1545 argitaletxeak Literatura Plazara ekimenaren bigarren edizioa antolatu du Oiartzunen

Adin guztietako literaturazaleentzat egitarau oparoa antolatu dute otsailaren 21etik martxoaren 3ra. 1545 argitaletxeko kideek Literatura Plazara ekimenaren bigarren edizioa antolatu dute otsailaren 21etik martxoaren 3ra bitartean. Adierazi dutenez, “Euskara, jalgi hadi plazara argitaratu zuen Bernat Etxeparek 1545. urtean; Literatura, jalgi hadi plazara diogu guk orain, literatura arnasgune izan nahi duen Oiartzun herritik”. Horretarako, adin guztietako […]

Read More… from 1545 argitaletxeak Literatura Plazara ekimenaren bigarren edizioa antolatu du Oiartzunen

Historiak baztertutako emakume artista lehen lerrora

Nisa Goiburu euskal margolari eta eskultoreak Donostiako Arteuparte galerian solasaldi performatibo bat eskainiko du bihar, 19:30ean, Aitor Azurki kazetariarekin batera. Artista ahaztu honek mende erdi bat baino gehiagoko ibilbidea du egina: GAUR taldearen inguruan hasi zen 1966an, Oteizaren eta Basterretxearen laguna izan zen eta erakusketak antolatu zituen Japonia, Ameriketako Estatu Batuak, Ingalaterra edo Frantziako galerietan.  […]

Read More… from Historiak baztertutako emakume artista lehen lerrora

Marte Lasarte taldea sortu dute Pello Armendarizek eta Borja Antonek

Bikoak Basamortua aurrerapen kanta aurkeztu du. Lagun zahar eta berriek hartu dute parte abesti honetan: Jon Badi (North Waves Sound), Haritz Harreguy, grabaketan eta nahasketan; Victor Garcia, masterizazioan eta Alex Alonso eta Olatz Salvador, baterian eta koroetan. Hamabost urteren ondoren, iaz esan zuen agur Skakeitan taldeak. Bertako taldekide izan ziren urte askoan Borja Anton gitarra […]

Read More… from Marte Lasarte taldea sortu dute Pello Armendarizek eta Borja Antonek

Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako programa abian

Noka Mentoring programan proiektuak aurkezteko epea otsailaren 26ra arte egongo da zabalik. Euskal Herrian bizi diren emakume zinemagile hasiberrien presentzia eta ikusgarritasuna sustatzeko asmoz, Noka Mentoring programaren edizio berri bat abiatu dute. Programaren helburua zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak tutorizatzea eta laguntzea da. Donostiako Tabakalera arduratzen da proiektuaren antolaketaz, eta zinema eta ikus-entzunezko arloaren garapen-programen […]

Read More… from Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako programa abian

Gasteizko Baratza aretoak Bertako Fest jaialdia antolatu du hilaren 24an eta 25ean

Ikuskizunak Korrika Kulturalaren parte izango dira. Larunbatean Gilkitxarok Identitarteak antzezlana taularatuko du eta igandean Miren Narbaizaren eta Danele Sarriugarteren Popperra, afterra, utopia ikuskizuna ikusteko aukera egongo da. Bertako Fest jaialdiaren edizio berri batek tokiko sorkuntza Gasteizko Baratza aretora hurbilduko du, otsailaren 24an eta 25ean. Aurtengo edizioan, ikuskizunak Korrika kulturaleko ekintzen parte izango dira. Antolatzaileek zehaztu […]

Read More… from Gasteizko Baratza aretoak Bertako Fest jaialdia antolatu du hilaren 24an eta 25ean

Loraldia Festibalaren hamargarren edizioak euskaratik sortzen den mundua ikusteko begirada propioa erakutsiko du

Martxoaren 1etik 23ra bitartean, euskarazko kulturaren topagune honetan 28 jarduera izango dira, euskal kulturaren adar guztiak ukitzen dituztenak. Hala, martxoan zehar, Bilboko hainbat gune 120 artista baino gehiagoren ekitaldiekin beteko dira. Munduari begiratzeko modu bat, horixe da Loraldia Festibaleko aurtengo edizioaren leloa. Lelo hau Kirmen Uribek idatzitako poema batean jasoa, aurtengo festibalaren programazioan parte hartzen […]

Read More… from Loraldia Festibalaren hamargarren edizioak euskaratik sortzen den mundua ikusteko begirada propioa erakutsiko du

Jose Mari Esparzak jasoko du aurtengo Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria

Sari emate ekitaldia martxoaren 7an izango da Bergarako Seminarixoa aretoan, 18:30etan. Tafallarrak “euskal kulturgintzari bizi osoko ekarpena egin izana” goraipatu dute antolatzaileek. Jose Mari Esparza (Tafalla, 1951) idazle eta editoreak jasoko du Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak batera lantzen dituzten ‘Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria’. Horrela jakinarazi dute astearte honetan Bergarako alkate Gorka Artola Alberdik […]

Read More… from Jose Mari Esparzak jasoko du aurtengo Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria

Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi programa abian da Bilbon

Ekimen honetan 10 eta 16 urte bitarteko gazteek beren sormena eta talentua euskaraz erakusteko eta garatzeko aukera izango dute. Harrapazank programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean garatzen du, eta hiriko gazteen artean euskara sustatzea du helburu, “aisialdirako aukerak eskainiz, erakargarriak eta haien gustuen araberakoak”, azaldu dute. Aurten Aukeratu zure bidea! izenburua izango du. Sormena, musika, […]

Read More… from Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi programa abian da Bilbon

Magia Hurbiletik jaialdia otsailaren 23tik 25era izango da Bilboko La Fundicion aretoan

Aurtengo ediziorako hiru ikuskizun programatu dira: Tor eta Txoborroren Aztikeriak, Jaime Figueroaren Hablar entre dientes eta Miguel Angel Gearen Mensajes. Magia Hurbiletik jaialdia bueltan da Deustuko La Fundicion aretora. Bilboko Mago Ilusionisten Elkarteak (AMIB) eta Ilusionismoko Bizkaiko Elkarteak (AVI) otsailaren 23tik 25erako antolatu dute hirugarren edizio hau asmo batekin, “Euskal Herriko arte eszenikoen karteldegian dagoen […]

Read More… from Magia Hurbiletik jaialdia otsailaren 23tik 25era izango da Bilboko La Fundicion aretoan