Errobi taldea oholtzara igoko da berriro ere, jaio zenetik 50 urte bete direnean

Bilboko Euskalduna Jauregian izango da hitzordu berezia, maiatzaren 4an, arratsaldeko 19:00etan. Errobi taldea sortu zenetik 50 urte pasa direnean, ospakizun kontzertu berezi bat iragarri du Mixel Ducau eta Anje Duhalde taldekideek.  Bilboko Euskalduna Jauregian izango da hitzordu berezia, maiatzaren 4an. Ateak 18:15ean irekiko dituzte, eta emanaldia 19:00etan abiatuko da. Taldeak bere ibilbide osoko abesti ezagunenak […]

Read More… from Errobi taldea oholtzara igoko da berriro ere, jaio zenetik 50 urte bete direnean

Haurrentzako Antzerki Testuen XXXIII. Lehiaketarako deialdia zabalik da Iruñean

Ekainaren 15era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak haurrei zuzendutako antzerki-testuen lehiaketarako deia egin dute berriz ere. Ekainaren 15ean amaituko da lanak lehiaketara aurkezteko epea. Lehiaketa hori euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan deitu da eta 18 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du. Iazko edizioan 76 antzerki-testu […]

Read More… from Haurrentzako Antzerki Testuen XXXIII. Lehiaketarako deialdia zabalik da Iruñean

Susa argitaletxeak eta EHAZEk ganbila.eus webguneko atal berriak aurkeztu dituzte

Oraindik aurrera hiru atal berrirekin osatuko da eskaintza: antzerkigileen zubitegia, antzerki konpainien zubitegia eta estreinaldien zerrenda atala. Ganbila antzerki bilduma 2019an abiatu zen, eta ganbila.eus ataria, berriz, 2022an. Atariaren helburua honakoa izan da hastapenetik: euskarazko antzerkigintzaren inguruko dokumentazio lan ahalik eta osoena egitea, azken hamarkadetan argitaratutako liburuen eta estreinatutako antzezlanen datu basea osatuz. Atal hauek […]

Read More… from Susa argitaletxeak eta EHAZEk ganbila.eus webguneko atal berriak aurkeztu dituzte

Animadeba animazioko jaialdiaren 17. edizioa irailaren 4tik 7ra egingo da Deban

Martxoaren 1ean ireki zen deialdia Animadeba Nazioarteko Jaialdiaren 17. edizioan animazioko film laburrak inskribatzeko. Epea maiatzaren 1ean itxiko da eta bi hilabetez izena eman ahal izango da Sail Nagusian, Zinemagile Berriak sailean eta Panorama sailean. Aurten ere Euskal Herriko animazioko jaialdirik luzeena indartsu dator, berrikuntzekin. Aurreko edizioko harreraren ostean, Animadebak erreferentziako jaialdi gisa finkatu nahi […]

Read More… from Animadeba animazioko jaialdiaren 17. edizioa irailaren 4tik 7ra egingo da Deban

Irunen dena prest da 23. Korrikari hasiera emateko

Egun osoko jaia prestatu dute bertako herritarrek 23. edizioari hasiera emateko. Egitaraua goizeko 11:00ak aldera hasiko da. Muxikoak, bertso triki-poteoa, artisau-azoka, Korrikaren hasiera-ekitaldia, eta Esne Beltza eta Bad Sound taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste. Euskal Herriak hitzordu garrantzitsua izango du datorren ostegunean Irunen. Izan ere, Harro Herri lelopean, 23. Korrika bertatik abiatuko da, arratsaldeko […]

Read More… from Irunen dena prest da 23. Korrikari hasiera emateko

Josu Martinezek zuzendutako ‘Bizkarsoro’ filma ikusteko aukera egongo da Loraldia Festibalean

Martxoaren 17an izango dugu zinemagile bizkaitarraren azken lanaz gozatzeko aukera, EHUko Bizkaia Aretoan. XX. mendean zehar gertatzen diren bost istorio ezagutuko ditugu film luze honetan. Bizkarsoro existitzen ez den herri bat da, baina Euskal Herriko edozein herri izan zitekeen. Aurtengo Loraldia Festibalean Josu Martinez zinemagile bizkaitarraren (Bilbo, 1986) lan luze hau proiektatuko dute: Bizkarsoro. Pasa den […]

Read More… from Josu Martinezek zuzendutako ‘Bizkarsoro’ filma ikusteko aukera egongo da Loraldia Festibalean

‘Bizkaia, land of riders’ dokumentala estreinatuko dute martxoaren 21ean, Bilboko BBK aretoan

Bizkaiko surfaren historia osoa erakusten du lan honek, joan den mendeko 70eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte. Datorren asteko ostegunean, martxoak 21, Bizkaia, land of riders dokumentalaren estreinaldia izango da Bilboko BBK aretoan. Bizkaiko surfaren historia osoa erakusten du lan honek, joan den mendeko 70eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte. Surf Channelek ekoitzi […]

Read More… from ‘Bizkaia, land of riders’ dokumentala estreinatuko dute martxoaren 21ean, Bilboko BBK aretoan

[Bideoa] ‘Ihesa zilegia balitz. Huir es un derecho. Ce sont des personnes’ erakusketa paratu dute apirilaren 7ra arte Donostiako Bulebarrean

Pertsona migratzaileen errealitatea lau fotokazetariren irudien bidez erakusten digu erakusketak. Formatu handiko 46 irudiz osatutako sei egitura ditu, eta datorren apirilaren 7ra arte ikusi ahal izango da Donostiako Bulebarrean. Ihesa zilegia balitz. Huir es un derecho. Ce sont des personnes izeneko erakusketa paratu dute apirilaren 7ra arte Donostiako Bulebarrean. Gari Garaialde (Irun, 1972) eta Javi […]

Read More… from [Bideoa] ‘Ihesa zilegia balitz. Huir es un derecho. Ce sont des personnes’ erakusketa paratu dute apirilaren 7ra arte Donostiako Bulebarrean

Gipuzkoako euskal dantzaz idatzitako lekukotasunik handiena jaso dute liburu batean

Euskal dantzako 90 maisuren testigantzak eta 50 herritako dantza egiteko moduak biltzen ditu argitalpenak. 1000 orrialde eta 600 argazki historiko, orain arte Gipuzkoan euskal-dantzari buruz egindako ikerketarik sakonena dela diote, 20 urtez iraun duena. Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak liburua aurkeztu zuten larunbatean Beasaingo Igartza Jauregian, kolorez, musikaz eta dantzaz betetako jai giroan. Ikerketa eta […]

Read More… from Gipuzkoako euskal dantzaz idatzitako lekukotasunik handiena jaso dute liburu batean

Literatura, musika eta bertsolaritza gerora begira jarriko dira ‘Bihar, Atzo, Gaur, Bihar’ emanaldiarekin Loraldia jaialdian

Martxoaren 17an Iban Zalduak estreinatuko du bere lana Bilboko Guggenheim Museoan. Idazlearekin batera Ibil bedi taldeko bi musikari eta Alaia Martin eta Miren Artetxe bertsolariak izango dira oholtza gainean. Loraldia Festibalak euskal kulturaren diziplina desberdinetako sortzaileak batu ditu ikuskizun berri bat aurkezteko: Bihar, Atzo, Gaur, Bihar. “Literatura, musika eta bertsolaritza erabilita emanaldi honek etorkizunari buruz […]

Read More… from Literatura, musika eta bertsolaritza gerora begira jarriko dira ‘Bihar, Atzo, Gaur, Bihar’ emanaldiarekin Loraldia jaialdian