Cocanha eta Julen Achiary, Bele, La Txama eta Sol Band izango dira, besteak beste, Atlantikaldia jaialdian

Arte diziplina ezberdinen bidez, Errenteria munduko kulturen arteko elkarrizketez betetzen duen musika jaialdia eta kultur topaketa da Atlantikaldia. Aurten irailaren 19tik 22ra izango da. Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Maite Gartzia Kultura zinegotziak, Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendariak eta Esti Parada Atlantikaldiako komunikazio teknikariak jaialdiaren aurkezpena egin dute astearte honetan, Lekuona Fabrikan. Hamaikagarren edizio […]

Read More… from Cocanha eta Julen Achiary, Bele, La Txama eta Sol Band izango dira, besteak beste, Atlantikaldia jaialdian

Uztailaren 1ean abiatuko da udako denboraldia Donostiako Urgulleko Natur Txokoan, Liburutegian eta Historiaren Etxean

Abuztuaren 31ra arte zabalik egongo dira hiru guneak. Natur Txokoan eta Liburutegian, gainera, haurrentzako programazio berezia eskainiko dute, doan. Besteak beste, magia, jolasak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak izango dira, baita ingurugiroarekin loturiko tailerrak ere. Udan ohikoa denez, Urgull aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin. […]

Read More… from Uztailaren 1ean abiatuko da udako denboraldia Donostiako Urgulleko Natur Txokoan, Liburutegian eta Historiaren Etxean

´Basque. Zinema´ liburuaren edizio berria kalean da

Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak idatzi du lana. Euskal zinemaren inguruko Basque. liburuxkaren edizio berria argitaratu du Etxepare Euskal Institutuak. Euskara eta euskal kulturari eskainitako hamabi liburuetako bat da bilduma honen baitan argitaratua. Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak idatzi du Basque. Zinema liburua. Euskal zinemaren inguruko Basque. liburuxkaren edizio berria argitaratu du Etxepare Euskal Institutuak. […]

Read More… from ´Basque. Zinema´ liburuaren edizio berria kalean da

Gerediaga Elkarteak 25 dokumental eta erreportaje sareratu ditu Garaia ikus-entzunezkoen biltegian

Biltegia amaigabea izatea da asmoa. Plataforma hau herritarren eta eragile ezberdinen eskura egotea nahi dute. Horregatik, Durangaldeari buruzko edozein dokumentalek edo erreportajek izango du lekua. Gerediaga Elkarteak Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia online, jarri zuen martxan otsailean, eskualdeko memoria eta ondarea jasotzeko eremuan ekarpena egiteko asmoarekin. Biltegiaren lehen urratsak, gerra zibilari lotutako lekukotzekin eman zituzten. Orain, […]

Read More… from Gerediaga Elkarteak 25 dokumental eta erreportaje sareratu ditu Garaia ikus-entzunezkoen biltegian

Txikijazz jaialdiaren hamabigarren edizioa uztailaren 24tik 28ra bitartean egingo da, Donostian

Hiru agertoki izango ditu: Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera 4. solairua), Hernaniko Txillida Leku museoa eta Kursaaleko terrazak. Berritasun gisa, San Martin Merkatuko Forum FNACen tailerrak izango dira arratsaldean. Haurrek eta familiek, musikarekin eta artearekin gozatzen duten bitartean, partekatu eta ikasteko gunea da Donostiako Txikijazz jaialdia. Aurten hamabigarren edizioa izango du uztailaren 24tik 28ra bitartean eta […]

Read More… from Txikijazz jaialdiaren hamabigarren edizioa uztailaren 24tik 28ra bitartean egingo da, Donostian

Euskal diasporaren historia ezagutzeko parada, Acebal Idigorasen artearen bidez

Azaroaren 24ra arte bisitatu ahal izango da Acebalekin lotutako 56 pieza biltzen dituen erakusketa, Gernikako Euskal Herria Museoan. Pieza horien artean jatorrizko dokumentazioa dago: gutunak, katalogoak, liburuxkak, txartelak edo ordainagiriak. Gernikako Euskal Herria museoan Arturo Acebal Idigoras. Euskadi Argentina izeneko erakusketa paratu dute. Bertan, euskal kulturaren esentzia urrunera, Argentinara esaterako, eraman zuten euskal artisten historia […]

Read More… from Euskal diasporaren historia ezagutzeko parada, Acebal Idigorasen artearen bidez

Euskal Herriko Kobazuloetan Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela dio ikerketa batek

Euskal Herriko Unibertsitateko eta Kantabriako Unibertsitateko ikertzaileek egin dute ikerketa eta Archaeological and Anthropological Sciences aldizkari zientifikoan argitaratu dute. Ikerketak alderdi anitzeko izaera proposatzen du lurrazpiko eremu sakonetako arte parietalerako. Lana Iñaki Intxaurbe Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia Sailean egiten ari den doktore tesiaren barruan kokatzen da, Martin Arriolabengoa (Euskal Herriko Unibertsitatea) […]

Read More… from Euskal Herriko Kobazuloetan Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela dio ikerketa batek

Biharko herri erronkei erantzuteko indarra erakutsi du Ikastolen Elkarteak, Iruñean

Elkartean dauden 114 ikastoletako ordezkariak Iruñeko Baluarte Kongresu Jauregian bildu dira, Ikastolen Zazpigarren Batzarrean. “Biharko Ikastolak behar ditugu biharko Euskal Herria eraikitzeko”. Esaldi horrekin laburbildu ditu Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak, Iruñean, Ikastolek egin duten Zazpigarren Batzarrean hartutako erabakiak. Besteak beste, erabaki dute “Ikastola eredua eguneratu, egonkortu, zabaldu eta aldarrikatzea, Ikastolen Elkartea indartzea, Euskal Herri […]

Read More… from Biharko herri erronkei erantzuteko indarra erakutsi du Ikastolen Elkarteak, Iruñean

Uztailaren 5etik 7ra egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

34. edizio honetan ikusleak sentsibilizatu eta gogoeta egitera bultzatuko ditu jaialdiak. Kaleka, Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiaren 34. edizioa, bueltan da, “kalea bizitza da, askatasuna, guztiok partekatzen duguna; artea berriz, nortasuna, kultura, gaitasun bereziak erakusteko modua. Kale arteek hori guztia eta asko gehiago batzen dute; gure barnean daude sentimendu eta emozioak pizteko trebetasuna dute”, adierazi du […]

Read More… from Uztailaren 5etik 7ra egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

Zangozako Ikastolak aurtengo Nafarroa Oinez jairako kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Iruñeko San Fermin jaietarako egitarauaren berri ere eman dute prentsaurrekoan. Nagore Oria Zangozako Ikastolako zuzendaria, Eneko Alkorta Jarduerak batzordeko arduraduna, June Gabarain eta Antonio Iriarte Skabidean taldeko kideak, Amaia Aldanondo abestiaren letraren egilea eta Marina Lameiro bideokliparen zuzendaria Nafarroako Ikastolen Elkarteko egoitzan bildu dira, alde batetik, aurtengo Nafarroa Oinezeko kanta eta bideoklipa aurkezteko eta, bestetik, […]

Read More… from Zangozako Ikastolak aurtengo Nafarroa Oinez jairako kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu