Fermin Muguruzak nazioarteko bira bat iragarri du

Irungoak Kortatu bere lehen taldearen sorreraren 40. urteurrenean, musika ibilbide osoa errepasatuko du zuzenekoetan. Hamaika urtez nazioarteko birarik egin gabe igaro ondoren, eta abenduko Bilboko bi kontzertuetarako 16.000 sarrera minutu gutxitan saldu ondoren, Fermin Muguruzak 2025erako nazioarteko bira bat iragarri du. Irungo musikaria Europa, Amerika eta Asiako hainbat hiritako agertokietara igoko da bira honekin, Kortaturen […]

Read More… from Fermin Muguruzak nazioarteko bira bat iragarri du

Mikel Ayllon eta Piszifaktoria Ideien Laborategiaren eta Pablo Barrioren antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Mikel Ayllon eta Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Hau ez da gerra bat eta Pablo Barrioren 2074. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko […]

Read More… from Mikel Ayllon eta Piszifaktoria Ideien Laborategiaren eta Pablo Barrioren antzezlanak Ganbila bilduman

‘Gaztelugatxeko itsaslamina’ lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketa

Larzabaleko Manex Erdozaintzi Ikastolako ikasle Leixa Urmeneta Madariagaren Bakearen harria komikia izan da bigarrena lehiaketa honetan. Trapagarango Itxaropena Ikastolako Bera Arroyo, Ane Figuero eta June Abarrategi ikasleak dira Gaztelugatxeko itsaslamina komikiaren egileak eta Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketako laugarren edizioko irabazleak. Euren lana ‘Xabiroi’ komiki aldizkarian argitaratuko da urriko zenbakian. Gaztelugatxeko itsaslamina-k herriko neskato baten […]

Read More… from ‘Gaztelugatxeko itsaslamina’ lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketa

[Bideoa] ‘Ehun urteko gerra Palestinaren aurka’, Israel egiten ari den sarraskia salatzeko, eta aspalditik datorren historia ezagutarazteko liburua kalean da euskaraz

Palestinako historiaz euskarazko libururik ez zegoela ikusita, eta liburuaren ezaugarriak kontuan izanda, Iñaki Alegriak liburua euskaratzea erabaki zuen eta UEUri egin zion liburua itzultzeko proposamena. Rashid Khalidi-ren Ehun urteko gerra Palestinaren aurka liburua ekarri du euskarara Iñaki Alegria UEUko zuzendari-ohiak. Itzultzaileak gaur aurkeztu du lana Donostian, UEUren eskutik. Bertan Iñaki Alegria bera, Gidor Bilbao UEUko […]

Read More… from [Bideoa] ‘Ehun urteko gerra Palestinaren aurka’, Israel egiten ari den sarraskia salatzeko, eta aspalditik datorren historia ezagutarazteko liburua kalean da euskaraz

Izibene Oñederra eta Iratxe Fresnedaren film laburrak hautatu dituzte Kimuak 2024 programarako

EHUko Alba Lozano, Jorge Moreno Quintana eta Joana Moyarenak EHUko gradudunen hiru lan ere jasotzen ditu aurtengo katalogoak. Eusko Jaurlaritzak zazpi film laburren katalogo bat argitaratzen du urtero. Uneko euskal filmografiako lanik nabarmenenak izaten dira. Aurten, aukeratutako zazpietatik bostek zuzeneko harremana dute unibertsitatearekin. Izan ere, bi irakasleak dira, eta beste hiru EHUko geletatik igaro diren […]

Read More… from Izibene Oñederra eta Iratxe Fresnedaren film laburrak hautatu dituzte Kimuak 2024 programarako

Kroma elkarteak Jolasean jolas eta jostailu artisauen jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 24tik 30era, Errenterian

Artisautza, joko eta herritarren arteko topagunea izatea dute helburu jardunaldi hauek. Egitarauak erakusketa interaktibo bat, ipuin kontalari bat, kaleko jolasak, tailerrak eta tokiko elkarteekin lan-mahai bat jasoko ditu.  Errenteriako Kromosoma Tailerraren azken hamar urtetan izandako bilakaeratik jaio da orain Kroma elkartea. “Kalea jolasgune gisa berreskuratzeko bokazioagatik eta artisautza herritarrei hurbiltzeko eta beste elkarte batzuekin sareak […]

Read More… from Kroma elkarteak Jolasean jolas eta jostailu artisauen jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 24tik 30era, Errenterian

June Fernandez: “Ertz asko ditu ordezkapen bidezko ernalketak, eta horiei heldu nahi diegu liburu honekin”

Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandezek ‘Aingeruak eta neskameak’ saiakeran. Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia liburuak. Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandez idazle eta kazetariak (Bilbo, 1984) Aingeruak eta neskameak izeneko saiakeran. Lana ontzeko pluraltasuna nabarmendu nahi izan du egileak, “ertz asko ditu ordezkapen bidezko […]

Read More… from June Fernandez: “Ertz asko ditu ordezkapen bidezko ernalketak, eta horiei heldu nahi diegu liburu honekin”

‘Euskararen Lorategia’ erakusketa birtuala abiatu du Bilboko Euskararen Etxeak

San Inazio auzoko Euskararen Interpretazio Zentroak eskaintzen duen Eskola Programan parte hartu duten 15 eta 18 urte bitarteko ikasleek egindako collageekin osatu da erakusketa. Eskola Programan Euskararen Interpretazio Zentroko edukiak lantzen dira, eta edukiok ikasmaila ezberdinetara egokitzen dira; Euskararen Lorategia, hain zuzen, DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleekin jorratzen den jarduera da, ikasleak euskararen aniztasunaz jabetu […]

Read More… from ‘Euskararen Lorategia’ erakusketa birtuala abiatu du Bilboko Euskararen Etxeak

BizkaIdatz Txikiaren 10. edizioko literatura sariak banatu dira

Kontakizunak garatzeko eta amaitzeko erronka hartu duten haur eta gazteek euskaraz Idoia Carramiñanaren Zer erremedio! eta gaztelaniaz Monica Garciaren Una nueva familia lanak jarraitu behar izan dituzte. BizkaIdatz Txikiaren hamargarren edizio honetan, haur eta gazteek kontakizun bat idatzi behar izan dute, bi istorioren hasierarekin jarraituz. Idoia Carramiñanak istorioaren hasiera euskaraz proposatu du, Zer erremedio! izeneko […]

Read More… from BizkaIdatz Txikiaren 10. edizioko literatura sariak banatu dira