araia-Asparrenako Umore Jaialdia abuztuaren 14tik 18ra egingo da

Berrikuntza gisa, ostiral eta larunbat gaueko ikuskizunak berreskuratuko dituzte Araiako erdigunean, 00:30ean. Hamalau antzerki konpainia izango dira abuztuaren 14tik 18ra bitartean egingo den Araia-Asparrenako Umore Antzerki Jaialdian. Bestetik, Arabako herrietatik egiten den zirkuitua mantenduko da abuztuan zehar, eta aurten 25 herritatik igaroko da. 31. edizio honetako berrikuntza gisa, ostiral eta larunbat gaueko ikuskizunak berreskuratuko dituzte […]

Read More… from Araia-Asparrenako Umore Jaialdia abuztuaren 14tik 18ra egingo da

‘Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara’ jardunaldia abian da Baionan

Katixa Dolhare Zaldunbide literatura irakasleak bertan parte hartuko du, bere ustez, “iteratura hezkuntzaren zimendua da”. Seaskak eta UEUk Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara jardunaldia antolatu dute elkarlanean Baionan, Udako Ikastaroen barruan, eta bertan parte hartuko du Katixa Dolhare Zaldunbidek (Ezpeleta, 1982). Nafarroa Beherean errotu den literatura ikasle honen arabera, “literaturaren irakaskuntzan aurki daitezke lehenagoko […]

Read More… from ‘Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara’ jardunaldia abian da Baionan

‘Norena da itsasoa?’ erakusketa paratu dute Donostiako Itsas Museoan

Azaroaren 2ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa. Hausnarketa eragitea da Donostiako Itsas Museoan ikusgai dagoen Mare Clausum: Norena da itsasoa? Erakusketaren helburua. Batetik, “norena da itsasoa?” galderaren atzean dauden eta gaur egunean ere pil-pilean dauden gai konplexuei buruzkoa eta, bestetik, Europak zazpi mendetan zehar munduko ozeano guztietan barrena buruturiko hedapen eta menderakuntzan Euskal Herriak […]

Read More… from ‘Norena da itsasoa?’ erakusketa paratu dute Donostiako Itsas Museoan

Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean

Nafarrak diren edo bizitokia Nafarroan duten egileek euskaraz idatzitako gai libreko lanak aurkeztu ahal izango dituzte, urriaren 28ra arte. Egile berrientzako 2024ko XXXIV. euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean. Deialdi honen xedea egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea da. Parte hartzeko poesia eta narrazioa modalitateak daude eta egileek lan bana aurkeztu ahal izango […]

Read More… from Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean

Sukar Horia kolektibo ekologistak ‘Etorkizun bizigarriak irudikatzen’ literatur eta itzulpen lehiaketa abiatu du

Parte-hartzaileek etorkizunean bizitza gaur egun baino bizigarriagoa egiten duten egoerak deskribatu beharko dituzte. Lanak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da. Literatur lehiaketa berria abiatu du Sukar Horia talde ekologistak “etorkizun bizigarriak” irudikatzeko asmoz. Bertako kideek azaldu dutenez, “oso erraz irudikatzen dugu gaur egun distopia; utopia, aldiz, nekez. Lehorteak, uholdeak, tenperatura-igoera, gaixotasun berriak… bolo-bolo dabiltza gure […]

Read More… from Sukar Horia kolektibo ekologistak ‘Etorkizun bizigarriak irudikatzen’ literatur eta itzulpen lehiaketa abiatu du

Bihar abiatuko da Kalerki jaialdia Zarautzen

Kalerki jaialdiaren 31. edizioa uztailaren 4tik 6ra iritsiko da Zarautzera. Egun hauetan zehar, antzerkiak, dantzak, zirkuak eta beste hainbat diziplinek Zarauzko kaleak hartuko dituzte. Orotara hamalau ikuskizun izango dira Zarauzko Kalerki jaialdiak iraungo duen hiru egunetan zehar. Euskal Herriko konpainiez gain, Kataluniatik eta Estatu frantses eta espainoletik, besteak beste, iritsitakoak ere izango dira bertan. Urtero […]

Read More… from Bihar abiatuko da Kalerki jaialdia Zarautzen

Landarteren aurtengo edizioak sorkuntza garaikideko bost prozesu garatuko ditu Nafarroako landa eremuan

Programa honen zortzigarren edizioa urrira arte egingo da Oibarren, Elgorriagan, Oteitzan, Arradadan eta Untzitibarren. Nafarroako Landarte programa bost herri txikitan garatuko da aurten. Bertan, egoitza Nafarroan duten sortzaileek sorkuntza garaikideko prozesu parte-hartzaileak gauzatuko dituzte. Zehazki, Peru Galbete sortzailea Oibar udalerrian izango da; Ekhiñe Etxeberria zinemagilea Elgorriagan; Estefania de Paz Asin diziplina anitzeko artista Oteitzan; Maria […]

Read More… from Landarteren aurtengo edizioak sorkuntza garaikideko bost prozesu garatuko ditu Nafarroako landa eremuan

Donostiako Gladys Enea parkea musikaz beteko da berriro ere abuztuaren 4an, Glad is the Day jaialdiarekin

Jaialdiaren zortzigarren edizioa aurkeztu dute gaur. Kontzertuak, DJen saioak, piknik-ak, azoka bat eta haurrentzako jarduerak izango dira 12:00etan hasi eta 21:00etan amaituko den musika jardunaldiaren egitarauan. Glad is the Day jaialdia itzuliko dela iragarri du gaur Donostia Kulturak. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskyk koordinatzen duten ekimen hau 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu […]

Read More… from Donostiako Gladys Enea parkea musikaz beteko da berriro ere abuztuaren 4an, Glad is the Day jaialdiarekin