‘Piztuta! Euskal Kultur Begirada’ euskarazko kulturari buruzko zikloa Iruñera itzuliko da gaur
Zikloa arratsalde honetan abiatuko da, txalaparta jotzen hasteko lau saioko lantegi batekin, maiatzaren 7tik 16ra bitartera, Hutsun txalaparta-taldearen eskutik. Gaurtik maiatzaren 18ra bitartean, Piztuta! Euskal Kultur Begirada euskal kulturari eskainitako zikloa egingo da Iruñeko Juslarocha eta Sanduzelaiko Civivoxetan. Edizio berri honetan, hiru lantegi, kontzertuak, musika- eta dantza-ikuskizunak eta haurrentzako jarduerak –ipuin-kontalaria edo txotxongilo-antzerkia kasu– izango […]
