J Martina taldeak ‘Negu gorri’ bigarren lan luzea plazaratu du

Gazte bezala bizitzea tokatu zaien krisialdi garai nahasiari estuki lotutako egoerek eta ideiek definitu dute diskoaren kontzeptua: Melankolia, haserrea, etsipena, baina baita itxaropena, argia eta borrokarako grina ere. Hirukoak lantzen duen pop elektronikoa mantentzen da bigarren lan honetan ere. 2021ean Jaio Naiz Baina lehen diskoa argitaratu ostean, Kattalin eta Ane Barcena ahizpek eta Javier Jorajuriak […]

Read More… from J Martina taldeak ‘Negu gorri’ bigarren lan luzea plazaratu du

Gasteizko Kaldearte jaialdiak 31 konpainiaren 82 ikuskizun aurkeztuko ditu ekainaren 7tik 9ra

Egitaraua ezagutzera eman ez duten arren, edizio berri honek jaialdiaren osagai eta ezaugarri guztiak izango dituela adierazi du antolakuntzak, eta aurreratu duenez, “jadanik ikusleei ezaguna egingo zaien programazioaren eskema izango du. Era berean, berritasunekin dator aurtengo edizioa: Gasteizko Hiriguneetako Dantza Garaikidearen I. Lehiaketa Koreografikoak. KaldeArte Gasteizko txoko desberdinetara itzuliko da 2024ko ekainaren 7tik 9ra bitartean. […]

Read More… from Gasteizko Kaldearte jaialdiak 31 konpainiaren 82 ikuskizun aurkeztuko ditu ekainaren 7tik 9ra

Marte Lasarte taldeak, orain laukote gisa, bere bigarren aurrerapen kanta kaleratu du

Laukoteak, oraingoan, taldeari izena ematen dion singlea plazaratu du. Basamortua aurrerapen kantua aurkeztu ondoren, Marte Lasarte proiektuak bigarren aurrerapen kanta bat aurkeztu du. Lehenengo abesti horrekin bikote gisa aurkeztu zuten egitasmoa; azkeneko kantuarekin, berriz, Marte Lasarte taldea osatuko duten kideak aurkeztu dituzte, eta Pello Armendariz eta Borja Antonek osatzen zuten bikoteari Alex Alonso (bateria) eta […]

Read More… from Marte Lasarte taldeak, orain laukote gisa, bere bigarren aurrerapen kanta kaleratu du

Euskarazko webguneak hainbat hizkuntzatan irakurtzeko sistema garatu dute

Orioko Herri Ikastolaren webgunean estreinatu dute. Elhuyarrek eta Ikastolen Elkarteko IKT taldeak webguneko edukiak hainbat hizkuntzatan irakurri ahal izateko aukera eskaintzen duen sistema bat garatu dute elkarlanean, eta Orioko Herri Ikastolaren webgunean estreinatu dute. Elhuyarren Elia itzultzaile automatikoa webgunean txertatuta lortu dute eduki guztia, euskaraz bezala, beste zortzi hizkuntzatan ere jaso ahal izatea. Izan ere, […]

Read More… from Euskarazko webguneak hainbat hizkuntzatan irakurtzeko sistema garatu dute

XVIII. eta XIX. mendeko haize-orratzen bilduma bat ikusgai El Pobal burdinolan

Jose Pablo Arriaga eskultorearen instalazio artistiko bat da erakusketa. Muskizko El Pobal burdinolak erakusketa berezi bat irekiko du larunbatean Haizearen seinale, denboraren seinale: Haize-orratzak Bizkaian izenpean. Jose Pablo Arriaga eskultore markinarrak burdinolarako berariaz sortutako instalazio artistikoa da erakusketa, eta Bilboko Euskal Museoak utzitako XVIII. eta XIX. mendeko haize-orratzen bilduma bat jasotzen du. Erakusketa horren osagarri, katalogo […]

Read More… from XVIII. eta XIX. mendeko haize-orratzen bilduma bat ikusgai El Pobal burdinolan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastear da

Eskoriatzan izango da lehen saioa ostegunean. Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian jarri dituzte salgai. Gipuzkoa Bertsotaneko lehen bi jardunaldiak izango dira aste honetan. Eskoriatzan hasiko du bidea sailkapen faseak: saio bakarra izango da apirilaren 25ean. Hurrengo egunean bi saio gehiago izango dira: Zestoan eta Gabirian. Zestoako saioan, dagoeneko, sarrera guztiak saldu dira. Udaberriko fasea bi multzotan […]

Read More… from Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastear da

Xake Produkzioak konpainiak ‘Postdatarik gabeko gutunak’ antzezlana estreinatuko du igandean, Bilbon

Getari Etxegarairen gidaritzapean, Kepa Errasti eta Nerea Ariznabarreta ikusiko ditugu taula gainean.  Datorren igandean, apirilak 28, Xake Produkzioak antzerki konpainiak Postdatarik gabeko gutunak antzezlana estreinatuko du arratsaldeko 19:30ean, Bilboko BBK aretoan. Mikelek (Kepa Errasti) kartzelan eman ditu azken bost urteak. Han arrotz baten eskutitzak jaso ditu: denak, postdata hutsarekin. Espetxean eman zuen azken orduan, azken […]

Read More… from Xake Produkzioak konpainiak ‘Postdatarik gabeko gutunak’ antzezlana estreinatuko du igandean, Bilbon

Philip Barendrecht, Esteban Martin eta Sara Aranburu dira ‘Paperezko bizitzak’ ipuin-lehiaketaren irabazleak

Lehiaketa honek bi helburu nagusi ditu: batetik, gogor salatzea euskal herritar guztiek ezin dutela euskara doan ikasi; bestetik, egoera administratibo irregularrean dauden pertsonak ikusaraztea. Paperezko bizitzak ipuin lehiaketaren aurreneko edizioko irabazleak ezagutzera eman zituen atzo AEK-Korrikak Gasteizko Eva Forest Liburutopia liburu dendan: Philip Barendrecht, Esteban Martin eta Sara Aranburu. Lehiaketa honek bi helburu nagusi ditu: […]

Read More… from Philip Barendrecht, Esteban Martin eta Sara Aranburu dira ‘Paperezko bizitzak’ ipuin-lehiaketaren irabazleak

‘Euskara ibiltaria’, zentzumenei eragiten dien erakusketa ireki dute Durangon

Erakusketa interaktibo honen abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta azken urteotan egindako argitalpenak legez, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu. Euskara ibiltaria izeneko erakusketa interaktiboa zabaldu dute Durangoko Plateruena antzokian maiatzaren 15era arte. Erakusketa ibiltariaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta azken urteotan plazaratutako argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna […]

Read More… from ‘Euskara ibiltaria’, zentzumenei eragiten dien erakusketa ireki dute Durangon