Labo XL jaialdiaren zazpigarren edizioa azaroaren 13tik 16ra izango da Donostian

Zazpigarren edizioak, besteak beste, “garaikidea landuz tradizioetan, sustraietan eta folklorean oinarritzen diren ekoizpenetan jarriko du arreta. Dantza, antzerkia eta zirkua uztartuko ditu aurten ere Donostiako Tabakaleran eta Gazteszenan egingo den Labo XL jaialdiak. Azaroaren 13tik 16ra bitartean izango da, eta  gorputza eta mugimendua sorkuntzaren ardatz nagusi gisa erabiltzen dituzten arte-adierazpen guztiek hurbileko espazioa izatea da […]

Read More… from Labo XL jaialdiaren zazpigarren edizioa azaroaren 13tik 16ra izango da Donostian

‘Aurpegiak’, benetakotasuna bilatzeari buruzko eleberria ondu du Amaia Telleriak

Lili da istorio honetako protagonista. Familiarekin herri txiki batera bizitzera joan da. Gazteak aurre egin beharko dio bere bizitza ingurune ezezagun batean berreraikitzeko erronkari. Institutu berrira egokitzen eta lagun berriak egiten saiatzen da. Amaia Telleria idazleak aspalditik zeukan kezka bat buruan bueltaka, “sare sozialetan gehienetan erakusten den irudia itxura perfektukoa da, zoriontsua, edertasun kanonen barrukoa. […]

Read More… from ‘Aurpegiak’, benetakotasuna bilatzeari buruzko eleberria ondu du Amaia Telleriak

‘Bizkarsoro’ filmak emango dio gaur amaiera Bruselan EUNICen Europar Zinemaren Jaialdiari

Jaialdiaren lehen edizioak bi euskal ekoizpen hartu ditu: Tasio eta Bizkarsoro. Josu Martinezek zuzendutako Bizkarsoro (2024) filmaren proiekzioarekin emango diote amaiera gaur EUNIC Brussels Film Festival zinema europarraren jaialdiari. Emanaldia euskarazko jatorrizko bertsioan izango da ingelesezko azpidatziekin. Festibalak balio partekatuak eta Europaren egungo erronken inguruan hausnartzeko borondateak batzen dituen bederatzi europar herrialdetako filmak eskaini ditu. EUNIC […]

Read More… from ‘Bizkarsoro’ filmak emango dio gaur amaiera Bruselan EUNICen Europar Zinemaren Jaialdiari

Iruñaldia, diziplina anitzeko jaialdia azaroaren 9tik 15era egingo da, Iruñeko hainbat agertokitan

Jarduerak euskaldunei eta euskal kulturarekin modu naturalean bat egin nahi dutenei daude zuzenduta. Euskal kulturako proposamen artistiko berritzaileak ezagutzera emateko asmoz, Iruñaldia kultur jaialdia egingo dute azaroaren 9tik 15era, Iruñean. Denera, hamaika ikuskizun ikusteko aukera egongo da bigarren edizio honetan, eta horietatik bostek sarrera librea izango dute: “euskal kulturako erreferente handiak eta sortzaile berrien proposamenak […]

Read More… from Iruñaldia, diziplina anitzeko jaialdia azaroaren 9tik 15era egingo da, Iruñeko hainbat agertokitan

Axut! eta Artedrama konpainien ‘Nor naizen baneki’ antzezlanak emango dio hasiera Euskal Antzerki Topaketei Azpeitian

Ikastetxeentzat izango da lehen emanaldi hori urriaren 31n, Soreasu antzokian. Urriaren 31n abiatuko da Euskal Antzerki Topaketen 43. edizioa Azpeitian, ikasleekin egingo den saio batekin, eta azaroaren 23ra arte, hamahiru antzezlan ikusteko aukera izango da. Horiei eskola antzerkiaren programaren barruan eskainiko diren beste dozena bat antzezlan gehitu behar zaizkie. Topaketen azken egunean Ikusleen Saria banatuko […]

Read More… from Axut! eta Artedrama konpainien ‘Nor naizen baneki’ antzezlanak emango dio hasiera Euskal Antzerki Topaketei Azpeitian

Artium Museoak ‘Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan’ performance zikloaren hirugarren edizioa aurkeztu du

Lotura mekanikoak programak espazioak aktibatzeko aukerak aztertzen jarraitzen du, ahots ugarirekin enuntziazio-leku berezietatik performancea jorratzen duten artisten lanaren bidez. Gasteizko Artium Museoak Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan performance zikloaren hirugarren edizioa antolatu du. Programa honek praktika artistikoa espazioarekin eta espazioan sortzen diren harremanekin artikulatzeko modu desberdinak aurkezten ditu, baita hura nahasteko, iraultzeko edo birpentsatzeko duen […]

Read More… from Artium Museoak ‘Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan’ performance zikloaren hirugarren edizioa aurkeztu du

Gasteizko Dokumentalaren Asteak zinema eta musika istorioei eskainiko dizkie bere bost emanaldiak, hilaren 20tik 24ra

Aukeratutako dokumentalen artean daude, besteak beste, Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako eta Itoiz, udako sesioak. Gasteizko Euskal Herriko Dokumentalaren astea bost proiekziorekin dator aurtengoan: Eloy de la Iglesia, adicto al cine; Bailando a golpes; Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasak; Hombre Bala; eta Itoiz, udako sesioak. Emanaldiak urriaren 20tik 24ra izango dira Vital Fundazioa […]

Read More… from Gasteizko Dokumentalaren Asteak zinema eta musika istorioei eskainiko dizkie bere bost emanaldiak, hilaren 20tik 24ra

Arte bisualetako erakusketen 4. deialdia abiatu dute Getxon

Hautatutako proiektuak udalaren erakusketa-espazioetan egongo dira ikusgai 2026ko uztailetik 2027ko martxora bitartean. Getxo Kultura arte bisualetako erakusketen laugarren deialdia jarri du abian, hainbat diziplinatako sortzaileei zuzenduta, haien lana indartzeko eta hiru udal aretotan erakusketa errazteko asmoz. Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea gaur, urriak 14, zabaldu da eta azaroaren 14ra arte egongo da irekita. Artistei beren […]

Read More… from Arte bisualetako erakusketen 4. deialdia abiatu dute Getxon

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak bideoklip lehiaketa bat abiatu du, Euskal ikus-entzunezkoen sorkuntza aitortzeko

Lazarraga Kultur Elkarteak kudeatzen duen Izaskun Arrue Kulturguneak IAK 2025 Bideoklip Lehiaketaren lehen edizioa martxan jarri du, euskarazko musikari lotutako ikus-entzunezko sorkuntzak aitortu, saritu eta bultzatzeko asmoz. Antolatzaileen esanetan, “ekimen honek ikusgarritasuna eman nahi die ikus-entzunezko sortzaileen lanei, baita bideokliparen esparruan lan egiten dutenei. Baldintza bakarra aurkeztutako lanaren hizkuntza nagusia euskara izatea izango da”. 2024ko […]

Read More… from Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak bideoklip lehiaketa bat abiatu du, Euskal ikus-entzunezkoen sorkuntza aitortzeko

Ikerketa talde batek amatasuna jorratzen duten Euskal Herriko kultura ekoizpenak aztertu ditu

Kontzientzia feminista zabaltzearekin batera, zainketen errebindikazio eta errebalorizazioak eta amatasuna desmitifikatzeko saiakerak emakume asko euren amatasun edo ez-amatasun esperientziak euren sorkuntzetan inspirazio iturri gisa erabiltzera eraman ditu. Emakundek emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerlanei ematen dien bekaren emaitza da Maternidades a debate en la producción cultural izeneko ikerketa. Elixabete Imaz EHUko irakasleak zuzendu du […]

Read More… from Ikerketa talde batek amatasuna jorratzen duten Euskal Herriko kultura ekoizpenak aztertu ditu