Asier Bastida argazkilariak bost kontinenteetako folklorearen “aurpegiak eta arimak” bildu ditu liburu batean

The Folk faces liburuak Bastidak 15 urtez dokumentazio grafikoa osatzeko egindako lan itzela; bost kontinenteetako 800 pertsona baino gehiago jaso ditu argazki horietan. Asier Bastida argazkilariak azken 15 urteetan Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian egindako lanaren lagin bat bildu du The Folk Faces argitalpenean: herriaren tradizioetan, folklorean txertatuta dagoen arima, herri-nortasunaren gaineko harrotasuna erakusten duten begiradak […]

Read More… from Asier Bastida argazkilariak bost kontinenteetako folklorearen “aurpegiak eta arimak” bildu ditu liburu batean

Musika Dena eta Ez Dena jaialdia egingo dute uztailaren 18tik 20ra, Tabakaleran

Sarrerak eta abonuak eskuragarri daude jada Tabakaleraren webgunean eta bertako Informazio Puntuan.  Musika Dena eta Ez Dena jaialdiak soinu esploraziorako leku bihurtuko du aurten ere Donostiako Tabakalera zentroa, eta tokiko zein nazioarteko artistek esperimentazio, performance eta instalazioaren artean dabiltzan musika-proposamenak eskainiko dituzte. Tabakaleraren hamargarren urteurrena ospatzeko jardueren barruan, bigarren edizio honen programazioak eraikineko hainbat gune […]

Read More… from Musika Dena eta Ez Dena jaialdia egingo dute uztailaren 18tik 20ra, Tabakaleran

Zirkuss konpainiaren ‘K.OS’ proiektua hautatu dute Getxoko Juana Bizkarra Egonaldi Artistikorako

Proposamena Picassoren Gernika margolanean oinarritutako zirku garaikideko ikuskizuna da eta gerraren basakeriaz hitz egiten du. Ikuskizuna irailaren 18an eta 19an taularatuko da Algortako Muxikebarrin. Donostiako ZirKuSS konpainiaren K.OS izeneko proiektua hautatu dute Getxoko Juana Bizkarra Egonaldi Artistikorako. Zirku garaikideko pieza da eta Picassoren Gernika lanean oinarrituta dago. Proiektu berria martxan jartzeko egonaldia Algortako Muxikebarri zentroan […]

Read More… from Zirkuss konpainiaren ‘K.OS’ proiektua hautatu dute Getxoko Juana Bizkarra Egonaldi Artistikorako

Boga Boga Festibala irailaren 12tik 14ra egingo da Donostian

Hirugarren edizioko berritasunen artean Easo Plazak hartuko dituen doako kontzertuak daude. Bertan, Tatxers, Kiliki, Naxker, Putas Amak eta Aimarz taldeak izango dira. Boga Boga jaialdia berritasun ugarirekin itzuliko da irailaren 12tik 14ra Donostiara. Miramar jauregiak, esaterako, hiru agertoki  hartuko ditu: bi kanpoan, jauregiaren alde banatan, eta beste bat barruan, ezkutuan. Eszenatoki hauetatik soula, rocka, hip […]

Read More… from Boga Boga Festibala irailaren 12tik 14ra egingo da Donostian

Donemiliagako Goldea dokumentuaren milurtekoa ospatzeko kultur programa aurkeztu dute Araban

Egitarauak hiru ekimen handi jasoko ditu, nagusiki dibulgaziozkoak, Museo eta Arkeologia Zerbitzuak eta Artxibo Zerbitzuak modu koordinatuan bultzatuak. Donemiliagako Goldea  dokumentuaren milurtekoa ospatzeko asmoz, Arabako Foru Aldundiak 2025eko bigarren seihilekoan garatuko den jarduera programa antolatu du. Eskuizkribu hori Donemiliaga Kukulako Monasterioan gordetzen da, 1025. urtean idatzi zen, eta Araba eta Errioxa Iruñeko Erresumako kide ziren […]

Read More… from Donemiliagako Goldea dokumentuaren milurtekoa ospatzeko kultur programa aurkeztu dute Araban

Donostiako Gladys Enea parkea musikaz beteko da abuztuaren 3an, Glad is the Day jaialdiarekin

Jaialdiaren bederatzigarren edizioan kontzertuak, DJen saioak, piknik-ak, azoka bat eta haurrentzako jarduerak izango dira 12:00etan hasi eta 21:00etan amaituko den musika jardunaldiaren egitarauan. Glad is the Day jaialdia itzuliko dela iragarri du Donostia Kulturak. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskyk koordinatzen duten ekimen hau 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu zen, eta denbora gutxian […]

Read More… from Donostiako Gladys Enea parkea musikaz beteko da abuztuaren 3an, Glad is the Day jaialdiarekin

Bizkaiko Erromeria Egunaren lehen edizioa egingo dute urriaren 4an, Durangon

Egun osoko egitaraua antolatu dute. Herri osoa euskal musikaz, dantzaz eta erromeriaren bueltako bestelako edukiez jantziko dute. Bizkaiko Erromeria Egunaren lehenengo edizioa aurkeztu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Danok Pro taldeak. Urriaren 4an, larunbata, izango da hitzordua, Durangon eta herri horretan bertan egin dute gaur aurkezpena. Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol foru-diputatuak Landako gunean […]

Read More… from Bizkaiko Erromeria Egunaren lehen edizioa egingo dute urriaren 4an, Durangon

[BIDEOA] Umoretik idatzitako nobela beltza ondu du Iñaki Dorronsoro ataundarrak

Idazleak estreinako liburua du Azpijokoa Azpiazun (Erein). Lapurretak, ustelkeria, lagun baten hilketa eta galipotezko kafe beroa dira abentura ilun honetako osagai nagusiak. Iñaki Dorronsoro Maiozek (Ataun, 1994) Azpijokoa Azpiazun du lehenengo liburua. Gipuzkoarrak bi ipuin labur eman ditu argitara 7K astekarian: Ezkutuan (2022) eta Jon Zaharra (2023). Orain, Miren Arrieta kazetaria eta Alfontso detektibe pribatuaren […]

Read More… from [BIDEOA] Umoretik idatzitako nobela beltza ondu du Iñaki Dorronsoro ataundarrak

2025eko Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria abian da

Abuztuaren 27ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Etxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak urtero antolatzen duten itzulpen sarira proposamenak bidaltzeko epea zabalik da. Deialdi honen bidez jatorriz euskaraz idatzi eta 2024an argitaratutako literatura obra baten itzulpen lana sarituko da. Antolatzaileek euskarazko literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea euskararen eremutik kanpo sustatu nahi dituzte, elkarlanean. Abuztuaren […]

Read More… from 2025eko Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria abian da

Bulegok beste bi kontzertu iragarri ditu agertokietatik jaitsi aurretik

Lehena Iruñeko Baluarten izango da urriaren 19an. Bigarrena, berriz, Bilboko Euskalduna jauregian azaroaren 1ean. Bulego taldeak behin-behineko agur birari bi data berri gehitu dizkio: urriaren 19an Iruñeko Baluarten eta azaroaren 1ean Bilboko Euskalduna Jauregian. Azken agertoki honetan egingo dituzten lehen bi kontzertuetarako sarrerak ordu gutxitan agortu ondoren, taldeak publikoaren eskaerari erantzun nahi izan dio data […]

Read More… from Bulegok beste bi kontzertu iragarri ditu agertokietatik jaitsi aurretik