Literaturia jaialdia maiatzaren 24an abiatuko da Zarautzen

Edizio honetako gaia (B)egia izango da eta, azokaz gain, ekitaldi, solasaldi eta liburu-aurkezpen ugari izango dira asteburu osoan zehar. Jarduera guztiak Lege Zaharren enparantzan, Modelo aretoan eta Etxezabalan izango dira. Zarautz literaturaren erdigune bihurtuko da berriro ere maiatzaren 24tik 26ra bitartean. Literaturia bueltan da eta oraingoan ere betiko espirituari eutsiko dio: euskal idazle, argitaletxe eta […]

Read More… from Literaturia jaialdia maiatzaren 24an abiatuko da Zarautzen

‘Zubiak zeharka’ lelopean, Udalerri Euskaldunen Eguna egingo dute maiatzaren 18an Lesakan

Bi urtetik behin izaten da Udalerri Euskaldunen Eguna, udalerri euskaldunen ekarpena festa giroan ikusarazteko eta aurrera begira dituzten erronkak nabarmentzeko. “Maiatzaren 18koa udalerri euskaldun guztien eguna da”, adierazi du Martin Aramendi UEMAko lehendakariak. “Aspaldi erabaki zen egun hau udalerri euskaldun guztion bilgune izatea, UEMAko kide izan ala ez. Gaur egun, 175 udalerri inguru dira Euskal […]

Read More… from ‘Zubiak zeharka’ lelopean, Udalerri Euskaldunen Eguna egingo dute maiatzaren 18an Lesakan

Hainbat euskaltzale Gasteiz Antzokiaren aldeko plataforma biziberritzeko elkartu dira

Asmo horri begira, momentuz ondorengo ekintza hauek iragarri dituzte: Elkarrizketak talde politiko guztiekin; udal bilkuran mozio baten aurkezpena; eta sarean dagoeneko abian dagoen sinadura bilketa berriro aktibatzea. Horretaz gain, aldiro, ekintza desberdinak antolatuko dituzte, behar den momentuan eta behar den formatuan. “Gasteiz Antzokia behar dugu. Euskarak behar du. Hiriak behar du. Aisiak behar du. Denok, […]

Read More… from Hainbat euskaltzale Gasteiz Antzokiaren aldeko plataforma biziberritzeko elkartu dira

Euskal Herriko bideo-esperimental artxiborik handiena aurkeztu du EHUko Akmeka ikertaldeak

Orain arteko 732 ikus-entzunezko pieza biltzen ditu proiektuak. Horien artean daude Bego Vicario, Juan Carlos Eguillor, Jose Ramon Saenz eta Beatriz Silvarenak. EHUko Arte Ederren Fakultateko Akmeka ikertaldeak bideo-sorkuntzako artxiboa berreskuratzeko proiektua aurkeztu du. Aipatutako artxiboak Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko artisten 732 pieza biltzen ditu, formatu analogikoan. Hala, “ezaugarri horiek dituen Euskal Herriko artxiborik […]

Read More… from Euskal Herriko bideo-esperimental artxiborik handiena aurkeztu du EHUko Akmeka ikertaldeak

[Bideoa] Urtzi Urkizu: “Pertzepzioa da ETB urrun dagoela herriak dituen nahietatik, eta euskararen normalkuntzari begira ahalegin handia egin beharko litzateke”

Lezoko Gurutze Santuaren plazara hurbildu gara oraingoan. Bertan Urtzi Urkizu kazetaria dugu zain. Argitaratu berri duen Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero liburuaren aurkezpen-elkarrizketan parte hartuko du Oihana Iguaranekin. Aurretik, baina, tartetxo bat egin digu liburuaz hitz egiteko. Hamahiru atalez osatuta dago liburua. Lehen atalak ETBko lehenengo urteetako pausoak jasotzen ditu. Hala ere, liburuak […]

Read More… from [Bideoa] Urtzi Urkizu: “Pertzepzioa da ETB urrun dagoela herriak dituen nahietatik, eta euskararen normalkuntzari begira ahalegin handia egin beharko litzateke”

Iruñeko Jaso ikastolak ‘Itsas7’ musikala estreinatuko du ostiralean Barañainen

Herri txikien despopulazioaren inguruan hausnartzeko musikala izango da aurtengoa. Iruñeko Jaso ikastolak ostiralean, hilak 10, estreinatuko du Itsas7 izeneko musikala. Oraingo honetan Barañaingo Auditorioan izango ditu bere lehen bi emanaldiak. Lehena 11:00etan Jaso eta Paz de Ziganda ikastoletako ikasleentzat, eta bigarrena 19:00etan publiko orokorrarentzat. Aurtengoan herri txikien despopulazioaren inguruan hausnartzeko gonbita egin nahi diote publikoari. […]

Read More… from Iruñeko Jaso ikastolak ‘Itsas7’ musikala estreinatuko du ostiralean Barañainen

Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek irabazi dute Eusko Ikaskuntzaren Gazte Saria ‘Adarbakarra eta soinujolea’ proiektuarekin

Irabazleek umorea eta poesia baliatu dituzte aurkeztutako diziplina arteko proiektuan, gaur egungo euskal topikoei buruz gogoeta egiteko. Adarbakarra eta soinujolea izeneko proiektua da aurtengo Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazlea. Maite Aizpurua (Zumaia, 1990) eta Garazi Navas (Usansolo, 1995) egileek euskal kulturaren irudimenean, mitologian eta erreferentzietan ikertzea proposatzen dute, ikuspegi queer-feminista eta garaikidean oinarrituta, performance […]

Read More… from Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek irabazi dute Eusko Ikaskuntzaren Gazte Saria ‘Adarbakarra eta soinujolea’ proiektuarekin

AEK-Korrikak 2024ko Ibilbideari Elkar Saria jasoko du

Orain arte AEK-Korrikak egin duen lana eskertzeko eta goraipatzeko. Elkar Sariak maiatzaren 23an banatuko dira, arratsaldeko 18.00etan, Elkar Fundazioko Adunako egoitzan. AEK-Korrikaz gainera, ekitaldi berean Joseba Jaka Beka jasoko du Josu Goikoetxeak. Elkar Fundazioak 2024ko Ibilbideari elkar saria AEK-Korrikari ematea erabaki du. Hala, AEK erakundea eta Korrika ekimena sarituko dira aldi berean. “Euskal Herriko biztanle […]

Read More… from AEK-Korrikak 2024ko Ibilbideari Elkar Saria jasoko du