Apirilaren 20an abiatuko da 2024ko Dantzaren Hilabetea Donostian

Aurten berrikuntza gisa, XXI. Dantza Sarien banaketa ekitaldia Dantzaren Nazioarteko Eguneko ekitaldiaren baitan izango da. Igor Calonge eta Oihana Vesga dantzariek Ibilbide Artistikoari saria eta Dedikazio Saria jasoko dituzte, hurrenez hurren. XVI. Dantza Kalean eta XXVI. Kontxako Barandak emango diote hasiera hurrengo asteburuan, apirilak 20 eta 21, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatutako Dantza Hilabetearen ospakizunei, […]

Read More… from Apirilaren 20an abiatuko da 2024ko Dantzaren Hilabetea Donostian

Aurrerantzean publikoak erabakiko du Musika Bulegoaren sarietako bat

Publikoaren bozketaren fasea 2024ko maiatzaren 6an itxiko da. Une horretan boto gehien jaso dituen hautagaiak irabaziko du Publikoaren Saria. Hau gainerako sarituekin batera iragarriko da maiatzaren 15ean Iruñeko Zentral aretoan egingo den ekitaldi berezian. Musika Bulegoa Sarien zortzigarren edizioak berrikuntza batekin dator: Publikoaren Saria. Epaimahai profesionalak emandako zortzi sariez gain, hemendik aurrera publiko orokorrak 2023ko bere […]

Read More… from Aurrerantzean publikoak erabakiko du Musika Bulegoaren sarietako bat

Gaur abiatuko da Harrotu zentroaren udaberriko doako programazioa, Iruñean

Topaketek, efemerideek, lantegiek, antzerkiak, literaturak, boluntariotzak eta hitzaldiek osatuko egitaraua. Harrotu LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haien parte hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren Zerbitzuak udaberriko programazioari hasiera emango dio gaur irakurketa-klubarekin. Zentroak doako hamar bat jarduera eskainiko ditu, besteak beste, hitzaldiak, antzerkia, topaketak eta efemerideen ospakizunak. Jarduerak bost programatan banatuta daude Iruñeko LGTBIQ+ pertsonak […]

Read More… from Gaur abiatuko da Harrotu zentroaren udaberriko doako programazioa, Iruñean

Errobi taldeak jasoko du aurtengo Donostiako Adarra Saria

Duhaldek eta Ducauk ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko dute Marijose Rekalde eskultoreak egindako sariaren garaikurra eta segidan kontzertua eskainiko dute. Amaia Ispizua musika sustatzaileak, Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio eta Irudi zuzendariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika teknikariak osatutako Aholku Batzordearen proposamenez jasoko du Errobi taldeak 2024ko Adarra […]

Read More… from Errobi taldeak jasoko du aurtengo Donostiako Adarra Saria

Hernandorena bertsolari gazteen sariketa abiatuko da hilaren 20an, Irisarrin

Eskolarteko txapelketako ibilbidetik, plazako ibilbidera jauzia ematen ari diren 22 urtera arteko gazteei, beren burua ezagutarazteko parada ematea da xedea, txapelketa handien lehiakortasunetik kanpo, lagun arteko norgehiagoka batean. Bertsularien Lagunak elkarteak Hernandorena bertsolari gazteen sariketa aurkeztu du. Bi urtez behin egiten duten sariketa da eta 16 eta 22 urte arteko Euskal Herri guztiko hamabi bertsolarik […]

Read More… from Hernandorena bertsolari gazteen sariketa abiatuko da hilaren 20an, Irisarrin

‘Hitzal lege’ erakusketa paratu dute EHUren Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian

Maiatzaren 9ra arte ikusgai izango da bertan, eta garrantzi historikoa izan duten euskarazko testu juridikoak erakutsiko ditu, arlo pribatukoak zein publikokoak. Gipuzkoako Batzar Nagusiek, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Euskaltzaindiak Hitzak Lege erakusketa ibiltaria aurkeztu dute gaur EHUren Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan (Elhuyar plaza, 22 – Donostia), eta maiatzaren 9ra arte izanen da ikusgai. […]

Read More… from ‘Hitzal lege’ erakusketa paratu dute EHUren Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian

Allende Arnaizek ‘Birsortu’ erakusketa paratuko du apirilaren 14tik 27ra Oiartzungo Ehuntze espazioan

Serigrafia eta argazki dokumentuen bidez, artistak instalazio moduan aurkeztuko du bere lana erakusketan. Allende Arnaiz artistak Birsortu izeneko arte erakusketa irekiko du Metrokoadroka kolektiboak Oiartzunen kudeatzen duen Ehuntze sormen espazioan, 21 aulki zikloaren barruan. Serigrafia eta argazki dokumentuen bidez, Arnaizek instalazio moduan aurkeztuko du bere lana erakusketan. Horretarako, egileak erakusketaren parte den Laharrak eta belarrak […]

Read More… from Allende Arnaizek ‘Birsortu’ erakusketa paratuko du apirilaren 14tik 27ra Oiartzungo Ehuntze espazioan

Azpeitia izango da Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren hurrengo geltokia

Urte osoan, hainbat herritan eskaintzen ditu saioak Cimasubek. Aurtengo ediziorako urpeko 500 argazki, 84 film labur eta 24 dokumental baino gehiago aurkeztu ziren lehiaketara, eta horietatik 23 film labur eta 3 dokumental aukeratu zituzten jaialdirako. Azpeitia izango da Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren hurrengo geltokia. Apirilaren 10ean, 17an eta 24an, itsaspeko munduari buruzko hainbat film […]

Read More… from Azpeitia izango da Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren hurrengo geltokia

Euskal Herriko 35 herritara helduko da Laburbira zikloa

Apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean 37 emanaldi eskainiko ditu zikloak. Zortzi film laburrek osatzen dute aurtengo bilduma, 2023. urtean zehar ekoiztutakoak dira denak eta egungo euskal zinemagintzaren erakusgarri aparta osatzen dute. Urtero bezala, aurtengoan ere hainbat zuzendarirekin solasaldia egiteko aukera izango da emanalditan.  Apirilaren 12an abiatuko da aurtengo Laburbira zikloa, Bergaran, eta Maiatzaren 12an amaituko […]

Read More… from Euskal Herriko 35 herritara helduko da Laburbira zikloa

‘Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…’ erakusketa Gasteizen paratu dute maiatzaren 16ra arte

Mikel Laboa Katedrak bultzatutako beste lan batean oinarrituta dago erakusketa: Ni ez naiz Mikel Laboa komikia, Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano idazleek eta Joseba Larretxe Josevisky ilustratzaileak sortua. Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar… erakusketa ikusgai dago Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloiko erakusketa aretoan. Maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik eta sarrera librea izango […]

Read More… from ‘Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…’ erakusketa Gasteizen paratu dute maiatzaren 16ra arte