Uztailean egingo dute Mondra & Roll punk-rock jaialdia Arrasaten

Cock Sparrer, Madball, Kontralde eta The Baboon Show izango dira oholtzara igoko diren taldeetako batzuk. Duela bi urte egin zuten lehenengoz Mondra & Roll jaialdia, Arrasaten. Europako hardcore punk jaialdien artean erreferentziazko jaialdia izateko asmoz. Hirugarren edizio hau ere arrakastatsua izatea espero dute antolatzaileek. “Iaz berriz ere sarrerak agortu zituen jaialdi gipuzkoarrak, eta gaur talde […]

Read More… from Uztailean egingo dute Mondra & Roll punk-rock jaialdia Arrasaten

‘Munduari begiratzeko’ modu berri bat Bilboko Loraldian

Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Jon Cañaverasek Zaharregia, txikiegia agian ikuskizuna berreskuratu dute, zenbait berrikuntzekin. Martxoaren 13an Bilboko Loraldia Festibalean eskainiko dute. 2003ko udaberrian Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek  Zaharregia, txikiegia agian musika eta poesia ikuskizuna aurkeztu zuten New Yorken. Uribek sortutako poemak, Urdangarinen musikarekin, gizaki garaikidearen kezkak erakusten zituzten. Ondoren, Rafa Rueda […]

Read More… from ‘Munduari begiratzeko’ modu berri bat Bilboko Loraldian

Astelehenean abiatuko da Bertso Udalekuetako gaztetxoen lehen izen-ematea

Gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eta bertso-eskoletako kideek izango dute izena emateko aukera. Martxoaren 4tik 17ra bitarte egongo da lehen izen-emate hau; behin hori itxita, gainontzeko gaztetxoek martxoaren 20tik apirilaren 15era izango dute izena emateko aukera. Aurtengo udalekuetan ere lau txanda izango dira Zuhatzan, Larraulen, Uitzin eta Bidarrain “Geroz eta gutxiago falta da Bertso […]

Read More… from Astelehenean abiatuko da Bertso Udalekuetako gaztetxoen lehen izen-ematea

Durangaldean memoria eta ondarea jasotzeko eremuan ekarpena egiteko asmoz ‘Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia’ jarri dute martxan

Eskualdeko historiarekin, kulturarekin eta gizarte gaiekin zerikusia duten dokumentalak ikusteko aukera ere egongo da webgunean. Gerediaga Elkarteak Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia jarri du martxan, eskualdeko memoria eta ondarea jasotzeko eremuan ekarpena egiteko asmoz, zehazki ikus-entzunezkoen arloan. Bertako kideek adierazi dutenez, “transmisioaren beharraz jabeturik, herritarren kontakizunak bildu, sailkatu eta ikusgai ipintzeko misioa dauka. Izan ere, testigantza […]

Read More… from Durangaldean memoria eta ondarea jasotzeko eremuan ekarpena egiteko asmoz ‘Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia’ jarri dute martxan

Tabakalerak eta Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Artearen metodologietan sakontzeko interesa dutenei edo artistei zuzenduta dago. Deialdia zabalik egongo da apirilaren 19ra arte. Donostiako Tabakalera zentroak eta Gasteizko Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuaren (JAI) bosgarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Udako arte-eskola da honakoa, artistei zuzendua, eta praktika artistikoa da programaren muina, ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatzen dituena. Hirugarren […]

Read More… from Tabakalerak eta Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Sara Azurzak ‘Emakumeen Ahotsak’ zikloan hartuko du parte Basauriko Sozial Antzokian

Musikari donostiarrak martxoaren 9an aurkeztuko du azken lana, Hemen berriro, bere taldearekin batera. Sara Azurza abeslari eta konpositoreak bere birarekin jarraitzen du eta Basaurin egingo du hurrengo geldialdia. Musikari donostiarra izango da Bizkaiko udalerri honetako Udalak martxoan antolatzen duen Emakumeen ahotsak zikloaren protagonistetako bat.Azurza bere musika taldearekin izango da bertan eta abesti ezagunenetako batzuk joko ditu, baina bere hurrengo […]

Read More… from Sara Azurzak ‘Emakumeen Ahotsak’ zikloan hartuko du parte Basauriko Sozial Antzokian

Iparraldea Bertan zikloa Donostiako KMK-ra itzuliko da gaur

23. edizio honek musikaren eta literaturaren inguruko lau saio eskainiko ditu, denak arratsaldeko 19:00etan KMK-ko Areto Nagusian, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa Komentuan izango dira. Gaur, otsailak 28, abiatuko da Iparraldea Bertan zikloaren 23. edizioa. Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta Iparraldeko kultura bizia hegoaldean ezagutzera ematea dira jardunaldi hauen […]

Read More… from Iparraldea Bertan zikloa Donostiako KMK-ra itzuliko da gaur

Palestinarren mina Bilboko Alde Zaharreko hainbat erakusleihotan ikusgai

Baztan Arte-Kale Kolektiboak Bilboko Alde ​​Zaharreko hainbat saltokirekin batera kristal ​​hautsiez osatutako erakusketa sortu du. “Hautsiak. Hautsiak gaude. Palestinan gertatzen ari ​​denak sakonean hausten gaitu. Palestinako umeek, ​​Palestinako amek, Palestinako lurrek. Palestinaren ​​minak hausten gaitu. Baina min honek badu ​​arduraduna, Israel Estatua. ​Ukazioa, arrazakeria, ​inposaketa, faxismoa… sionismoak sortzen du une ​honetan hausten gaituen ​mina; Palestina […]

Read More… from Palestinarren mina Bilboko Alde Zaharreko hainbat erakusleihotan ikusgai

Iñigo Satrustegik eta Arantzazu Lizartzak jaso dituzte Egile Berrientzako Euskarazko Literatura Lehiaketaren sariak Iruñean

Lehiaketaren edizio honetara 21 lan aurkeztu dira, iaz baino hiru gehiago. Horietarik, hamabi poesia modalitatekoak izan dira eta bederatzi narrazio laburrekoak. Iñigo Satrustegi Andresen Oheak gordetzen duena narrazio laburren kategorian eta Arantzazu Lizartza Saizarren Ez-lekuak poesia-kategorian izan dira Iruñeko Udalak antolatu duen egile berrientzako euskarazko XXXIII. Literatur Lehiaketaren irabazleak. Aurten 21 lan aurkeztu dira sariketara, […]

Read More… from Iñigo Satrustegik eta Arantzazu Lizartzak jaso dituzte Egile Berrientzako Euskarazko Literatura Lehiaketaren sariak Iruñean

‘Erakusteko kamisetak’ diseinu grafikoko proiektuak bost sari jaso ditu, horien artean dago Ilustrazioaren Nazioarteko Urrezko Pelikanor saria

Irudiak sortzeko prozesuan sormen grafikoko metodologia berritzaile bat erabili da, Leire Fdez. Iñurritegik eta Eduardo Herrerak sortu eta praktikan jarri dutena. Erakusteko kamisetak egitasmoak Ilustrazioaren Nazioarteko Urrezko Pelikanor saria jaso du, “Ilustrazioan oinarritutako piktograma serie onena” atalean. Pelikanor Applied Illustration International Award 2023 saria Veredictas Internacional erakundeak antolatzen du, diseinuaren arloko bikaintasun estandarren kudeaketan espezializatutako […]

Read More… from ‘Erakusteko kamisetak’ diseinu grafikoko proiektuak bost sari jaso ditu, horien artean dago Ilustrazioaren Nazioarteko Urrezko Pelikanor saria