LUMAfest! jaialdiaren barruan, gazteentzako mikrokontakizunen lehiaketa abian da

Lanak aurkezteko epea irailaren 3ra arte egongo da zabalik. Jaialdia irailaren 12tik 14ra izango da. LUMAfest! Gipuzkoako gazte literaturaren eta gazte sorkuntzaren jaialdia antolatu dute irailaren 12tik 14ra bitartean, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan (Koldo Mitxelena Kulturunea). Hirugarren edizio honetan ere mikrokontakizunen lehiaketa bat hartuko du jaialdiak. Honetan parte hartzeko epea irailaren 3ra arte […]

Read More… from LUMAfest! jaialdiaren barruan, gazteentzako mikrokontakizunen lehiaketa abian da

Ruben Ruizek idatzitako ‘Pellokeriak’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Pellokeriak hainbat ipuin laburrez osaturiko kontakizuna da, eta denetan Pello izeneko mutikoa da protagonista. Ipuin horietan zehar hainbat gai agertzen dira, hala nola eskola, familia, bullying-a edota zahartzaroa. Istorio guztietan nabarmentzen dira umorea eta samurtasuna. Ruben Ruizek idatzitako Pellokeriak izeneko ipuin-bildumak irabazi du 2024ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Maribel […]

Read More… from Ruben Ruizek idatzitako ‘Pellokeriak’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Arte publikoari buruzko BAI topaketak egingo dituzte hilaren 8an eta 9an, Donostiako Intxaurrondo auzoan

Lehenengo eta bigarren edizioan izandako arrakastaren ondoren, BAI Topaketek berriro ere aukera emango dute Arte garaikidea biztanleengana hurbiltzeko eta Donostiako ondare eskultorikoaren eta auzokideen arteko topaketak indartzeko, praktika artistikoaren eta publiko guztiarentzako bisita gidatuen bidez. BAI topaketak bueltan dira Donostiara, ekainaren 8an eta 9an egingo izango hirugarren ediziorako hitzordua Intxaurrondo auzoan. Caradepan kultura-elkarteak antolatzen du ekimena […]

Read More… from Arte publikoari buruzko BAI topaketak egingo dituzte hilaren 8an eta 9an, Donostiako Intxaurrondo auzoan

La Txama taldeak Lezo Urreztieta Rekalde omendu nahi duen Euskorridoa kaleratu du

Corrido tumbadoen lehen euskal taldea da La Txama. Pello Armendariz (Skakeitan, Marte Lasarte), Aitor Valcarlos (Skakeitan), Tuli Bachatuli (Chill Mafia), Peye Honey rap abeslaria eta Afu tronboi jotzailea dira La Txama osatzen duten musikariak. Donostian sortutako talde berri honek martxoan plazaratu zuen bere lehen kanta Musa 13 izenpean. Horretan, Chill Mafiako Kiliki frexkoren laguntza izan […]

Read More… from La Txama taldeak Lezo Urreztieta Rekalde omendu nahi duen Euskorridoa kaleratu du

Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 6tik 9ra egingo da Errenterian

Identitate berriak eta giro ez-mainstreama biltzen dituzten emankizunak izango dira jaialdian. Zizt! Kultur elkarteak, Mikelazulo kultur elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, Eztena arte eszenikoen edizio berria egingo dute Errenterian, ekainaren 6etik 9ra bitartean. “Bestelakotasunaren gaia abiapuntu hartuta arte eszenikoek girotuko dute Orereta beste urte batez”, adierazi dute antolatzaileek. Lau egun horietan zehar ikuskizunak, performance kolektiboak […]

Read More… from Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 6tik 9ra egingo da Errenterian

‘Kaka’ proiektuak irabazi du AEK-Korrika II. Kultur Sorkuntzarako Beka

Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizola izan dira proiektuaren ordezkari gisa gaurko aurkezpenean eta komedia ganberro eta probokatzaile horren gaineko azalpenak eman dituzte. Gai aldetik, tabuen gainean jardungo du nagusiki. Gaur eman dute ezagutzera AEK-Korrika Kultur Sorkuntzarako bigarren Bekaren irabazlea: Kaka proiektua. Epaimahaia Lutxo Egiak, Gari Garaialdek, Izar Mendigurenek, Oier Zuñigak eta Maia Muruagak osatu dute. […]

Read More… from ‘Kaka’ proiektuak irabazi du AEK-Korrika II. Kultur Sorkuntzarako Beka

[Bideoa] ‘Francesco Pasqualeren bosgarren arima’ ipuinez osatutako eleberria aurkeztu du Unai Elorriagak

Pasquale Algortako idazlearen arbasoa da eta liburua bere bizitzan oinarrituta dago. 23 urte pasatu dira Unai Elorriagak (Algorta, 1973) SPrako tranbia lehen lana plazaratu zuenetik eta, orain, bere zazpigarren eleberriarekin bueltatu da literaturara. Francesco Pasqualeren bosgarren arima (Susa) du izena lanak eta eleberria den arren, 20 ipuinez osatutako liburua ere badela azaldu du egileak. Izenburuan […]

Read More… from [Bideoa] ‘Francesco Pasqualeren bosgarren arima’ ipuinez osatutako eleberria aurkeztu du Unai Elorriagak

Pasai Antxo agertoki biziduna bihurtuko da ekainaren 6tik 9ra

Jaialdi hau tokiko eta eskualdeko talentuaren erakusleiho izateaz gain, proiektu eta dantza estilo berrien katalizatzaile ere bada. Pasai Antxoko hainbat txokok Dantza jaialdia hartuko dute ekainaren 6tik 9ra bitartean. Horretarako egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek: euskal konpainien ikuskizunak (LaSala, Led Silhouete, Kukai, Elirale) bertako dantza eskolak (IkerMurillo-Studio24, Alkartasuna), dantza estilo desberdinak sustatzen dituzten elkarteak (Donostia […]

Read More… from Pasai Antxo agertoki biziduna bihurtuko da ekainaren 6tik 9ra

Ane Ostolaza ‘Aneoa’ artistaren ‘Hutsa-Huts’ erakusketa irekiko dute bihar Donostian

Erakusketak Ephemerally Eternal bakarkako azken erakusketako piezak biltzen ditu, baita JustMad 2024an Wild Wild Web saria jaso zuen Arteuparterekin batera egindako The Space in Between proiektuko lanak ere. Huts izeneko erakusketa irekiko dute bihar, Donostiako Santa Teresa komentuko atarian. Honetan, Aneoa artistak 2023an eta 2024an sortutako lan batzuk ikusi ahal izango dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko […]

Read More… from Ane Ostolaza ‘Aneoa’ artistaren ‘Hutsa-Huts’ erakusketa irekiko dute bihar Donostian