Raquel Samitier artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai bihartik aurrera

Iruindarrak sortutako ilustrazioak bihartik, hilak 14, irailaren 8ra arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Raquel Samitier artista (Iruñea, 1982) Giza Zientzietan (Kultura Kudeaketa, Nafarroako Unibertsitatea, 2004) eta Arte Ederretan (EHU, 2010) lizentziatua da. Noaingo Kultur Etxean kultura teknikari laguntzaile gisa lan egin zuen zortzi urtez eta, bitartean, teknika piktoriko, digital eta narratiboetan trebatu zen, Antonio […]

Read More… from Raquel Samitier artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai bihartik aurrera

Elebitasuna eta itzulpena ospatzea bilatzen duen liburua ondu du Angel Errok

Itzulpena-Traducción lanean poema bakoitza bi bertsiotan aurkezten da, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, sentimenduaren sotiltasuna eta funtsa egilearen bi hizkuntzetatik atzemateko asmoz, jolas ironiko bat sortuz dualtasunaren eta aurkakotasunaren bidez. Angel Erro poeta eta itzultzaileak (Burlata, 1978) Itzulpena-Traducción izenburuko liburua aurkeztu du gaur Donostian. Lan berriak elebitasuna eta itzulpena ospatzea bilatzen du, hitzetatik haratago poesia […]

Read More… from Elebitasuna eta itzulpena ospatzea bilatzen duen liburua ondu du Angel Errok

Larrotxene Bideok ikasturte honetako filmak aurkeztuko ditu ekainaren 21ean, Donostiako Antzoki Zaharrean

Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzorduan. Gonbidapenak emanaldiaren egunean bertan jaso ahal izango dira Antzoki Zaharreko leihatilan, 17:00etatik aurrera. 2023-2024 ikasturtea berezia izan da Donostiako Intxaurrondoko Larrotxene Bideorentzat. Azken urtean egindako berrikuntza lan handiek sorkuntza proiektuak piztu dituzte: laborategia, soinu eta irudi edizio gela berritua, formaziorako aretoa, eta abar. Ondorioz, ikastaro-kopuruak gora egin du aurten, baita […]

Read More… from Larrotxene Bideok ikasturte honetako filmak aurkeztuko ditu ekainaren 21ean, Donostiako Antzoki Zaharrean

Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Ipar Euskal Herrian

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz antolatu dute euskarazko irudi heziketa dispositiboa. Euskal Kultur Erakundeak, Cinema & Cultures, Cinevasion, Zineuskadi, Ikas euskal pedagogia zerbitzua eta Hezkunde Nazionalaren laguntzarekin, Zineskola egitasmoa antolatu du, euskarazko animazio film interesgarriak euskara irakasleei eta lehen mailako […]

Read More… from Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Ipar Euskal Herrian

Ikastolen Elkarteak egindako lana aitortu eta eskertu dio Jose Luis Sukiari

Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusiak ikasturte honen amaierarekin batera hartuko du erretiroa. Jose Luis Sukiak ia berrogei urte eman ditu ikastolen mugimenduari lotuta, profesionalki zein pertsonalki. “Ikastolen egonkortasuna ziurtatzea izan da bere egiteko nagusia, eta egoskortasunez bete du bere egitekoa”, adierazi du elkarteak. Ikastolek joan den astean egin zioten agurra, urteroko Batzar Nagusian. Sukiak ibilbide luzea […]

Read More… from Ikastolen Elkarteak egindako lana aitortu eta eskertu dio Jose Luis Sukiari

‘Queertopiak’ erdigunean Bilboko Zinegoak jaialdian

Sail ofizialeko kategorietan (FIK, DOK, KRAK) 15 film luzek parte hartuko dute eta Begiradak film laburren sailean bi ziklo berri egongo dira: Queertopiak eta Sexilioak. Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak aurtengo edizioaren programazio ofiziala aurkeztu du. Zinegoak ekainaren 24tik uztailaren 1era egingo da Bilborock, Golem Alhondiga, BilbaoArte, Bira, Sarean, Arriaga Antzokia edota […]

Read More… from ‘Queertopiak’ erdigunean Bilboko Zinegoak jaialdian

Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatu dute EAEn

Frantziako Kultura Ministerioak kultura-ondare immaterialaren katalogoan sartu zuen Bertsolaritza 2022an eta Nafarroak 2018an. Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatu du Eusko Jaurlaritzak eta laster egingo da izendapen ofiziala. Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “aitortza hau komunitate oso baten lanari esker lortu da, eta horren errekonozimendua da izendapen” Izendapen honekin, kultura ondare immaterialak dituen ezaugarriak aitortzen zaizkio […]

Read More… from Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatu dute EAEn

Ekainaren 21ean abiatuko da Nafarroako Kultur programa, Fiteron

Programaturiko 34 ikuskizun Nafarroako taldeek eta artistek garatuko dituzte. Nafarroako Gobernuak uda garaian antolatzen duen Kultur programaren 29. edizioa aurkeztu du Iruñean. Egitasmoak kalitatezko eskaintza artistikoa Nafarroa osoan zehar sustatzea eta hedatzea ditu helburu. Honekin batera, tokiko erakundeei kultura hedatzen laguntzea, sektore artistikoa bultzatzea eta bertako ondare historiko, artistiko eta naturalaren balioa nabarmentzea nahi da. […]

Read More… from Ekainaren 21ean abiatuko da Nafarroako Kultur programa, Fiteron

Sormen Astearen hirugarren edizioa ekainaren 24an abiatuko da Lekeition

Loraldiak antolatutako ekimenean euskal kulturaren zenbait erreferentek parte hartuko dute, Maialen Lujanbio, Anari, Unai Elorriaga eta Gari, besteak beste. Loraldiak Lekeitioko Sormen Astearen hirugarren edizioa antolatuko du ekainaren 24tik 28ra bitartean. Elkartearen arabera, “kultur ekintzen programazio anitza eta oparoa izango da, erreferente diren sortzaileak bilduko dituena eta arlo ezberdinak jorratuko dituena. Izan ere, musika, literatura, […]

Read More… from Sormen Astearen hirugarren edizioa ekainaren 24an abiatuko da Lekeition

Ernest Hemingway idazlearen eta euskal kulturaren arteko berrogei urteko harremana jasotzen duen erakusketa irekiko dute Donostian

Bertan objektuak, argazkiak, ikus-entzunezkoak eta idatziak aurki daitezke. Donostiako Aiete Kultur Etxeak Hemingway & Euskal Herria erakusketa irekiko du hilaren 14tik irailaren 15era bitartean. Honetan, Hemingway idazle eta kazetari estatubatuarrak Euskal Herriarekin izan zuen lotura jorratzen da, ia berrogei urtetan zehar euskal kulturarekin eta bertako jendearekin izandako harremanaren lekuko diren objektu, argazki, ikus-entzunezko eta idatzien […]

Read More… from Ernest Hemingway idazlearen eta euskal kulturaren arteko berrogei urteko harremana jasotzen duen erakusketa irekiko dute Donostian