Historia eta fantasia nahasten dituen komikia aurkeztu dute Etxeberria anaiek eta Arianna Pisani ilustratzaile italiarrak

Margot da eleberri grafiko honen protagonista, bere ama hil ostean zuhaitz bat landatzen du eta ustekabean beherantz hazten da, bere inguruan eragin makurra zabalduz. Margot izeneko komikia argitaratu dute Xabier eta Martin Etxeberria anaiek Arianna Pisani ilustratzaile italiarrarekin batera. Azaldu dutenez, “irakurle gazteentzat pentsaturiko eleberri grafikoa da Margot, historia eta fantasia nahasten dituena. Ipuin tradizionalen […]

Read More… from Historia eta fantasia nahasten dituen komikia aurkeztu dute Etxeberria anaiek eta Arianna Pisani ilustratzaile italiarrak

Garazi Albizua, Koldo Biguri, Markos Zapiain eta Itxaso del Castillo dira Euskadi Literatura Sarietako gainontzeko sarituak

Datorren azaroaren 26an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Donostiako San Telmo Museoan egingo den ekitaldi batean. Egun horretan zazpi modalitateetako irabazleak bilduko dira. Joan den astean eman zituzten ezagutzera Euskadi Literatura Sarietako aurreneko hiru irabazleak. Gaur, berriz, gainerakoak ezagutzera eman dituzte: Garazi Albizua, Koldo Biguri, Markos Zapiain eta Itxaso del Castillo. Garazi Albizuak Gaztelaniazko […]

Read More… from Garazi Albizua, Koldo Biguri, Markos Zapiain eta Itxaso del Castillo dira Euskadi Literatura Sarietako gainontzeko sarituak

Manel Rodriguez-Castello eta Contrabando argitaletxeak eskuratu dute Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria

Tere Irastortza idazleak 1980. eta 2023. urteen artean sortutako poemen hautaketa da Glosak·Glossar el Món liburua. Valentziako Ediciones Contrabando zigiluak eman zuen argitara iaz, katalana-euskara edizio elebidunean, Manel Rodriguez-Castelloren itzulpenarekin. Eta liburuki horrengatik jaso dute, hain zuzen, itzultzaileak eta argitaletxeak aurtengo Etxepare Itzulpen Saria. Liburuak Tere Irastortzaren (Zaldibia, 1961) 43 urteko ibilbide poetikoa jasotzen du. […]

Read More… from Manel Rodriguez-Castello eta Contrabando argitaletxeak eskuratu dute Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria

Lekeitio euskarazko zinema eta kulturaren topagune bilakatuko da urriaren 16tik 21era

Jaialdiak urtero egiten duen Euskal Zinearen Begirada omenaldia Pantailak Euskaraz ekimenari eskainiko zaio, euskarazko ikus-entzunezkoen alde egindako lanaren aitortzan. Lekeitiok ateak irekiko dizkio Euskal Zine Bileraren edizio berri bati hilaren 16tik 21era bitartean. Aurtengoa 48 edizioa izango da, “Euskal Herrian euskara hutsez egiten den jaialdirik zaharrena da gurea, eta aurten ere berrikuntzak, proiekzio bereziak eta […]

Read More… from Lekeitio euskarazko zinema eta kulturaren topagune bilakatuko da urriaren 16tik 21era

Mintzola Mintegia izango da azaroaren 6an Donostiako Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan

Mikel Perez, Oihana Lujanbio, Fernando Oiartzun, Alex Artzelus, Odei Guirado, Ines Azkarate, Libe Miner, Garazi Irastorza, Igor Yugueros eta Irati Urreta izango dira parte-hartzaleak. Azaroaren 6an izango da Mintzola mintegia Donostian, hain zuzen, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan. Bertan aurkeztuko dira: batetik, aurtengo ikerketa-deialdietan saritutako gradu- eta master-amaierako lanen ondorioak; bestetik, berriz, aurten saritutako ikerketa-lan monografikoen helburuak […]

Read More… from Mintzola Mintegia izango da azaroaren 6an Donostiako Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan

‘Linguae Vasconum Primitiae’ euskaraz argitaratutako lehendabiziko liburua ikusgai da Baionako Euskal museoan

Bernart Etxeparek 1545. urtean idatzitako lana urtarrilaren 11ra arte egongo da ikusgai. Linguae Vasconum Primitiae, euskaraz argitaratutako lehendabiziko liburuaren ale bakarra, Baionako Euskal Museoan ikusgai egongo da 2026ko urtarrilaren 11ra arte, Baionako museoaren, BnF Frantziako Liburutegi Nazionalaren eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker. Bernart Etxeparek euskaraz idatzi zuen Linguae Vasconum Primitiae eta 1545. urtean […]

Read More… from ‘Linguae Vasconum Primitiae’ euskaraz argitaratutako lehendabiziko liburua ikusgai da Baionako Euskal museoan

Iker Lauroba abeslariak ‘Bosgarren solairutik’ disko berria argitaratu du

Zazpi kanta berri, bi autobertsio eta pandemian grabatutako Luis Eduardo Aute musikariaren Ilunabarrak abestiaren moldaketa biltzen ditu lanak. Musikariak gertatu denari eta bizitza aurrerantzean izan daitekeenari buruz kantatzen du. Iker Laurobak estudioko bakarkako zazpigarren diskoa kaleratu du 50 urte betetzen dituen egunean bertan, “ospatzeko beste ezer ez duen urriaren 12an”, hain zuzen. “Bosgarren solairutik” sortutako […]

Read More… from Iker Lauroba abeslariak ‘Bosgarren solairutik’ disko berria argitaratu du

Gabriel Arestiren omenezko erakusketa antolatu dute Bilboko Foru Liburutegian

50 urte ba(GA)rik du izena erakusketak eta hain ezagunak ez diren Arestiren kontu autobiografikoak biltzen ditu, eta, horiekin batera, haren lanen lagin deigarri bezain interesgarriak: itzulpenak, antzerki-pieza baten deskribapena, Bilbori eta bere emazteari emandako poema ederrak… Erakusketa azaroaren 7ra arte bisitatu ahal izango da. 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil […]

Read More… from Gabriel Arestiren omenezko erakusketa antolatu dute Bilboko Foru Liburutegian

[BIDEOA] Nisa Goiburu artistak ‘Latires’ eta ‘Genesis’ erakusketak ireki ditu Donostian

Ordiziarrak mende erdia darama artearen munduan lanean. Ibilbide zabal eta eklektiko hori erakusteko asmoz, Cristina Enea Fundazioak eta Sakana arte galeriak erakusketa bana ireki dute Donostian. Goibururen lana naturarekin, geometriarekin eta memoriarekin lotuta dago. Nisa Goiburu (Ordizia, 1946) XX. eta XXI. mendeotan mundu osoan zehar erakusketak egiten aritu da eta mende erdia baino gehiago darama […]

Read More… from [BIDEOA] Nisa Goiburu artistak ‘Latires’ eta ‘Genesis’ erakusketak ireki ditu Donostian