‘Euskara Jendea’ dokumental sorta sarean ikusgai

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek 2013an ekoitzitako dokumental sorta da. 40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez, publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Euskara jendea dokumental sorta dagoeneko ikusgai jarri dute youtube kanalean edonoren eskura. Oraintsura arte DVD […]

Read More… from ‘Euskara Jendea’ dokumental sorta sarean ikusgai

AEK-k jaso du Ibilbideari elkar saria eta Josu Goikoetxeak Joseba Jaka beka

Elkar Fundazioak Adunan duen egoitzan banatu dira 2024ko Ibilbideari Elkar saria eta Joseba Jaka beka. Bi urtetik behin banatzen den Joseba Jaka beka emanez hasi da ekitaldia. Aurten narratiba lan bat egiteko beka eman du Fundazioak. 15 lan aurkeztu dira eta Irati Majuelok, Itziar Ugartek eta Iban Zalduak osatutako epaimahaiak erabaki du beka Josu Goikoetxea […]

Read More… from AEK-k jaso du Ibilbideari elkar saria eta Josu Goikoetxeak Joseba Jaka beka

Harriet Mitxelena, Ibai Maquibar, Josu Arrieta eta Naiara Gutierrez dira 2023ko R. M. Azkue Literatura sarietako irabazleak

Epaimahaikideen iritziz, maila handiko lanak aurkeztu dira, eta azpimarratu dute saritutako idatzietan gai originalak jorratzen dituztela gazteek, gogoeta sakonak eta interesgarriak proposatuz. Gainera, aitortu dute testu “landuak” eta “erritmo bizikoak” irakurri dituztela. Euskaltzaindiak 2023ko Resurreccion Maria Azkue Literatura sariak banatu ditu bere Bilboko egoitzan. Sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Bi […]

Read More… from Harriet Mitxelena, Ibai Maquibar, Josu Arrieta eta Naiara Gutierrez dira 2023ko R. M. Azkue Literatura sarietako irabazleak

Ekainaren 8an izango da IV. Señora Sariketa, Portugaleten

Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna du helburu Señora sariketak. Zortzi bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan. Laugarren edizioa du aurten Señora Sariketak eta ekainaren 8an izango da, Portugaleten. Aurten, egun bakarra izango du sariketak, hori horrela, goizetik hasi eta arratsaldera arteko egitaraua antolatu dute. Goizean, 12:30ean, bertso-poteoa izango da Ahalduntze bertso-eskolako kideen […]

Read More… from Ekainaren 8an izango da IV. Señora Sariketa, Portugaleten

Antzerki Amateurraren Jaialdia maiatzaren 31tik ekainaren 16ra egingo da Bilboko Pabellon 6n

Emanaldiez gain, La Rueda Teatro Social taldeko Laura Presak eta Sandra Arpak Teatro Foro tailerra antolatu dute. Ikastaroa ekainaren 14an, 15ean eta 16an izango da. Ekaina antzerki amateurraren hilabetea bihurtu da Bilboko Pabellon 6n. Izan ere, ikasturtea amaitu ondoren, antzerki taldeek urtean zehar sortutako antzezlanak aurkezten dituzte publikoaren aurrean. Oraingo honetan, Antzerki Amateurraren Jaialdia maiatzaren […]

Read More… from Antzerki Amateurraren Jaialdia maiatzaren 31tik ekainaren 16ra egingo da Bilboko Pabellon 6n

Maiatzaren 24tik ekainaren 2ra egingo da Debako Antzerki Astea

Aurtengoa jaialdiaren 37. edizioa izango da eta guztira bederatzi antzezlan jasotzen ditu egitarauak, herritar ororen gozamenerako. Antzezlanetarako sarrerak dagoeneko salgai daude. Lehenengo obra Legea gu gara maiatzaren 24an, arratsaldeko 19:00etan izango da Barsantiren eskutik. Emanaldia Plaza zaharrean izango da, doan. Maiatzaren 24tik ekainaren 2ra bitartean, Deba euskal antzerkiaren agertoki bilakatuko da, Antzerki Astearen hogeita hamazazpigarren […]

Read More… from Maiatzaren 24tik ekainaren 2ra egingo da Debako Antzerki Astea

[Bideoa] Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandezek ‘Aingeruak eta neskameak’ saiakeran

Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia liburuak. Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandez idazle eta kazetariak (Bilbo, 1984) Aingeruak eta neskameak izeneko saiakeran. Lana ontzeko pluraltasuna nabarmendu nahi izan du egileak, “ertz asko ditu ordezkapen bidezko ernalketak, eta horiei heldu nahi diegu liburu honetan, ezagutza alor eta ildo politiko […]

Read More… from [Bideoa] Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandezek ‘Aingeruak eta neskameak’ saiakeran

Dom Campistronek egin du Zinegoak jaialdiko kartela eta edizio honetako queer indarra islatzen duten bi pertsona ditu protagonista

Aurten ere film luzeak, film laburren zikloak, antzezlanak, topaketa profesionalak edota nazioarteko zinemagileen bisita izango dira Bilboko jaialdian. Ekainaren 24tik uztailaren 1era egingo da aurtengo LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia Bilbon, eta, gaur, aurtengo edizioko kartel nagusia aurkeztu dute. “Indar bisual handiko ilustrazioa” dela dio antolakuntzak, “markatutako trazuaren eta kolore-blokeen bidez, jaialdiak 2024ko edizio […]

Read More… from Dom Campistronek egin du Zinegoak jaialdiko kartela eta edizio honetako queer indarra islatzen duten bi pertsona ditu protagonista

Arabako landa eremuko historia eta ondarea ezagutarazteko proiektua aurkeztu dute

Arabako herriak. Amamengandik bilobengana dibulgazio turistiko eta kulturaleko proiektu berri bat da, Arabako herrien erakargarritasun historiko, natural eta gastronomiko nagusiak ezagutarazteko, eta tokiko memorian sakontzeko, ahots ahaztuenen bitartez: amonen ahotsa. Arabako herriak. Amamengandik bilobengana egitasmoaren lehenengo fase batean, hamar gida koaderno argitaratuko dira Añana, Amurrio, Artziniega, Asparrena, Barrundia, Kanpezu, Urizaharra, Agurain, Gaubea eta Bastidako udalerriei […]

Read More… from Arabako landa eremuko historia eta ondarea ezagutarazteko proiektua aurkeztu dute