‘Nondik eta zeri kantatzen diogu?’ izenburupean dator Bertsolamintza plaza

Martxoaren 13an hasiko da, Gasteizen, eta 23an amaituko, Amasa-Villabona. Bost urteko etenaldiaren ostean, bueltan da Bertsolamintza: bertsolaritzako gogoetaren plaza. Martxoaren 13an hasita, bi astean zehar bina saio eskainiko dituzte hizlariek, herrialde anitzetan. Martxoaren 23an amaituko da aurtengo edizioa, Villabonan. Bertan elkartuko dituzte hizlari guztiak, egun osoko egitarau batean bilduta. “Martxoaren 13an hasiko gara, Gasteizko Goiuri […]

Read More… from ‘Nondik eta zeri kantatzen diogu?’ izenburupean dator Bertsolamintza plaza

Jabier Muguruzak ‘Lagun batek esan dit’ disko berria kaleratu du Iñaki Irazuren letrekin

Musikari irundarraren helduentzako disko berria da, ia bost urtez haur musikan buru-belarri aritu ondoren. Bost urte helduentzako diskorik kaleratu gabe egon ondoren, Jabier Muguruza bueltan da Lagun batek esan dit  izeneko lan berriarekin. Oraingoan Iñaki Irazu poetari egindako keinu maitekorra dela dio musikariak.Jabier Muguruzak kantautore gisa egindako musika ibilbide luzean, 32 kantu konposatu ditu Iñaki Irazuren […]

Read More… from Jabier Muguruzak ‘Lagun batek esan dit’ disko berria kaleratu du Iñaki Irazuren letrekin

Euskal Herriko periferiako ikastolei aitortza egingo diete martxoaren 10ean, Beskoitzen

Ikastolak Herriari egitasmoaren baitan egingo da Non eta mugan izeneko ekitaldia. Aitortza ekitaldia biribiltzeko, egun osoko egitaraua prestatu dute ikastolen jaiek, jolas, pailazo, bazkari  eta Bizkarsoro filmaren proiekzioarekin, besteak beste. Euskal Herrian badira periferiatik euskara lantzen duten eragile ugari, horietako bat Ikastolen mugimendua da. Ikastolen Elkarteak zehaztu duenez, “ikastolek historian zehar toki guztietan izan dute […]

Read More… from Euskal Herriko periferiako ikastolei aitortza egingo diete martxoaren 10ean, Beskoitzen

Tradiziotik abiatuta, irakurketa garaikidea egingo du Neomak taldeak Bilboko Loraldian

Martxoaren 14an Neomak taldearen sorginkeriaz betetako musika disfrutatzeko aukera izango dugu Arriaga Antzokian, Loraldia Festibalaren barnean. Kontzertua hasi baino lehen Agurtzane Intxaurragak gidatutako saioa izango dugu,  Neomaken jarrera artistikoa hobeto ulertzeko. Bilboko Loraldia euskal kultura tradizionala eta garaikidea uztartzen dituen jaialdia da, eta aurtengo edizioan egungo euskal musikaren panoraman talde ezagunenetariko bat izango dugu: Neomak. […]

Read More… from Tradiziotik abiatuta, irakurketa garaikidea egingo du Neomak taldeak Bilboko Loraldian

Zortzi film laburrekin dator aurtengo Laburbira zirkuitua

Aurtengo edizioa apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean egingo da Euskal Herri osoan, eta Durangoko Zugaza zineman egingo den aurre-estreinaldiak irekiko du, apirilaren 11an. Berrikuntza gisara, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute. Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, bi hamarkada baino gehiago beteko ditu Euskal Herriko aretoak euskal filmez betetzen. “Edizio berri honetan ere, hasiberriak […]

Read More… from Zortzi film laburrekin dator aurtengo Laburbira zirkuitua

Asier Otamendik irabazi du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela

Finala Gasteizko Prinzipal Antzokian izango da arratsaldeko 17:30ean. Larunbatean jokatu zen Arabako Bertsolari bigarren eta azken finalerdia Dulanziko Kultur Etxean. “Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest. Hamazortzi bertsolarik jokatu zuten lehen fasea eta larunbatean amaitu zen 12k jokatu dituzten finalerdiak. Larunbatean jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak izan ziren: […]

Read More… from Asier Otamendik irabazi du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela

Arikalatarren lehen topaketa egingo dute martxoaren 4an eta 5ean, Altsasun

Arikala ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintza berritzailea da eta egitasmo honen bidez, Euskal Herri osoko hamar ikastolatako ikasleei hizkera informalak euskaraz garatzeko tresnak eta estrategiak ematen zaizkie. Ondoren, esku-hartze horiek duten eragina neurtzen da.  Arikalatarren lehen topaketa martxoaren 4an eta 5ean izango da, Altsasuko Burunda pilotalekuan, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Euskaltzaindiak […]

Read More… from Arikalatarren lehen topaketa egingo dute martxoaren 4an eta 5ean, Altsasun

Tanttaka Teatroaren ‘Sexberdinak’ antzezlanak irabazi du XXIV. Donostia Antzerki Saria

Obrak integrazioaren gaia jorratzen da komedia eta drama uztartuz. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta, ondoren antzezlana taularatuko dute Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia aktoreek. Tanttaka Teatroaren ‘Sexberdinak’ antzezlanak eskuratuko du aurtengo Donostiako Antzerki Saria. Epaimahaia Inazio Tolosak eta Irene Hernandok […]

Read More… from Tanttaka Teatroaren ‘Sexberdinak’ antzezlanak irabazi du XXIV. Donostia Antzerki Saria

“Genozidioari stop!” esango diote martxoaren 17an Donostian egingo den Manifestazio nazionalean

Mobilizazioa 12:30ean abiatuko da Alderdi Ederretik Haizearen Orraziraino. Espaloietatik gertatuko den mobilizazio bat izango dela adierazi dute San Telmo Museoan bildu diren kulturgileek. Ibilbide guzti horretan arte diziplina desberdinetako kide eta artistek euren agerraldiak egingo dituzte, mobilizazioa lagunduz. Hainbat kulturgilek manifestazio nazionala deitu dute martxoaren 17rako, Donostian. Horretarako Kulturatik Genozidioa Stop kolektiboa sortu dute eta […]

Read More… from “Genozidioari stop!” esango diote martxoaren 17an Donostian egingo den Manifestazio nazionalean