Egilea: KulturSharea
Posts by KulturSharea
Zetak taldeak Mitoaroa IIIko bigarren data iragarri du San Mamesen, sarrera guztiak hiru ordutan saldu ondoren
Zetak euskara hutsezko ikuskizun batekin estadio oso bat beteko duen lehen euskal taldea da. Bigarren emanaldia 2026ko ekainaren 19an izango da eta sarrerak salgai daude jada. Ekainaren 20rako sarrerak hiru ordutan saldu ondoren, Zetak taldeak Mitoaroa III ikuskizunerako bigarren kontzertu bat iragarri du Bilboko San Mames estadioan, ekainaren 19rako. Euskara hutsean egindako ikuskizun batek futbol […]
‘Nik inoiz ez’ hiri-instalazioa, emozioak aztertzeko eta beren portaerak eta harremanak birpentsatzeko
Instalazio honekin gogoeta kolektiboa sortu nahi dute, norbere burua eta gainerakoak zaintzearen garrantziari buruzko gogoeta, alegia. Datozen 10 egunetan, Nik inoiz ez izeneko hiri-instalazio iragankorra bisitatu ahal izango dute Bilbo-Naxa geltoki zaharraren ingurura hurbiltzen direnek. Bisitatzea baino gehiago, “espazio murgiltzaile hau esperimentatzea da kontua, introspekziora eta hausnarketara gonbidatzen gaituena, nola erlazionatzen garen birplanteatzeko”, zehaztu du […]
‘Emakume zientzialarien argitan’ zikloa bueltan da, Donostian
Hiru saio egingo dira: irailaren 30ean (Maialen Araolaza), urriaren 21ean (Aitana Lertxundi) eta azaroaren 6an (Eli Gallego). Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Amarako Kultur Etxeko areto nagusian. Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatu duten Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak udazkenean jarraipena izango du. Egitasmo honek emakume zientzialariak ezagutzera ematea du helburu. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen […]
Read More… from ‘Emakume zientzialarien argitan’ zikloa bueltan da, Donostian
Zinema eta ikus-entzunezko sektorean laneratzeko ikastaroak antolatu dituzte Donostian
Prestakuntza doakoa izango da ikastaroa amaitu eta ziurtagiria lortzen dutenentzat. Donostia Kulturak, ikus-entzunezkoen alorrean espezializatutako Larrotxene Bideo zentroaren bitartez, hitzarmen bat sinatu du Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolarekin (Escuela Superior de Cine y Audiovisuales-ESCAC), zinemaren eta ikus-entzunezkoen sektorean espezializatutako ikastaroak eskaintzeko. Ikus-entzunezko industriarako eskulan kualifikatua sortzera eta profil profesional teknikoen sektorearen eskaera handiari erantzutera […]
Hilaren 18an abiatuko da 17. Zinemaldi Alternatiboa, Donostian
Denetara hamar film eskainiko dira irailaren 28ra arte. Hamazazpi edizioa du aurten hilaren 18an abiatuko den Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Horretarako, urtero bezala, gizarte gai eta gatazka ezberdinei buruzko dokumental eta pelikulen zerrenda bat osatu dute. Izan ere, zinemaren bidez gogoeta kritikoa sustatzea da zinemaldiaren helburua. Antolakuntzaren esanetan, “lanak proiektatu eta hauek eztabaidan jarriz, pentsamenduak eragin eta […]
Read More… from Hilaren 18an abiatuko da 17. Zinemaldi Alternatiboa, Donostian
Hitz Andana jaialdia irailaren 23an abiatuko da Hernanin
Aurtengo edizioak ere hitzarekin lotutako hiru kultur ekitaldi jasoko ditu. Dobera Euskara elkarteak antolatutako Hazoka liburu eta disko azokarekin bukatuko da jaialdia. Hitz Andana, hitzaren inguruko jaialdia, antolatu dute hilaren 23tik aurrera, Hernanin. Udal Liburutegiak antolatzen du urtero ekimena eta aurten ere diziplina artistiko ezberdinei egingo die toki, beti ere hitza ardatz hartuta. Batetik, Idoia […]
Read More… from Hitz Andana jaialdia irailaren 23an abiatuko da Hernanin
Saioa Alkaiza da aurtengo Igartza sariaren irabazlea
Katu ileak txandaletan proiektuarekin jaso du Alkaizak 28. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Saioa Alkaiza (Iruñea, 1991) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Olatz Mitxelenak, Esti Martizenek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du […]
Read More… from Saioa Alkaiza da aurtengo Igartza sariaren irabazlea
Euskararen erabileran eragiteko ohitura zaharrak biziberritu
Taupak euskararekiko eta euskal kulturarekiko interesa duten guztiei zuzendutako jardunaldia antolatu du irailaren 25erako. Izena emateko aukera zabalik dago jada. Ohituren biziberritzea: Komunitategintza aktibatzeko giltza izenpean, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak Taupada jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu du irailaren 25ean, Durangoko Plateruenan. Bertan, komunitatea, ohiturak eta aktibazioa bezalako terminoen arteko lotura zein euskararen erabilera sustatzeko duten ahalmena izango […]
Read More… from Euskararen erabileran eragiteko ohitura zaharrak biziberritu
Iban Toledo eta Oroitz Zabala zinemagileak Irulegiko Eskuari buruzko dokumentala ontzen ari dira
Filma 2026ko udaberrian estreinatzea aurreikusten dute. Iban Toledo eta Oroitz Zabala zinemagileak Eraukon, eskuaren mintzoa izeneko dokumentala filmatzen ari dira. Uda honetan Irulegiko indusketetan egin dituzte grabaketa lanak eta, orain, Irulegiko Eskua aurkitu zen lekuan bertan, Iruñetik 15 kilometrora, ari dira filmatzen. Aurreratu dutenez, filmaketa azaroan amaituko dute eta 2026ko udaberrian estreinatzea aurreikusten dute. 2.000 […]
