Apirilaren 25ean abiatuko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastera doa: 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute. Gipuzkoa Bertsotanen aurtengo edizioa apirilaren 25ean hasiko da eta ekainaren 2ra artean 20 saio jokatuko dira, bi itzulitan. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak aurreko bi […]

Read More… from Apirilaren 25ean abiatuko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

Nor kolektiboak Bob Torresen ‘Goseak akabatuak’ ekarri du euskarara

Liburu honek eztabaida handia piztu nahi du animalien eskubideen aldeko mugimenduan eta hurrengo urteetan ingurune anarkista eta antikapitalistetan. Nor eta Ochodoscuatro argitaletxearen elkarlanari esker euskaratu dute lana. Bob Torresen Goseak akabatuak: Animalien eskubideen ekonomia politikoa liburuaren euskarazko bertsioa aurkeztu du Nor kolektibo Antiespezistak Bilboko Anti liburu-dendan. Lanak menderakuntzaren, boterearen eta hierarkiaren izaera orokortua ulertzeko giltzarriak […]

Read More… from Nor kolektiboak Bob Torresen ‘Goseak akabatuak’ ekarri du euskarara

Iruña Hiria XVIII. Nazioarteko Poesia Sarirako olerki-bildumak aurkezteko epea zabalik da

Poesia-bildumak gai librekoak eta 400 eta 800 bertso artekoak izan beharko dira eta posta arruntez edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira apirilaren 30era arte. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak XVIII. Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hamazortzigarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Apirilaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik, bai gaztelaniaz eta […]

Read More… from Iruña Hiria XVIII. Nazioarteko Poesia Sarirako olerki-bildumak aurkezteko epea zabalik da

Ecozine Jaialdiak dokumentalak eta film laburrak proiektatuko ditu gaurtik apirilaren 11ra, Iruñean

Aurtengo ediziorako tokiko zinemarako sail berezi bat antolatu dute, Oskar Alegriaren Zinzindurrunkarratz film berriak ordezkatuko duena. Pelikula asteazkenean proiektatuko da. Gaur abiatuko da Ecozine Film Festival Nazioarteko Zinema eta Ingurumen Jaialdia Iruñean. Helburua Topagune bat sortzea da kulturaren eta ingurumenaren inguruan. Horretarako, ingurumenari buruzko dokumentalak eta film laburrak proiektatuko dira, eta horien zuzendariekin hitz egiteko […]

Read More… from Ecozine Jaialdiak dokumentalak eta film laburrak proiektatuko ditu gaurtik apirilaren 11ra, Iruñean

Almadiaren Eguna egingo dute apirilaren 27an, Burgin

31. edizio honetan, Orhipean elkartea eta Xabier Agote omenduko dituzte. Apirilaren 27an, larunbata, Almadiaren Eguna egingo da Burgin. Festa honetan, hainbat almadia Eska ibaitik, Nafarroako Burgi herriko Erdi Aroko zubiraino jaisten dira. Antolatzaileek aurreratu dutenez, 31. edizioak “nobedade interesgarriak ekarriko ditu, almadiazainak omentzen dituen jai honetara etortzen direnentzat, erakargarriagoa eta osoagoa izan dadin”. Iaz UNESCOk La […]

Read More… from Almadiaren Eguna egingo dute apirilaren 27an, Burgin

Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldia apirilaren 12tik 19ra egingo da

Osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta solasaldietako gaietako batzuk. Erakusketak ere izango dira hiriko hainbat tokitan. Benito Zambranok zuzendutako El salto (2023) filmak emango dio hasiera datorren apirilaren 12an, Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldiari. Hasiera ekitaldian, Fernando Leon de Aranoa zinegile […]

Read More… from Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldia apirilaren 12tik 19ra egingo da

Etxepareren ‘Lingua Vasconum Primitiae’ liburuaren olerkiei musika jarri die IbonRG musikariak

Musikari bizkaitarrak datorren apirilaren 12an kaleratuko du liburu-diskoa ‘Iaquin vahu’ izenpean. Mossen Bernat echaparere cantuya kantua dugu Ibon Rodriguez IbonRG musikariak aukeratu duen kanta hil honetan kaleratuko duen Iaquin vahu izeneko diskoa aurkezteko. Rodriguezek doinua jarri die Etxepareren Lingua Vasconum Primitiae liburuak biltzen dituen olerkiei. Musikari bizkaitarrak poema guztiei jarri die musika: batzuetan olerki osoari […]

Read More… from Etxepareren ‘Lingua Vasconum Primitiae’ liburuaren olerkiei musika jarri die IbonRG musikariak

Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek ‘Irla mortu bat’ programa antolatu dute apirilaren 9tik 14ra, Donostian

Zikloak bederatzi film jasoko ditu zinema aretoan egingo diren sei saioetan, eta aste osoan zabalik egongo diren bi instalazio, zentroko ikasleek ekoitziak. Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolako Komisariotzako ikasleek Irla mortu bat. Zinema programa bizigarri bat programa publikoa antolatu dute Tabakaleran, apirilaren 9tik 14ra bitartean. Ziklo honek bederatzi film jasoko ditu zinema aretoan egingo diren […]

Read More… from Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek ‘Irla mortu bat’ programa antolatu dute apirilaren 9tik 14ra, Donostian

Xabier Lizardi Literatura Saria martxan da Zarautzen

Lanak uztailaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira, posta bidez eta baita posta elektronikoz ere. Martxan da Xabier Lizardi Literatura Sariaren 43. edizioa. Sariak haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea du helburu, eta bi diziplinak urtez urte txandakatzen dira. Aurtengo edizioa haur literatura saria izango da, 7 eta 12 urte bitarteko irakurleei zuzendutakoa. Lanak uztailaren 14ra […]

Read More… from Xabier Lizardi Literatura Saria martxan da Zarautzen

Bihar abiatuko da Tolofolk musika jaialdia Tolosan

Euskal Herriko eta nazioarteko artisten zazpi emanaldi doan eskainiko dira kultura herrikoian oinarritutako jaialdi honetan. Bihartik igandera Tolofolk musika jaialdiaren laugarren edizioa antolatuko dute Tolosan. Euskal Herriko eta nazioarteko puntako musikaz doan gozatzeko aukera eskainiko du jaialdiak, beste behin, herriko gune eta plaza ezberdinetan. JeaJeaka kultur elkarteak antolatuta, Tolofolk kultura herrikoiari oihartzuna eta indarra emateko, […]

Read More… from Bihar abiatuko da Tolofolk musika jaialdia Tolosan