[BIDEOA] Euskalgintzak eta udal ordezkariek euskararen erabilerak behar duen lekua izateko neurriak sustatzeko konpromisoa hartu dute

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako alkateak, udal hautetsiak eta euskalgintzako ordezkariak Bilbon bildu dira gaur, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean egindako agerraldian. 200dik gora alkate eta udal hautetsi, alderdi eta sentsibilitate ezberdinetakoak, eta euskalgintzako ordezkarik Bilbon, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean egindako agerraldian. Joan den astean, Espainiako Auzitegi Gorenak EAEko udaletan euskararen normalizazioa bultzatzeko 179/2019 Dekretuaren […]

Read More… from [BIDEOA] Euskalgintzak eta udal ordezkariek euskararen erabilerak behar duen lekua izateko neurriak sustatzeko konpromisoa hartu dute

Irailaren 10etik 14ra egingo da Getxo Folk Jaialdia

41. edizioak hamahiru emanaldi eskainiko ditu, horietatik bost ordainpekoak izango dira eta gainerakoak doan. Musika herritarrei hurbiltzeko asmoz, erritmo tradizionalak eta beste genero eta estilo batzuk uztartzen dituen Folk jaialdia egingo dute irailaren 10etik 14ra bitartean, Getxon. Horretarako, antolatzaileek egitarau zabala antolatu dute, gune irekietan, Muxikebarriko abonu kontzertuez gain (20:00). Hala, Areetako Geltokia plazaren ingurura […]

Read More… from Irailaren 10etik 14ra egingo da Getxo Folk Jaialdia

Amaia Carrere hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Euskal mitologia aipatzeko, Carrerek abentura moduko komiki bat proposatzen du, mitologiaren kodeak berreskuratzen dituena. Hamabosgarren aldiz, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Aurtengo euskarazko literatura sorkuntza egonaldien helburua da XVII. mendeko sorginkeria, sinesmenak eta tradizioak testuinguru gisa hartuta, garai eta gai […]

Read More… from Amaia Carrere hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Eneko Bidegainek irabazi du 2025eko EKE-Elkar literatura beka

Hegal egiten eleberriak 2026ko udazkenean ikusiko du argia. Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak Gazteluma literatura saria sortu zuten 2000. urtean, Ipar Euskal Herriko idazle gazteak euskaraz idaztera bultzatzeko eta beren obrak argitaratu ahal izateko. 2021ean literatura sorkuntza laguntzeko beka horrek aldaketa bat behar zuela ikusi zuten eta EKE-Elkar literatura beka sortu zuten. Gazteluma bezala, oraingo […]

Read More… from Eneko Bidegainek irabazi du 2025eko EKE-Elkar literatura beka

Angel Ugarteburuk ‘Hegan eta Jare’ bigarren eleberria kaleratu du

Milloitik mundura lehen nobela bezala, hau ere autobiografikoa da. Mutikotan Berriatuatik Derioko seminariora joan zenean hasi eta helduaroraino heltzen da; tarte horretan, bere moduko beste gazte askoren bizi-ibilaldia egiten du. Honela, belaunaldi oso baten lekukotza jasotzen du nobelak.  Angel Ugarteburuk idatzitako nobela da Hegan eta jare. Bere bizitzako hainbat pasarte dakartza idazleak, Berriatuako baserritik irten […]

Read More… from Angel Ugarteburuk ‘Hegan eta Jare’ bigarren eleberria kaleratu du

Hatortxu Rock jaialdiak ‘Egon ez zaren lekuetara itzultzeko’ film laburra aurkeztu du

Filma dispertsioaren amaierarekin batera etxerako bidea hasita, gure artera itzultzen direnei harrera duin bat egiteaz ari da. Hatortxu Rocken 30. eta azken edizioa ate joka dugun honetan Egon ez zaren lekuetara itzultzeko izeneko film laburra aurkeztu zuten atzo, Lakuntzako Kultur Etxean. “Uztailaren 24an hasiko da elkartasun jaialdia eta auzolanean oinarritutako 25 urtetako ibilbidea balorean jarri […]

Read More… from Hatortxu Rock jaialdiak ‘Egon ez zaren lekuetara itzultzeko’ film laburra aurkeztu du

San Adrian-Lizarrate tunelean neandertalak bizi izan zirela berretsi du Aranzadik

San Adriango tunela ia 1.000 metrora dago eta Gipuzkoan altitude handienean dagoen aztarnategi arkeologikoa da. Jatorri karstikoko pasabide natural horretan, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia talde bat gure iraganeko piezak lurpetik ateratzen aritzen da udan. Gure historiaurreko aztarnak aurkitzeko asmoz, hamar bat boluntariok eta arkeologok osatutako taldea bi zundaketa oso sakon induskatzen aritu da hil honetan, […]

Read More… from San Adrian-Lizarrate tunelean neandertalak bizi izan zirela berretsi du Aranzadik

Ortube arrantza-ontzia berreskuratu eta zabaltzeko zaharberritze-proiektua azken fasean sartu da

Azken urteetan, Ortube Izaro, Elantxobe eta Mundakara joateko erabiltzen zen soilik, Madalena egunean. Bermeoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Ortube Ontziaren Lagun Elkarteak eta Itsasmuseumek hitzarmen berri bat sinatu dute EAEn bizirik dirauten tamaina handiko zurezko azken hiru ontzietako bat berreskuratzeko lanak amaitzeko, hura museo nabigagarri bihurtzeko helburuarekin. Ontzia, bere ezaugarriengatik, XX. mendean Bizkaian izandako eraikuntza-garapenaren […]

Read More… from Ortube arrantza-ontzia berreskuratu eta zabaltzeko zaharberritze-proiektua azken fasean sartu da

Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu

Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu dira. Bertsularien Lagunak Elkarteak, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak elkarlanean bertso dokumentazioaren bilketaren sistematizaziorako proiektua bideratu dute aurten. “Bertsolaritzaren egungo jardunak sortzen duen dokumentazioa biltzeko sistema propioa indartzeko lanean aritu gara, lurraldearen […]

Read More… from Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu

Andres Alberdi euskaltzain osoa emeritu bilakatu da eta ordezkoa aukeratzeko epea ireki da

Getariako hizkuntzalariak 75 urte bete zituen uztailaren 1ean, eta, hartara, euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne-arauek agintzen duten bezala. Alberdiren hutsunea betetzeko proposamenak hurrengo bi osoko bilkuretan jasoko dira. Euskaltzaindiak azaldu duenez, “iraileko eta urriko osoko bilkuretan aurkeztu ditzakete euskaltzain osoek Andres Alberdiren lekua betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa, azaroan, Bilbon egingo […]

Read More… from Andres Alberdi euskaltzain osoa emeritu bilakatu da eta ordezkoa aukeratzeko epea ireki da