‘Paralelo 0 ez ipar ez hego’ jaialdia egingo dute asteburuan, Hendaian, Hondarribian eta Irunen

Ostiralean Saguxar, Fusible eta Silitia taldeak izango dira Psilocybenea aretoan, larunbatean, berriz, Gailu eta Eneritz Furya igoko dira Borderline Fabrikako oholtzara. Azkenik, Gauak eta Gori-Gori taldeak arituko dira Lakaxita Gaztetxean. Hondarribiko Psilocybe elkarteak, Hendaiako Borderline Fabrikak eta Irungo Lakaxita Gaztetxeak ‘Paralelo 0 ez ipar ez hego’ festibala antolatu dute lehen aldiz. Ostiralean eta larunbatean, hilak […]

Read More… from ‘Paralelo 0 ez ipar ez hego’ jaialdia egingo dute asteburuan, Hendaian, Hondarribian eta Irunen

Etxeparek ‘Sorkuntza egonaldia Residencia Literaria 1863n (2025)’ antolatu du euskal idazleentzat

Abuztuaren 30era aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Curriculuma, literatura-proiektu bat, aurretiazko lanen dosier bat eta motibazio-gutun bat aurkeztu beharko dira. Etxepare Euskal Institutuak, Residencia Literaria 1863-rekin elkarlanean, Coruñan (Galizia) hilabeteko literatur egonaldia egiteko deialdia ireki du, euskaraz idazten duten idazleentzat. Egonaldia 2025eko azaroan egingo da, eta idazle hautatuak bere literatur proiektuari arreta osoz hel diezaion, […]

Read More… from Etxeparek ‘Sorkuntza egonaldia Residencia Literaria 1863n (2025)’ antolatu du euskal idazleentzat

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunearen lehen urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute

Lazarraga Elkarteko kideen arabera, “publikoaren erantzuna aparta izan da, eta horrek berresten du, hainbat urtetan aldarrikatu genuen bezala, euskal kulturak horrelako espazio bat merezi eta behar zuela Gasteizen”. Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) urtebete egingo du zabalik uztailaren 18an eta data berezia ospatzeko asmoz, Lazarraga Kultur Elkarteak egitarau berezia antolatu du. Yogurinha Borovak eta Aurori […]

Read More… from Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunearen lehen urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute

Musika alternatiboa eta esperimentala ardatz, Bolo-Bolo jaialdia egingo dute urriaren 3an eta 4an, Donostian

Guztira, hamabi musika-talde igoko dira oholtzara: Adios Amores, Aiko el grupo, Dame Area, Grande Amore, Honeyglaze, Airu, Indabe, Kotoi, Lukiek, Mikosis, Silitia eta Zeba. Donostia Kulturak eta Bloody Mary diskoetxeak Bolo-Bolo Weekend antolatu dute udazkenerako, Intxaurrondo Kultur Etxean. Bi eguneko jaialdia izango da, urriaren 3an eta 4an, eta musika alternatiboa eta esperimentala entzuteko aukera egongo […]

Read More… from Musika alternatiboa eta esperimentala ardatz, Bolo-Bolo jaialdia egingo dute urriaren 3an eta 4an, Donostian

ArabaClick Herri Argazkien VII. Topaketetan parte hartzeko deialdia zabalik da

Edizio honetarako aukeratutako gaia Arabako Memoriak da. Araban egindako 30 argazki bidali daitezke gehienez, eta Gasteizko kultura areto nagusietan erakutsiko dira udazkenean.     Revelare Kolektiboak (Gasteizko Argazkilarien Elkartea) eta Vital Fundazioak Arabaclick Herri Argazkien VII. Topaketetan parte hartzeko deialdia abiatu dute. Abuztuaren 31ra arte egongo da argazkiak bidaltzeko epea zabalik, eta, aztertu eta aukeratu ondoren, udazkenerako […]

Read More… from ArabaClick Herri Argazkien VII. Topaketetan parte hartzeko deialdia zabalik da

Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute

Programa honen helburua arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea da. Donostiako Tabakalera Zentroak, Altzuzako Jorge Oteiza Museoak eta Gasteizko Artium Museoak antolatutako Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) laster abiatu da Gasteizko Museoan bertan. Datozen bi hilabete eta erdian, eskolaren seigarren deialdian hautatutako hamasei kideek hartuko dute parte ikasketa-programa honetan eta erakunde bakoitzaren programari […]

Read More… from Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute

Gotzone Butronek eta Aitziber Rayak haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’ irabazi dute

Epaimahaikideen arabera, “album hau erakargarria da begiekin gozatzeko, baina, gutxitan bezala, baita belarriekin entzuteko ere. Irabazleek 5.000 euroko diru-saria jasoko dute eta lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du udazkenean. Gotzone Butron idazleak eta Aitziber Raya ilustratzaileak haurrentzako albumak sortzeko Etxepare saria irabazi dute Orkestra zooragarria lanarekin. Orotara 29 lan aurkeztu dira. Saria Nafarroako 16 entitatek ematen dute Nafarroako Gobernuaren, […]

Read More… from Gotzone Butronek eta Aitziber Rayak haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’ irabazi dute

Auhen talde lapurtarrak bost kantuz osatutako EP-a argitaratu du

Seikoteak mezu sarkor eta zuzenekin osatutako abestiak sortu ditu, rapetik harago joanez, argi-ilunez betetako unibertso musikal bat eraiki eta bertara sartzeko atea irekiz. Gaur egungo rap estetika ezberdinak ukitzen baditu ere, taldeko kide bakoitzaren ukitua nabari da sorkuntzetan, eta zentzu horretan, abesti lasaietatik pasarte dinamikoagoetara, kolore ugariko zuzenekoa osatu du taldeak. Odei Barroso, Pierre Sangla, […]

Read More… from Auhen talde lapurtarrak bost kantuz osatutako EP-a argitaratu du

Joseba Jaka beka martxan da

Deialdi honetara eleberri grafikoa edo komikia egiteko proiektuak aurkeztu ahal izango dira. Saria 10.000 eurokoa izango da eta irabazleak izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, lan amaitua helarazteko. Aurreko deialdia literatura lanei eskaini ondoren, bi urtez behin antolatzen den bekako edizio honetara eleberri grafikoa edo komikia egiteko proiektuak aurkeztu ahal izango dira, jatorrizkoak […]

Read More… from Joseba Jaka beka martxan da

Hlynur Palmason zinemagile eta artista islandiarraren lehen bakarkako erakusketa aurkeztu du Tabakalerak

Ikus-entzunezko hiru instalazio, argazki-sailak, pinturak eta hainbat eskultura biltzen ditu erakusketak. Tabakalerak hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu dituen jardueren artean Hlynur Palmason zinemagile eta artista islandiarraren lehen bakarkako erakusketa dago. Gaur irekiko ditu ateak eta irailaren 28ra arte egongo da bisitatzeko aukera. Joana Hurtado Matheu komisario duen erakusketak Palmasonen lan artistikoa Estatu espainiarrean lehen aldiz ezagutzeko […]

Read More… from Hlynur Palmason zinemagile eta artista islandiarraren lehen bakarkako erakusketa aurkeztu du Tabakalerak