2026ko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko bost saio jokatuko dira urriaren 24tik aurrera

Amurrio, Legutio, Barrundian, Bernedon eta Gasteizen izango dira saioak eta hamahiru bertsolari sailkatuko dira urtarrilean abiatuko den txapelketarako. Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik hartuko dute parte, 35ek izena eman dute eta urria eta azaro bitartean jokatuko diren bost sailkatze saioetan 13 bertsolari sailkatuko dira, 2024ko txapelketako 5 finalista zuzenean […]

Read More… from 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko bost saio jokatuko dira urriaren 24tik aurrera

‘Emakumeak eszenan’ antzerki zikloa azaroaren 23an abiatuko da Getxon

Azaroan hasi eta datorren urteko apirilera arte, sei konpainia amateurrek beste horrenbeste muntaia taularatuko dituzte Itzubaltzetako Kultur Etxean. Urtero legez, Emakumeen eszenan antzerki-zirkuitua egingo dute Getxon. Ekimenak 20 urte beteko ditu oraingoan, Besarkada Antzerki Federazioak bultzatuta, emakumeek osatutako konpainien antzerki-ekoizpen amateurra ikusarazteko asmoz. Azaroan hasi eta datorren urteko apirilera arte, Itzubaltzetako Kultur Etxeak sei antzerki […]

Read More… from ‘Emakumeak eszenan’ antzerki zikloa azaroaren 23an abiatuko da Getxon

Asier Larrinagak ‘Zenbait gako kazetarientzat zientziaren komunikazioaz’ liburua kaleratu du

Zientzia-gaiak lantzen dituzten kazetariei zuzenduta dago liburua, baina ez haiei bakarrik. Egilearen ustez, kazetari guztientzat izan daiteke interesgarri eta probetxugarria. Baita hedabideetan urratsen bat egin nahi luketen zientzialarientzat ere. Zenbait gako kazetarientzat zientziaren komunikazioaz liburua argitaratu du Asier Larrinaga Larrazabalek (Bilbo, 1965) UEUren eskutik. Liburua kazetari guztientzat ez ezik, hedabideetan urratsen bat egin nahi luketen […]

Read More… from Asier Larrinagak ‘Zenbait gako kazetarientzat zientziaren komunikazioaz’ liburua kaleratu du

Danok Oteiza Fundazioaren Adiskideak jaio da, artistaren figura bultzatzeko komunitatea

Atzo, urriak 21, egin zuten komunitatearen aurkezpen ofiziala Fundazioaren egoitzan, Altzuzako Oteiza Museoan. Egun seinalatu hori ospatzeko, askotariko jarduerak antolatu zituzten  eta zenbait diziplinatako artistek parte hartu zuten. Jorge Oteizaren jaiotzaren urteurrenarekin bat eginez, Danok Oteiza Fundazioaren Adiskideak aurkeztu du Jorge Oteiza Museoak, artistaren figura eta pentsamenduaren eta haren sorkuntza- eta kultura-ondarearen inguruan antolaturiko komunitatea. […]

Read More… from Danok Oteiza Fundazioaren Adiskideak jaio da, artistaren figura bultzatzeko komunitatea

Agoteak reggae taldeak izen bereko lehen diskoa kaleratu du

Zazpikotearen berezitasuna da 70 eta 80ko hamarkadetako roots reggaea eredu hartuta egiten duten haren berrinterpretazioa, baita sentimenduez, gizarte honetako gaitzez eta hura aldatzeko mezuez diharduten euskarazko hitzak ere. Diskoa entzungai dago jada plataforma guztietan. Iker Beñaran Beñaranks, Lander Ilarraz Ilarbass Ilarraz, Ivan Moreira MoreiReggae, Aitor Etxeberria Dubrktor, Jorge Ortega Iortx, Iker Gaskon Selektah eta Unai […]

Read More… from Agoteak reggae taldeak izen bereko lehen diskoa kaleratu du

Nafarroako Guneko etxaldeak hartuko du baserriko uztaren udazkeneko edizioa

Agroekologia eta musika uztartzen dituen ekimena da Baserriko Uzta. Udazkeneko aldi honetan, Ines Osinaga musikaria izango da gonbidatua, eta kantaldia eskainiko du bisitarientzat. Azaroaren 22an, Nafarroa Garaiko erdialdean murgilduko da Baserriko Uzta ekimena, San Martin de Unx eta Erriberri artean dagoen Lakar ingurunean, hain zuzen. Guneko etxaldean Agroekologia eta musika uztartzeko eguna izango da, egitarau […]

Read More… from Nafarroako Guneko etxaldeak hartuko du baserriko uztaren udazkeneko edizioa

Gorka Urbizuk ‘Bakan II’ EP-a kaleratuko du bihar

Disko txiki honek bi abesti biltzen ditu: Diamantea eta Zilarra. Londreseko Abbey Road estudio ikonikoetan grabatu ditu bi pieza hauek. Hasiera Bat (Only In Dreams, 2024) bakarkako lehen diskoarekin ezustekoa eman eta urtebetera, Gorka Urbizuk Bakan izeneko EP sorta kaleratzeari ekin zion aurtengo urtarrilean. Bakan I argitaratu zuen orduan, eta, orain, serie honen bigarren alearekin […]

Read More… from Gorka Urbizuk ‘Bakan II’ EP-a kaleratuko du bihar

Auzmendi Hezkuntza beka martxan da, ikastetxeei eraldaketan laguntzeko asmoz

Abenduaren 1era arte bidali ahal izango dira proposamenak; 12.000 euroko zenbatekoa izango du bekak. Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Beka, Hik Hasik eta Hernaniko Udalak hezkuntza komunitatearen esku jartzen duten tresna bat da. Bekak hobekuntza pedagogikoan eta ikerketan jartzen du arreta: “Bekara aurkeztuko diren proiektuek ikastetxeei hobekuntzan eta eraldaketa pedagogikoan laguntzea nahi dugu, eta horretarako, ikerketa […]

Read More… from Auzmendi Hezkuntza beka martxan da, ikastetxeei eraldaketan laguntzeko asmoz

19. Huhezineman film laburrak aurkezteko epea zabalik da

Urtarrilaren 21etik 23ra bitartean izango da hurrengo jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman. Lehiaketan parte hartu nahi duenak galdetegi hau bete beharko du eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 16a izango da. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko 19. edizioan parte hartzeko epea zabalik da jada. Aurten, urtarrilaren 21etik 23ra bitartean izango da jaialdia, Aretxabaletako Arkupe […]

Read More… from 19. Huhezineman film laburrak aurkezteko epea zabalik da