Asteazkenean abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Jaialdia martxoaren 20, 22, 23, 24an egingo da Arabako Canpusean eta Baratza Aretoan. Zurrunbilo, euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdia, diziplinarteko ikuspegi batetik, jaialdia publiko berriengana hurbiltzen, tokiko konplizitatea sortzen eta beste lurralde historiko batzuetako programa eszenikoekin loturak sortzen saiatzen da. Bederatzigarren edizio honetan, arte eszeniko garaikideak etorkizuneko belaunaldiei hurbiltzen saiatuko dira Parasite Kolektiboa eta Baratza […]

Read More… from Asteazkenean abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Garik eta Maldanbera taldeak ‘Behin bizitzea’ diskoa kaleratu dute

Estudioko lan berri honetan, Garik dagokigun bizitza bizitzearen garrantzia aldarrikatu du, dagozkion hausnarketa eta autokritikekin, kide garen komunitatearen parte aktibo izatearekin eta maitasuna ematearekin, besteak beste. Bere edukiak eta sonoritateak lehen akordeetatik harrituko dute publikoa, jarrera artistiko berri bat islatzen baitute argi eta garbi. Gainera, Gariren zigilua daraman arren, Maldanbera taldeko kide guztiek egindako ekarpenez josita dago […]

Read More… from Garik eta Maldanbera taldeak ‘Behin bizitzea’ diskoa kaleratu dute

Iruñeko Gazteentzako XXXIV. Literatur Lehiaketa martxan

14 eta 18 urte bitarteko gazteek narrazio laburreko eta poesiako jatorrizko testuak entregatzeko epea apirilaren 19era arte egongo da zabalik. Iruñeko Udalak Gazteentzako Literatur Lehiaketaren beste edizio baterako deia egin du. Honen bidez Iruñean erroldatuta dauden edo hirian ikasten duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteak poesia eta narrazioa idaztera animatu nahi dira. Interesdunek apirilaren […]

Read More… from Iruñeko Gazteentzako XXXIV. Literatur Lehiaketa martxan

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunea martxan jarri ahal izateko beharrezkoak diren bermeak ziurtatzeko eskatu diote Gasteizko Udalari

Lazarraga Kultur Elkartea oso kezkatuta dago proiektuaren bideragarritasuna ziurtatzeko beharrezkoak diren bermeak oraindik ez daudelako adostuta, eta oso arduratuta behin eta berriz ematen ari diren atzerapenen eta oztopoen aurrean. Denbora luzea da Oihaneder Euskararen Etxeak bere jarduera eten zuenetik, une horretatik Lazarraga Kultur Elkartea (LKE) Gasteizek merezi duen kulturgune euskaltzalea izateko lanean aritu da. Iaztik […]

Read More… from Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunea martxan jarri ahal izateko beharrezkoak diren bermeak ziurtatzeko eskatu diote Gasteizko Udalari

Aroa Arrizubieta bertsolari gazteak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa

Gasteiztarra Manex Agirrerekin aritu zen buruz burukoan. Xabi Ricok jantzi zion txapela irabazleari, 700 lagunen aurrean. Larunbat arratsaldean, Gasteizko Printzipal antzokian jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala 700 lagunen aurrean. Bertan, Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz), Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio), Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio), Paula Amilburu Izargarai  (Aramaio), Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko) eta Asier Otamendi Alkorta (Urretxu/Gasteiz) bertsolariak ikusi […]

Read More… from Aroa Arrizubieta bertsolari gazteak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa

Kobazuloen Eguna ospatuko dute bihar Ekainberrin

Bisitak ilunpetan egingo dira, zuziak diruditen linternak eta kobazuloak argiztatzeko erabiltzen ziren gantz lanparak erabiliz. Bihar, martxoak 16, Kobazuloen Eguna ospatuko dute Gipuzkoan Ekainberrira bi bisita gidatu eginez. Horretarako, duela 14.000 urteko historiaurreko gizakiaren larruan jarriko dira bisitariak, eta bisitak ilunpetan egingo dira, zuziak diruditen linternak eta kobazuloak argiztatzeko erabiltzen ziren gantz lanparak erabiliz. Bisitak […]

Read More… from Kobazuloen Eguna ospatuko dute bihar Ekainberrin

Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen seigarren edizioa martxoaren 18tik 22ra egingo da

Aurtengo gonbidatuen artean Mari Luz Esteban, Goizalde Landabaso eta Xabier Zeberio daude, besteak beste. Hilaren 21ean emango da ezagutzera nork irabazi duen VII. Donostia Kultura Poesia Saria. Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen seigarren edizioa, martxoaren 18tik 22ra izango dugu Victoria Eugenia Club, Liburutegi Nagusia, Amara eta Intxaurrondo kultur etxeetan. Bost egunetan zehar poesiaren inguruko ikuskizunak eta […]

Read More… from Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen seigarren edizioa martxoaren 18tik 22ra egingo da

Piarres Lafitteren artxiboa Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai

Neurri batean, Georges Lacomberen artxiboaren segidako lantzat har daiteke, harekin osagarria guztiz, bi-biek Ipar Euskal Herriko historia, literatura eta euskalgintzaren iturri-dokumental mamitsu eta garrantzitsuak biltzen baitituzte. Hemen kontsulta daiteke, osorik: https://www.euskaltzaindia.eus/lafitte-funtsa Euskaltzaindiak Piarres Lafitte euskaltzale, idazle eta euskaltzain osoaren (1901-1985) artxiboa bere webgunean eskegi du. Adierazi duenez, “egundoko bilduma dokumentala da Lafitterena, ezinbestekoa Euskal Herriko […]

Read More… from Piarres Lafitteren artxiboa Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai

‘Ai Gure Juaneteak!’ ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Bilbon

Patxo Telleriak Mikel Laboaren kantak hartu ditu eta berkodifikatzeko eta berregituratzeko ausardia izan du pieza honetarako. Telleriarekin batera, Maider Lopez eta Adrian Garcia de los Ojos arituko dira taula gainean. Bilboko Loraldia Festibalak, Ai Gure Juaneteak!, Patxo Telleriaren azken lanaren estreinaldia aurkeztuko du ostiralean, hilak 15. Ikuskizunak Mikel Laboa abeslari eta musikagileari omenaldia egitea du […]

Read More… from ‘Ai Gure Juaneteak!’ ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Bilbon