Mariana Enriquez idazle argentinarra Literaktum topaketetan izango da irailaren 17an, Donostian

Hitzordua Okendo Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Enriquezek Begoña del Teso kazetaria izango du solaskide, eta oraintsu berrargitaratu duen Cómo desaparecer completamente lanaz eta literatur ibilbideaz arituko dira. Donostia Kulturak azaldu duenez, “literatur ibilbide oparoa duen idazlea da Mariana Enriquez, eta askorentzat, Argentinako narratiba berria izenez ezagutzen den taldearen partaide. Beldurrezko generoko eleberri eta […]

Read More… from Mariana Enriquez idazle argentinarra Literaktum topaketetan izango da irailaren 17an, Donostian

‘Hitza eta irudia’ lemapean, ‘ hiru literatur lantegi monografiko antolatu dituzte Iruñean

Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 010 (948 420 100) telefonora deituta irailaren 19ra arte. Hitza eta irudia lemapean, Iruñeko Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak hiru literatur lantegi monografiko antolatu dituzte euskaraz. Zikloa irailaren 20tik urriaren 18ra bitarteko hiru larunbatetan izango da, 10:00etatik 13:30era, eta haren helburu nagusia da egile berriek […]

Read More… from ‘Hitza eta irudia’ lemapean, ‘ hiru literatur lantegi monografiko antolatu dituzte Iruñean

Baratxinto Fest Pirinioetako Arteen Jaialdia irailaren 26tik 28ra egingo da, Erronkarin, Burgin eta Uztarrozen

Antzerkia, musika, zirkua, artea, poesia eta dantza uztartzen ditu jaialdiak. Erronkari, Burgi eta Uztarroz herriek Baratxinto Fest Pirinioetako Arteen Jaialdiaren bosgarren edizioa hartuko dute irailaren 26tik 28ra bitartean. Goitibera antzerki konpainiak eta Erronkariko Udalak antolatu dute jaialdia eta adierazi dutenez, “asteburuan zehar antzerkiak, musikak, zirkuak, arteak, poesiak eta dantzak Nafarroako Pirinioetako gune idiliko honen kaleak […]

Read More… from Baratxinto Fest Pirinioetako Arteen Jaialdia irailaren 26tik 28ra egingo da, Erronkarin, Burgin eta Uztarrozen

Berta Suescun artistaren erakusketa zabalik da, Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

Nafarrak sortutako ilustrazioak abenduaren 7ra arte egongo dira ikusgai Aieteko Kultur Etxean. Berta Suescunek (Gares, 1974) Arkitektura Teknikoa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean, eta hori da bere lanbidea. Ikasketak bukatu zituenetik, arkitektura-estudio, enpresa eta Nafarroako Gobernuaren departamentu ezberdinetan lan egin ondoren, 2005ean Iruñeko Udalean hasi zen lanean, Udaleko Hirigintza Gerentziako arkitekto tekniko gisa. Ogibide duen arkitekto lana […]

Read More… from Berta Suescun artistaren erakusketa zabalik da, Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

Iñaki Iurrebasok eta Gari Goikoetxeak ‘Esnatu ala hil’ liburua kaleratu dute

Euskararen orainari eta geroari buruzko gogoetak biltzen ditu lan berriak. Iñaki Iurrebaso soziolinguistak eta Gari Goikoetxea Tolosako euskara teknikariak ‘Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan’ liburua aurkeztu dute gaur, Elkar argitaletxearen eskutik. Egileek sinopsian azaldu dutenez, “noraez moduko bat sumatzen da euskalgintzan azken urteotan: euskararen indarberritze-prozesuak beste bultzada bat behar duela, […]

Read More… from Iñaki Iurrebasok eta Gari Goikoetxeak ‘Esnatu ala hil’ liburua kaleratu dute

Loraldiak Sormen Digitala Bekaren laugarren edizioa abiatu du

Urriaren 19ra arte jasoko dira proposamenak eta 10.000 euroko ordainsaria izango du. Loraldia, euskarazko kultura dinamizatzen eta ikusarazten duen kultur proiektu garaikideak, Sormen Digitala Bekaren laugarren edizioa abiatu du. Ekimenak euskarazko eduki original eta natibo digitalen ekoizpena sustatzea du helburu, euskal kulturaren panoraman sormenerako eta berrikuntzarako bide berriak irekiz. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “proiektu irabazlea sorkuntza-lan […]

Read More… from Loraldiak Sormen Digitala Bekaren laugarren edizioa abiatu du

Bertsolaritza Nafarroa osora hedatzeko apustua

Auritzen abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 24an. Finala, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da, azaroaren 29an. Dagoeneko ate joka dugu Nafarroako Bertsolari Txapelketaren edizio berria. Nafarroa Arenan aurkeztu dute 47. aldia, izan ere, lehendabizikoz han izango da Nafarroako finala, azaroaren 29an. Aurkezpenean izan dira Nerea Bruño Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Saioa Oneka Nafarroako Bertsozale […]

Read More… from Bertsolaritza Nafarroa osora hedatzeko apustua

Euskal jaiak antolatu dituzte hilaren 13tik 21era Hernanin

Errobi taldearen doinuak entzungo dira hilaren 20an Gudarien plazan. Udalak eta herriko eragileek elkarlanean antolatuta, lau eguneko egitarauaz gozatzeko aukera izango da aurten ere Hernanin, adin guztietako herritarrek gozatzeko moduko 23 ekitaldirekin. Euskal Jaiaken bidez, Baserri giroak eta euskal tradizioarekin lotutako kultur-erakustaldiek hartuko dute Hernaniko herriko erdigunea. “Hilaren 13an eta 19an zenbait ekitaldi izango dira, […]

Read More… from Euskal jaiak antolatu dituzte hilaren 13tik 21era Hernanin

Zetak taldeak Bilbon emango dio amaiera Mitoaroaren trilogiari

2026ko ekainaren 20an izango da Mitoaroaren azken kontzertua, San Mames estadioan. Sarreren aurresalmenta irailaren 10ean, asteazkena, irekiko da eta salmenta orokorra irailaren 11n, osteguna, goizeko 10:00etan. Bizkaian, San Mames estadioan, itxiko du Zetak taldeak Mitoaroa showaren trilogia, 2026ko ekainaren 20an. Hala, “Mitoaroa III mugarri historikoa izango da Bizkaiarentzat eta euskal kulturarentzat. Izan ere, euskara hutsean […]

Read More… from Zetak taldeak Bilbon emango dio amaiera Mitoaroaren trilogiari

‘Jone, batzuetan’ filma irailaren 12an helduko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara

Bilboko Aste Nagusian filmatuta dago lana. Jaiek irauten duten egunetan zehar, Bilbo Zaharrean bizi den Kaskagorriko konpartsakide batek (Olaia Aguayo) nerabezaro betean bizi duen heldutasunerako esnatzea kontatzen du. Sara Fantovak (Bilbo, 1993) zuzendutako Jone, batzuetan filma irailaren 12an estreinatuko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Egun batzuk beranduago, gainera, Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean ikusi ahal […]

Read More… from ‘Jone, batzuetan’ filma irailaren 12an helduko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara