‘Robotia’ filma estreinatuko dute gaur, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema aretoetan

Dibulitoon Studio ekoiztetxearen koprodukzio honetan, Leire Martinez abeslariak eta Jon Plazaola aktoreak hartu dute parte protagonisten ahots bikoizketarekin. Soinu bandaren egilea, berriz, Joseba Beristain da.  Diego Cagidek eta Diego Lucerok zuzendutako Robotia filma estreinatuko dute gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema aretoetan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Haurrentzako animazio lan honetan, androidez osatutako mundu batean, fabrika […]

Read More… from ‘Robotia’ filma estreinatuko dute gaur, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema aretoetan

Gorka Urbizu, Olatz Salvador, Asier Zugadi eta Broken Brothers Brass Band izango dira Gernikako Haziberri jaialdian

Uztailaren 17an izango da hitzordua, Europako Herrien parkean. Haziberri jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute uztailaren 17an, Gernikako Europako Herrien parkean. Hala, aurtengo karteletik lehenbizi, Gorka Urbizu aipatu nahi izan dute antolatzaileek. “Gorka Urbizu musikari eta abeslariak bere izenez sinatzen duen lehen diskoa dakarkigu: Hasiera bat.  Lekunberriko artista aski ezaguna dugu jada bere ibilbide oparoagatik. Bere […]

Read More… from Gorka Urbizu, Olatz Salvador, Asier Zugadi eta Broken Brothers Brass Band izango dira Gernikako Haziberri jaialdian

Musikagela Fest jaialdia egingo dute hilaren 22an, Donostian

12:00etatik 14:00etara izango da lehen zatia Los Veletas, Sasha Smith, Suite Seda eta Luke Armstrong taldeen zuzenekoekin. Bigarren zatiari arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera ondorengo taldeekin: Oep, Badmintones, Gardena, La Ola Maldita eta Drugos. Donostiako musikarien jaialdia dugu Musikagela Fest eta Musikagela zerbitzuarekin harremana duten hainbat musika-banda eta estilo bilduko ditu egun batean zehar. Hitzordua […]

Read More… from Musikagela Fest jaialdia egingo dute hilaren 22an, Donostian

Mintzolak Garazi Dominguez, Maddi Ormazabal, Odei Guirado eta Ana Jaunarenaren gradu- eta master-amaierako lanak saritu ditu

Ikertzaile bakoitzak 1.500 euro gordin jasoko ditu, eta irailaren 30era bitarteko epea izango du lana ondu eta aurkezteko. Euskaltzaindiak, Mintzola proiektuaren bidez, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko gradu- eta master-amaierako zortzi lan saritzeko deialdia argitaratu zuen pasa den martxoan. Akademiak azaldu duenez, “ikertzaile gaztea edo hasiberria doktoretza-tesiraino eramango duen ibilbidean, aurreko erabakiak eta urratsak […]

Read More… from Mintzolak Garazi Dominguez, Maddi Ormazabal, Odei Guirado eta Ana Jaunarenaren gradu- eta master-amaierako lanak saritu ditu

Esku-hartze artistikoei zuzendutako sorkuntza lana sarituko da Durangoko Azokaren 7. Sormen Bekan

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Aurtengo Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute zazpigarren urtez Sormen Beka Da. “Azken urteetan, Durangoko Azokak herriko Arte eta Historia Museoan ere ekitaldiak antolatu […]

Read More… from Esku-hartze artistikoei zuzendutako sorkuntza lana sarituko da Durangoko Azokaren 7. Sormen Bekan

Ekainaren 15an jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa Arantzan

Eskolartekoetatik sailkatutako hamaika bertsolari gazte ariko dira Arantzako frontoiko oholtzan. Apirilean hasi eta orain arte egin dira Eskolartekoak Oinak buruan goiburupean. 36. edizioa du aurtengo Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketak eta bertan, 14 eta 18 urte bitarteko Euskal Herri osoko gazteak elkartu dira. Lurraldeetan Eskolarteko txapelketek bere bidea eginda, final handiarekin biribilduko da egitasmoa. Arantzan egingo […]

Read More… from Ekainaren 15an jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa Arantzan

Beñat Arrutik ‘Arkeologia haragitan’ estreinako liburua aurkeztu du

Idazlea zuzenean ikusteko aukera egongo da ekainaren 12an, iluntzeko 19:00etan, Victoria Eugenia Cluben egingo den 2024ko Poesia eta Pentsamendua programako errezitalean. Beñat Arruti Irigoienen Arkeologia haragitan da aurtengo Donostia Kultura Poesia Saria eta gaur aurkeztu du lan amaitua Balea Zuria argitaletxearen eskutik. Itxaro Bordak, Aritz Gorrotxategik eta Eli Tolaretxipik osatu dute epaimahaia eta euren aburuz, […]

Read More… from Beñat Arrutik ‘Arkeologia haragitan’ estreinako liburua aurkeztu du

Clarisa Navas zinemagileak jasoko du Zinegoak 2024 Ohorezko Saria

Zinemagile argentinarrak ekainaren 24an jasoko du saria Arriaga Antzokian egingo den irekiera ekitaldian. Clarisa Navas zinemagileak jasoko du Zinegoak 2024 Ohorezko Saria, DAMAren babesarekin. Navas zuzendari, gidoilari, ekoizle, irakasle eta idazle argentinarra da, eta klase eta genero ikuspegidun zinema garatzen du, pasioz eta konbentzimenduz. Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiko zuzendari Alaitz Arenzanak azpimarratu […]

Read More… from Clarisa Navas zinemagileak jasoko du Zinegoak 2024 Ohorezko Saria

Manuel Bermejo eta Xabier Celestino artisten erakusketa paratu dute Iruñean

Ekainaren 16ra arte ikusi ahal izango dira bi margolari nafarren obrak Ziudadelako Mistoen Eraikinean. Biek partekatzen dute paisajismoa eta ingurune hurbil eta maitatuenaren isla errealista, baina teknika desberdinetatik. Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikineko lehen solairuan Manuel Bermejo eta Xabier Celestino artista nafarren lanak biltzen dituen erakusketa paratu dute hilaren 16ra arte. Bi egileak haien bizipen existentzialen […]

Read More… from Manuel Bermejo eta Xabier Celestino artisten erakusketa paratu dute Iruñean