‘Zestoako Ondare Arkeologikoa eta Paleontologikoa. Urolako Ondarea Gertutik Gertura’ erakusketa paratu dute Ekainberrin

Irailaren 28ra arte egongo da ikusgai, Ekainberriko liburutegian. Gertakari historiko ugariren lekukotasuna gordetzen dute Zestoako lurrek, Urola ibaiaren erdialdea aspaldidanik erakargarri izan baita hainbat giza espezierentzat. Zestoako Ondare Arkeologikoa eta Paleontologikoa. Urolako Ondarea Gertutik Gertura erakusketak 1935etik gaur egunera arte egin diren ikerketen emaitzak erakusten ditu, aurkikuntza-guneak, ikerlariak eta aurkitutako piezak uztartuz. Behe Paleolitoan, duela […]

Read More… from ‘Zestoako Ondare Arkeologikoa eta Paleontologikoa. Urolako Ondarea Gertutik Gertura’ erakusketa paratu dute Ekainberrin

‘Jazzaldia. Irudi bidaia’ erakusketa zabalik da Donostiako San Telmo Museoan

Museoko Laborategia aretoan egongo da ikusgai irailaren 28ra arte. Donostiako Jazzaldiak eta San Telmo Museoak Jazzaldia. Irudi bidaia izeneko erakusketa antolatu dute. Lolo Vasco Jazzaldiko egungo argazkilariak komisariatu du, eta 1966an burututako lehen ediziotik 2024ra bitarteko 200 irudi baino gehiago biltzen ditu. 1964ko maiatzean, Imanol Olaizola Kultur eta Turismo Ekintzetxeko (KTE) Musika Batzordeko arduraduna, Count […]

Read More… from ‘Jazzaldia. Irudi bidaia’ erakusketa zabalik da Donostiako San Telmo Museoan

‘Jostorratza eta haria’ liburuaren berrargitalpena aurkeztu du Yolanda Arrietak

Galdera batekin abiatzen da eleberria: “zer gara? Berez gurekin datorrena ala bizitzan zehar egiten goazena? Bien nahastea, agian? Bi galdera horien inguruan dabil liburua”, dio idazleak.  Duela 24 urte plazaratu zuen Jostorratza eta haria eleberriaren berrargitalpena aurkeztu du Yolanda Arrietak. Oraingo honetan, 2001eko edizioarekiko aldaketa nagusiak Iratxe Retolazak egin duen hitzaurrea eta testuaren eguneratzea izan […]

Read More… from ‘Jostorratza eta haria’ liburuaren berrargitalpena aurkeztu du Yolanda Arrietak

Artiumek eta Zas Kulturrek Flx. Javier Larreinaren ‘Acciones para (re-) conocer’ proiektua aukeratu dute artistentzako egonaldirako

Uztailaren 21etik abuztuaren 31ra bitartean izango da egoitza eta Larreinak lan-espazio bat izango du Gasteizko museoan, bai eta museoko lantaldeen eta Zas Kultur lantaldearen laguntza ere. Gasteizko Artium Museoak eta Zas Kulturrek Flx. Javier Larreinaren Acciones para (re-)conocer proiektua aukeratu dute artistentzako egonaldian garatzeko. Ekimenaren helburua Araban sorkuntza garaikidea lantzeko eta laguntzeko esparru bat eskaintzea da, […]

Read More… from Artiumek eta Zas Kulturrek Flx. Javier Larreinaren ‘Acciones para (re-) conocer’ proiektua aukeratu dute artistentzako egonaldirako

Irakurleen VIII. Topaketak hamar herrialdetako euskara eta euskal kultura irakasleak bilduko ditu bihar, Donostian

Esperientziak partekatzea, ikasturtearen balorazioa egitea eta Institutuaren nazioarteko unibertsitate sarea sendotzea dira Etxepare Euskal Institutuak antolatzen duen topaketaren helburu nagusiak. Munduko hainbat unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakasleek hitzordua izango dute bihar, uztailak 11, Donostiako Tabakaleran, Etxepare Euskal Institutuaren Irakurleen VIII. Topaketan. Hamar herrialdetatik etorritako hamahiru irakaslek hartuko dute parte eta proiektuak partekatzea, […]

Read More… from Irakurleen VIII. Topaketak hamar herrialdetako euskara eta euskal kultura irakasleak bilduko ditu bihar, Donostian

‘Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain’ erakusketa zabaldu dute irailaren 14ra arte, Donostian

Donostiako Santa Teresa Komentuan paratu dute erakusketa berria. Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain izeneko erakusketa ireki du Euskadiko Arkitektura Institutuak. Esposizioak euskal landa-ingurunean eraikitako ondareari ematen dio balioa eta tipologia baten iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa proposatzen du. Baserria mendetan zehar egokitzen eta eraldatzen jakin duen arkitektura bezala aurkezten da bertan, eta baserriaren historia […]

Read More… from ‘Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain’ erakusketa zabaldu dute irailaren 14ra arte, Donostian

Augustin Zubikarai XXV. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Proiektuak irailaren 30era arte bidali ahal izango dira. Irabazleak 8.000 euroko saria jasoko du eta eleberria Elkar argitaletxearekin argitaratuko du. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai saria antolatzen dute urtero, euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. 25. edizio honetako deialdira eleberriak idazteko proiektuak aurkeztu ahal izango dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu […]

Read More… from Augustin Zubikarai XXV. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Rataplan kale antzerki jaialdia egingo dute uztailaren 13tik 19ra, Barakaldon

Doako zortzi ikuskizun izango dira bederatzigarren edizio honetan. Rataplan kale antzerki jaialdiak Barakaldoko Eskulturen Plaza eta Herriko Plaza aire zabaleko antzoki bihurtuko ditu, uztailaren 13tik 19ra bitartean. Bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa eta herritarrei “arratsalde animatuez gozatzeko aukera” eskainiko die, antzerkia edota zirkuaren bidez. Antolatzaileen esanetan, “oso proposamen interesgarriak ditugu, eta, gainera, doakoak dira; beraz, […]

Read More… from Rataplan kale antzerki jaialdia egingo dute uztailaren 13tik 19ra, Barakaldon

Markalariak, euskarazko komunikazio-agentzien lehen topaketa

Besteak beste, belaunaldi berriei euskaraz sortzeko pizgarri eta eredu izatea du helburu egitasmoak. Arteman, AZK, Burutu, Sorland, TaPuntu eta The Niu euskal komunikazio-agentziak lehen aldiz elkartu ziren ostiralean, Markalariak izenarekin aurkeztutako jardunaldian, eta Euskal Herriko komunikazio-agentzien artean topagune bat sortzeko helburuarekin. Ekitaldia sektoreko profesionalen arteko ezagutza partekatzeko, lankidetza bultzatzeko eta komunikazioaren erronka berriei elkarlanean erantzuteko […]

Read More… from Markalariak, euskarazko komunikazio-agentzien lehen topaketa