Mazoka erakusketa azoka abenduan itzuliko da Gasteizera

Irailaren 2an, oinarriak eta Mazokalari gisa parte hartu ahal izateko eskabide-formularioak argitaratuko dira. Azokan egongo diren 40 postuetatik bat lortzeko epea 20 egunez egongo da zabalik, irailaren 30era arte, hain zuzen. “Pozarren eta ilusio handiz iragarri nahi dugu 2024an berriro gozatu ahal izango dugula Mazoka Gasteizko Marrazki eta Ilustrazio Azokaz”, adierazi du ekimen honen antolakuntzak […]

Read More… from Mazoka erakusketa azoka abenduan itzuliko da Gasteizera

‘Izpiz izpi’ da aurtengo Kilometroak festarako kanta

Urriaren 6an egingo da Azpeitin Gipuzkoako ikastolen aldeko jai handia, urte osoko egitarauari amaiera emanez. Izpiz izpi dugu aurtengo Gipuzkoak Ikastolen aldeko leloa eta baita Skapaie Elektrotxarangak konposatu duen abestiaren izena ere, ska erritmo alai eta dantzagarrian. Musika konposatzeaz gain, taldekideek kantaren hitzak ere idatzi dituzte. Kanta berriarekin eta bideokliparen irudiekin euskara, aniztasuna eta herrigintza […]

Read More… from ‘Izpiz izpi’ da aurtengo Kilometroak festarako kanta

‘Emakume arkeologoak Gipuzkoan’ erakusketa antolatu dute Donostian

Erakusketa uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai Garbera merkataritza zentroan. Halaber, historiaurreari buruzko doako tailer bat antolatu dute 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako, ekainaren 22an, larunbatean, goizeko 11:00etan. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Emakume arkeologoak Gipuzkoan izeneko erakusketa aurkeztu dute Garbera merkataritza zentroan. Erakusketako komisarioa da Aizpea Goenaga eta adierazi duenez, “erakusketak […]

Read More… from ‘Emakume arkeologoak Gipuzkoan’ erakusketa antolatu dute Donostian

[Bideoa] Gorka Urbizu: “Diskoa desazeleraziorako gonbidapen bat da, artea edo musika arretaz bizitzeko eta sentitzeko”

Lekunberrikoak bere musika unibertsora leiho txiki bat ireki nahi izan du Donostiako erakusketarekin. Janela bat dugu Gorka Urbizu musikariaren Hasiera bat diskoaren kantetako bat, orain, erakusketa ere bilakatu dena. Janelak pasa den ostiralean ireki zituen ateak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Dock of the Bay zinema dokumental musikalaren jaialdiaren programazioaren barruan. Urbizurentzat bere lehen bakarkako diskoaren […]

Read More… from [Bideoa] Gorka Urbizu: “Diskoa desazeleraziorako gonbidapen bat da, artea edo musika arretaz bizitzeko eta sentitzeko”

[Bideoa] Uztapide eta Xalbador, bi adiskide mugaz gaindi

Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi liburua kaleratu du Pako Aristik Erein argitaletxearen eskutik eta Zestoa eta Urepeleko Udalen enkarguz. Liburu honen argitalpena Gipuzkoa eta Nafarroa Behereko herriak senidetzearen ostean dator. Akordioa azaroan sinatu zuten bi erakundeek, “Manuel Olaizola Urbieta ‘Uztapide’ eta Fernando Aire Etxart ‘Xalbador’ euskal kulturaren erreferentzia nagusi izanak eta biek zuten […]

Read More… from [Bideoa] Uztapide eta Xalbador, bi adiskide mugaz gaindi

‘Hau’ diseinu lehiaketan parte hartu duten proiektuak Donostiako San Telmo Museoan ikusgai

Gaztainak erretzeko tresna izan da edizio honetarako aukeratutako objektua. Donostiako San Telmo Museoko gastrokultura gunean ikusgai dira jada lehiaketan parte hartu duten 24 lanetako batzuk; tartean, Marta Loidi Urquizuren Dinak irabazlea. Lau lehiaketaren xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein […]

Read More… from ‘Hau’ diseinu lehiaketan parte hartu duten proiektuak Donostiako San Telmo Museoan ikusgai

‘Fobiko’, ‘enpaste’, ‘adimen artifizial’, ‘gaupasa egin’ eta ‘greba egin’, besteak beste, sartu ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian

Azken sei hilabeteotan 1.103 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian eta beste 2.524 moldatu dira. Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean atera zenetik egiten du horrela, eta 2024ko lehen urte-erdian eginiko lanaren emaitzak jasotzen ditu gaur sareratu den eguneratzeak. Akademiak gogoratu duenez, iaz hiztegiaren […]

Read More… from ‘Fobiko’, ‘enpaste’, ‘adimen artifizial’, ‘gaupasa egin’ eta ‘greba egin’, besteak beste, sartu ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian

Haira Aizpuruak jantzi zuen txapela larunbatean, Euskal Herriko Eskolartekoaren finalean

Hamaika bertsolari aritu ziren Arantzan kantuan eta Nahia Etcheverry izan zen txapeldunordea. Arantzako frontoian jokatu zen larunbatean 36. Euskal Herriko Eskolartekoa, 250 bertsozaleren aurrean. Hamaika bertsolari aritu ziren kantuan, lurralde ezberdinetako ordezkari. Arabatik Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia, Nafarroa Beheretik Nahia Etcheverry, Bizkaitik Kelmene Abaitua eta Ekhi Zuluaga, Gipuzkoatik June Aiestaran eta Joanes Azpillaga, Lapurditik […]

Read More… from Haira Aizpuruak jantzi zuen txapela larunbatean, Euskal Herriko Eskolartekoaren finalean

Hika Teatroak ‘35 urte eszenara begira’ dokumentala aurkeztuko du bihar, Donostiako Antzoki Zaharrean

https://vimeo.com/955635949/5021cd107f?mc_cid=8dcc4e30e0&utm_source=newsletter_2420&utm_medium=email&utm_campaign=prentsa-oharra-35-urte-eszenara-begira-dokumentaleran-proiekzioa-antzoki-zaharrean Euskal arte eszenikoaren inguruko hausnarketa bat da, hain zuzen, iraganari, orainari eta etorkizunari erreparatuta egindako gogoeta. Agurtzane Intxaurragak azaldu duenez, “ofizioari buruz belaunaldi ezberdinen iritziak, egonezinak eta, batez ere, kezkak eta ilusioak” partekatzeko saiakera bat. Belaunaldi ezberdineko hiru emakume sortzaileek nolako betaurrekoekin begiratzen dioten euskal arte eszenikoaren iraganari, orainari eta etorkizunari kontatzen du 35 […]

Read More… from Hika Teatroak ‘35 urte eszenara begira’ dokumentala aurkeztuko du bihar, Donostiako Antzoki Zaharrean