Mintzolak Odei Guirado eta Fernando Oiartzunen ikerketa-lan monografikoak saritu ditu

Hiru lan aurkeztu dira deialdi honetan, eta epaimahaiak horietako bi hautatu ditu, hain zuzen, Odei Guiradoren Babes-sistema, haurrak eta eguneroko mintzamoldea. Harreman-mundu bat euskaratik eta euskaraz harilkatzeko ikerketa aplikatua, eta Fernando Oiartzunen Leitzako hitanoa: corpusa osatzeko eta erabilera berpizteko saiakera. Ikertzaile bakoitzak 3.000 euro gordin jasoko ditu, eta 2026ko otsailaren 27ra bitarteko epea izango du […]

Read More… from Mintzolak Odei Guirado eta Fernando Oiartzunen ikerketa-lan monografikoak saritu ditu

Izaskun Ellakuriaga kazetari eta euskaltzalea hil da

Durangoko Azokaren Komunikazio eta Marketin arduraduna izan zen hainbat urtez eta lan horretan jarraitu zuen heriotzara arte. Horrekin batera Bizkaia Irratian esatari eta Gerediaga Elkarteko komunikazio lanetan ziharduen. 53 urte zituela hil zen atzo arratsaldean Izaskun Ellakuriaga Bustintza. Gerediaga Elkarteko komunikazio arduraduna, Durangoko Azokaren komunikazio eta Marketinaren erantzulea eta Bizkaia Irratiko esataria zen. Gerediagak adierazi […]

Read More… from Izaskun Ellakuriaga kazetari eta euskaltzalea hil da

Paul Urkijoren ‘Gaua’ filma Sitgeseko Zinemaldi Fantastikoan estreinatuko da

Yune Nogueiras, Ane Gabarain, Elena Irureta eta Iñake Irastorza dira euskal mitologiaren gaueko munduan murgiltzen den lan luze honen protagonistak. Azaroaren 14an estreinatuko da Euskal Herriko zinema aretoetan. Paul Urkijo zuzendariak 58. edizioan aurkeztuko du Gaua filma. Errementari eta Irati lan luze arrakastatsuen ostean, zinemagile gasteiztarra hirugarren aldiz lehiatuko da zinemaldi honetako sail ofizialean. Urkijo […]

Read More… from Paul Urkijoren ‘Gaua’ filma Sitgeseko Zinemaldi Fantastikoan estreinatuko da

Patxi Zubizarreta idazleak irabazi du Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Beka

70.000 euroko laguntza eta urtebeteko erabateko dedikazioa izango du idazleak Txoriei begiratzen zien gizonari begiratzen zion emakumea proiektua garatzeko. Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Bekako adituen batzordeak Patxi Zubizarreta Dorronsoro (Ordizia, 1964) idazlearen Txoriei begiratzen zien gizonari begiratzen zion emakumea proiektua aukeratu. Beka Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak sortu zuten iaz, eta aurtengoa bigarren edizioa […]

Read More… from Patxi Zubizarreta idazleak irabazi du Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Beka

Euskararen minorizazioa betikotzea helburu duen oldarraldi judizial eta politikoa

Euskalgintzaren Kontseiluak jakitera eman duenez, Espainiako Auzitegi Gorenak EAEko udaletan euskararen normalizazioa bultzatzeko 179/2019 Dekretuaren hainbat artikulu baliogabetzea berretsi du bere sententzian, “udal ordezkari bakar bat ere ez duen VOX alderdi politiko euskarafoboaren helegitea ia osotasunean aintzat hartuz”. Azken urteetan, administrazio publikoan euskararen normalizazioa eta biziberritzea bultzatzeko neurrien aurkako esku-hartze judizial ugari salatu ditu euskalgintzak […]

Read More… from Euskararen minorizazioa betikotzea helburu duen oldarraldi judizial eta politikoa

‘Mundu Amestuak – Batutos-en Sinfonia’ ardatz hartuta, abiatuko da bihar Errobi Festibala Itsasun

Besteak beste, ikastaroak, dantzaldiak, kontzertuak eta solasaldiak izango dira igandera bitartean.   Uztailaren 17tik 20ra bitartean egingo da Errobi Festibalaren 29. edizioa Itsasuko Atharri zelaian. Julen Achiary Ezkandrai elkartearen ordezkari eta zuzendari artistikoak adierazi duenez, “aurten, gure ardatza Mundu Amestuak – Batutos-en Sinfonia izanen da. Gomitatzen zaitugu amets eta sorkuntzetan murgiltzeko, amets eta hunki daitekenaren […]

Read More… from ‘Mundu Amestuak – Batutos-en Sinfonia’ ardatz hartuta, abiatuko da bihar Errobi Festibala Itsasun

18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute Getxon

Getxoko Punta Begoñako galerietan izango du lehen geltokia eta handik Deriora, Basaurira, eta Arrigorriagara egingo du saltoa. Aurtengo lehen saria Amaya Suberviolarentzat izan da ST24019 (Teklatuaren metodo laburtuak) lanagatik. Bigarrena, berriz, Gabriele Muguruzak eskuratu du Alkarren atzetik jolaska dabiltza tximistazko obrarekin. Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltaria Getxoko Punta Begoñako galerietan hasiko da eta Derio […]

Read More… from 18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute Getxon

Donostiako Piratek aurtengo Aste Nagusia aurkeztu eta honen ezaugarriak aletu dituzte gaur, Donostiako Kaian

Abuztuaren 9tik 17ra bitartean izango da aurtengo Donostiako Aste Nagusia eta Piratek egitaraua aurkeztu dute jada. Mugimenduaren ikur bilakatu duten abordatzea egingo dute eta, besteak beste, Orekka erromeria, Izaki Gardenak, Olatz Salvador, La Txama, Goxua’n Salsa, Bengo, Añube, Sukena, Indabe eta Lukiek talde eta bakarlariak igoko dira oholtzara. Abuztuaren 9tik 17ra bitartean egingo da 2025eko […]

Read More… from Donostiako Piratek aurtengo Aste Nagusia aurkeztu eta honen ezaugarriak aletu dituzte gaur, Donostiako Kaian

Euskara eta euskal kultura irakurletzetako 27 ikaslek aurrez aurreko ikastaro trinkoa egingo dute Zornotzako Aurten Bai barnetegian

Bi txanda izango ditu ikastaroak: lehena, uztailaren 14tik 25era; bigarrena, abuztuaren 4tik 15era.  Etxepare Euskal Institutuaren unibertsitate programaren baitan euskara eta euskal kultura irakurletzetako 27 ikaslek aurrez aurreko ikastaro trinkoa egingo dute Zornotzako Aurten Bai barnetegian. Institutuak 2012tik eskaintzen ditu euskara ikasteko egonaldiak egiteko bekak. Egonaldiak bi txandatan egingo dituzte. Lehendabizikoan, uztailaren 14tik 25era eta zazpi […]

Read More… from Euskara eta euskal kultura irakurletzetako 27 ikaslek aurrez aurreko ikastaro trinkoa egingo dute Zornotzako Aurten Bai barnetegian