Nafarroa Oinez herrira gerturatuko da urriaren 19an, Atarrabian

Egitarauak larunbata eta igandea hartuko ditu eta, besteak beste, Herri kirolak eta Erronka, Korrontzi, Gozategi, Nafarroa 1512 eta Sorotan Bele taldeen kontzertuak, haurrentzako magia ikuskizuna eta jolasak, Kuxkuxtu eta Galtzagorri eta beste hainbat konpartsaren kalejira izango dira. Nafarroa Oinez jaiak ibilbide berritzaile bat aurkeztu du urriaren 19rako, “ez da zirkularra, eta nahiko urbanoa da, herritarrei […]

Read More… from Nafarroa Oinez herrira gerturatuko da urriaren 19an, Atarrabian

‘EzBerdin Berdinak’, euskal identitate garaikidea birpentsatzeko esperientzia artistiko eta parte-hartzailea

Dantza garaikidea eta tradizionala, bertsolaritza, antzerkia eta zuzeneko musikak (txalaparta, rapa edo elektronika) uztartzen dituen gogoeta sortzailea da EzBerdin Berdinak. Euskal Herri osoan izango da bira, urriaren 24an Bilbon hasita, abendura bitartean, zazpi saio esklusiboetan. Eusko Ikaskuntzak Kukai Dantza Taldearekin eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileen talde zabal batekin elkarlanean bultzatutako hausnarketa sortzailea da EzBerdin Berdinak. Iñaki […]

Read More… from ‘EzBerdin Berdinak’, euskal identitate garaikidea birpentsatzeko esperientzia artistiko eta parte-hartzailea

Erresistentziak erdigunera ekartzeko asmoz Hariak zinemaldia antolatu dute Hernanin

Hiru gai nagusiren inguruan ardaztuko dira aurtengo dokumentalak: trantsizio ekologikoa, gerrak eta migrazioak. Nobedadeen artean, pertsona gorrentzat egokitutako dokumental bat proiektatuko da, zeinu hizkuntzan.  Hariak zinema jaialdiaren laugarren edizioa aurkeztu du Hernaniko Udalak munduko egoerak ezagutarazi eta gugan duten eraginaz hausnartzeko asmoz. Azaroaren 6tik 16ra bitartean izango da zinemaldia eta dokumental emanaldiak eta haien inguruko […]

Read More… from Erresistentziak erdigunera ekartzeko asmoz Hariak zinemaldia antolatu dute Hernanin

Kokein taldeak 25. urteurrena ospatuko du kontzertu berezi batekin, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean

Zea Mays, Eraso!, Ander Mujika, Miren Narbaiza, Joseba Baleztena, Mursego eta Nakar ere igoko dira oholtza gainera. Zuzenekoa azaroaren 8an izango da eta sarrerak sarrerak.iak.eus webgunean. Kokein talde gipuzkoarrak 25 urte bete ditu eta urtemuga ospatzeko asmoz, kontzertua eskainiko du azaroaren 8an, Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean. Zuzeneko “berezia eta errepikaezina” izango dela dio boskoteak, taldearen bidea […]

Read More… from Kokein taldeak 25. urteurrena ospatuko du kontzertu berezi batekin, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean

Aitzina Folk Jaialdia urriaren 11tik abenduaren 28ra izango da Gasteizen

Jaialdia Ziza Folks taldearen zuzenekoarekin abiatuko da larunbat honetan, Santa Maria Katedralean. Folk musika eta kultura tradizionala hedatzeko erreferentziazko ekitaldi bihurtu da Aitzina Folk Gasteizen. Aurtengoa hamahirugarren edizioa izango du eta azarotik abendura bitartean kontzertuak eta tailerrak izango dira. Denera 20 jarduera antolatu dituzte hiriko hainbat agertokitan. Jaialdia Ziza Folks taldearen zuzenekoarekin abiatuko da larunbat […]

Read More… from Aitzina Folk Jaialdia urriaren 11tik abenduaren 28ra izango da Gasteizen

Unai Elorriaga, Karmele Mitxelena eta Maite Rosende dira aurtengo lehenengo Euskadi Literatura Sariak

Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetako irabazleak izan dira, hurrenez hurren, Francesco Pasqualeren bosgarren arima, Aitona Floren eta Traba lanengatik. Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman ditu Euskadi Literatura Sarietako aurtengo lehenengo hiru irabazleak: Euskarazko Literatura atalean Unai Elorriagak eskuratu du Francesco Pasqualeren bosgarren arima lanagatik. Epaimahaiarentzat “apustu literario sendoa egiten […]

Read More… from Unai Elorriaga, Karmele Mitxelena eta Maite Rosende dira aurtengo lehenengo Euskadi Literatura Sariak

Gorka Erostarbek ‘Auzokinak’ poema liburua plazaratu du

Idazleak azaldu du Auzokinak ariketatxo poetiko bat izan dela, “ariketa hori etxetik irten, igogailua hartu, atarira jaitsi eta auzoaren parez pare jartzea izan da, begirada poetiko batetik”. Gorka Erostarbe kazetari eta idazleak Auzokinak poema liburua kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Auzoaz dihardu egilearen lehen poemategi honek eta bizitza puskaz osaturiko auzoaren begirada poetiko bat eskaintzen dio […]

Read More… from Gorka Erostarbek ‘Auzokinak’ poema liburua plazaratu du

Emakumeek Zuzendutako Zinema erakustaldia urriaren 27tik 31ra, Bilbon

Egitarauak proiekzioak, tailerrak, mahai-inguruak eta sektoreko funtsezko figurei omenaldia egingo dien irekiera-ekitaldia jasotzen ditu. Zinemakumeak gara!, emakumeek zuzendutako zinema-erakusketa, bueltan da Bilbora. 30. edizioa izango du aurten eta urriaren 27tik 31ra bitartean egingo da. Programak hainbat atal izango ditu: proiekzioak, tailerrak, mahai-inguruak eta sektoreko funtsezko figurei omenaldia egingo dien irekiera-ekitaldia. Motorrak berotzen hasteko, baina, antolatzaileek […]

Read More… from Emakumeek Zuzendutako Zinema erakustaldia urriaren 27tik 31ra, Bilbon

Pop, rock alternatibo eta elektronikaren arteko fusioa dakar Eskafandra taldearen lehen diskoak

Lan berriak argia orain ikusi duen arren, dagoeneko lau aurrerapen-abesti plazaratu ditu boskoteak: Azken Oroigarria, Arrakasta, Eskafandra, Tabernako Argiak. Kanta hauek bideoklip banarekin lagunduta argitaratu dituzte eta, hala, taldearen unibertso estetikoa eraikitzen lagundu dute. Eskafandra taldea Joseba Iturraspe (McOnak) eta Iban Martin musikarien (Raimundo El Canastero, Sustrajah Band) elkarlanetik sortutako egitasmoa da. Hasiera batean, Iturraspek […]

Read More… from Pop, rock alternatibo eta elektronikaren arteko fusioa dakar Eskafandra taldearen lehen diskoak

Juana Cima artista kubatarraren ‘Uharteak amestu gintuen’ erakusketa zabalduko dute Bilboko La Taller aretoan

Ostiralean irekiko ditu ateak eta abenduaren 5era arte bisitatu ahal izango da. Bilboko La Taller aretoak Juana Cima artistaren (Caibarien, Kuba, 1951) Uharteak amestu gintuen erakusketa zabalduko du ostiralean, urriak 10, arratsaldeko 19:30ean. Sortzailearen lehen erakusketa da 1997tik. Cima 1961ean joan zen Santanderrera bere familiarekin, eta 1962an Oviedon kokatu ziren. Bilboko Arte Aplikatuetan eta Arte […]

Read More… from Juana Cima artista kubatarraren ‘Uharteak amestu gintuen’ erakusketa zabalduko dute Bilboko La Taller aretoan