Egilea: KulturSharea
Posts by KulturSharea
Gabriel Arestiren lanaren gaurkotasuna aldarrikatzen duen liburua kaleratu dute
Gabriel Arestik ereindakoak 1975-2025 liburuaren helburua idazle bilbotarraren irudia eta obra belaunaldi berriei gerturatzea da, besteak beste. Gabriel Aresti (Bilbo, 1933 – 1975) XX. mendeko euskal literaturako figura esanguratsuenetako bat izan zen, idazle eta poeta gisa ez ezik, euskara batuaren aldeko ekintzaile nekaezin gisa ere. Bere lanek justizia soziala, hizkuntza-eskubideak eta euskalduntasuna jorratzen zituzten. Aurten […]
Read More… from Gabriel Arestiren lanaren gaurkotasuna aldarrikatzen duen liburua kaleratu dute
Uztailaren 1ean abiatuko da Euskarabentura espedizioa, Atharratzen
Euskal Herriko hainbat txokotako 126 gaztek hartuko dute parte espedizioaren zazpigarren edizioan. Uztailaren 1ean abiatuko da belaunaldi gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko helburua duen Euskarabentura espedizioa, Atharratzen. Zazpigarren edizio honek ere euskara oinarri izango dituen harreman berriak eraikitzen lagundu nahi du, “pausoz pauso Euskal Herria alderik alde gurutzatzen, egunerokoaren gorabeherak bizitzen eta txoko zein eduki berriak […]
Read More… from Uztailaren 1ean abiatuko da Euskarabentura espedizioa, Atharratzen
Abel Azkona artista nafarrak ‘Monumentu bat familiari’ erakusketa zabalduko du larunbatean, Gasteizen
Artistak berak bizitzan bildutako dokumentu-material ugari eta ikus-entzunezko piezaren bat biltzen ditu. Gasteizko Montehermoso Kulturguneak Abel Azkonaren Monumentu bat familiari izeneko erakusketa paratu du. Honetan, azken urteetan artista nafarraren ibilbidea markatu duten performance-irudi eta lan esanguratsuen multzoa biltzen da, izaera autobiografiko, politiko eta biziki gordin batetik sortuak. Artistak, berak bere bizitzan bildutako dokumentu-material ugari eta […]
‘Gipuzkoa behin betiko’ erakusketa zabaldu dute Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan
Erakusketa 2026ko urtarrilaren 4ra arte bisitatu ahal izango da. Gipuzkoa hitza, zehazki “Ipuscua”, lehenengo aldiz dokumentu batean agertu zenetik mila urte betetzen dira aurten, eta herrialdea osatu eta bermatu zen XIX. mendea aztertzen duen erakusketa ireki nahi izan du Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak. Maria Jose Telleria Ondare Kulturaleko zuzendariak azpimarratu duenez, “erakusketak iraganera begiratzeko aukera ematen […]
Read More… from ‘Gipuzkoa behin betiko’ erakusketa zabaldu dute Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan
Kalerki jaialdia egingo dute uztailaren 3tik 5era, Zarautzen
Mota guztietako ikuskizunak izango dira: antzerkia, ikuskizun ibiltariak, zirkua eta dantza. Uztailaren 3tik 5era bitartean, Kalerki Kaleko Arteen Jaialdiaren 32. edizioa egingo da Zarautzen. Egun hauetan zehar, antzerkia, dantza, zirkua eta beste hainbat diziplinatako ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute zarauztarrek. Orotara hamaika ikuskizun izango dira, “ohi bezala, Euskal Herriko konpainien presentzia izango dugu, baina aurtengo […]
Read More… from Kalerki jaialdia egingo dute uztailaren 3tik 5era, Zarautzen
Bilboko Bira kulturguneak ezin izango dio eutsi orainarteko kultura-programazioari
Kulturguneak amaitutzat eman du aurtengo ikasturtea. 2024ko irailetik ekainera bitartean, 290 kultur-hitzordu hartu ditu. Bira kulturguneak sare sozialetan zabaldu duen oharrean adierazi duenez, datorren ikasturtean ezin izango dio eutsi azken urteetako funtzionamenduari (lan profesionala + militantzia) eta horrek agendan eta proiektuan eragina izango duela nabarmendu dute bertako kideek. Adierazi dutenez, “birakideon ekarpena alde batera, administrazioko […]
Read More… from Bilboko Bira kulturguneak ezin izango dio eutsi orainarteko kultura-programazioari
‘Ramon Masats, argazkilari isila’ erakusketa paratu dute Iruñeko Kondestablen
Udalak eta Foto Colectania fundazioak omenaldia egin nahi izan diote 1960ko hamarkadan eraginik handiena izan zuen argazkilariari, ironiaz dokumentatu baitzuen gerraostea. Abuztuaren 28ra arte egongo da ikusgai Ramon Masatsen antzinako argazkien erakusketa, Iruñeko Kondestablen. Argazki batzuk duela gutxira arte inoiz erakutsi gabekoak dira eta denak egileak berrikusitakoak. 2024an zendu zen Masats, 92 urte zituela, eta […]
Read More… from ‘Ramon Masats, argazkilari isila’ erakusketa paratu dute Iruñeko Kondestablen
Musikolore jaialdia egingo dute uztailaren 2tik 5era, Hendaian
Zinema, musika edota dantza dakar aurtengo egitarauak kultura aniztasuna bultzatzeko asmoz. Lehen edizioak iaz izan zuen arrakastaren ondoren, Hendaiako Herriko Etxeak Musikolore jaialdia antolatuko du aurten ere uztailaren 2tik 5era bitartean. “Aurten, egitaraua lau egunetara zabaldu dugu, formatu mota anitzi leku egiteko. Esperientzia berriak, oroitzeko modukoak, murgiltzekoak ekarriko ditu horrek, baita ezustekoren bat edo beste […]
Read More… from Musikolore jaialdia egingo dute uztailaren 2tik 5era, Hendaian
Gaur abiatuko da Zinegoak jaialdia Taiwaneko queer zinemaren omenaldiarekin
Zero Chou, Zinegoak 2025 ohorezko saria, Ez da Bilbon izango osasun-arrazoiengatik. Hoho Liu bere hainbat filmetako argazki-zuzendariak jasoko du saria. Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia gaur hasiko da ofizialki Arriaga Antzokian egingo den irekiera-ekitaldiarekin. Galak hainbat osagai izango ditu, hala nola Esanezinen emanaldia, Aner Peritz bertsolariaren parte-hartzea eta Sara Fantovaren Jone, batzuetan […]
Read More… from Gaur abiatuko da Zinegoak jaialdia Taiwaneko queer zinemaren omenaldiarekin
