Euskal Herriko Gazte Feministek udazkenean egingo den Baterajotzearen kantua plazaratu dute ‘Su hau dena’ izenpean

Aissa Intxausti eta Aner Peritz bertsolariek idatzi dute letra eta Olatz Salvador eta Iholdi Beristain musikariek jarri diote ahotsa. Urriaren 31tik azaroaren 2ra izango da Baterajotzea Zaldibarren. Euskal Herriko Gazte Feministek udazkenean Zaldibarren egingo duten Baterajotzearen kantua plazaratu dute Su hau dena izenpean. Abestiaren bidez menderatuen aurkako gerrak azaleratu nahi izan dituzte, eta lubaki feministak […]

Read More… from Euskal Herriko Gazte Feministek udazkenean egingo den Baterajotzearen kantua plazaratu dute ‘Su hau dena’ izenpean

Uztailaren 4tik 6ra egingo da Kaleka antzerki jaialdia, Lekeition

Guztira udalerri osoan zehar banatuko diren 13 ikuskizun taularatuko dira. Antolatzaileek “aniztasuna eta kalitatea” azpimarratu dute egitarauari dagokionez. Lau atal nagusitan banatuko da: Kaleka Ofiziala, Kaleka Scratch, Kalekaz Blai eta Kalekari. Lekeitioko Kale Arteen Jaialdia bere 35. ediziora iritsi da, arte garaikidea, parte-hartzailea eta berritzailea kalera ateratzeko apustuari tinko eutsiz. Uztailaren 4tik 6ra bitartean izango […]

Read More… from Uztailaren 4tik 6ra egingo da Kaleka antzerki jaialdia, Lekeition

EHUk ‘Ahotsak gorpuztuz. Euskal emakumezkoen literatura (1970-1985)’ liburua plazaratu du

Lanak bi elkarrizketa jasotzen ditu: bata, Eider Rodriguezekin eta, bestea, Karmele Jaiorekin. Hala, sormen prozesuaz eta emakumeen identitatearen eraikuntzaz hausnartzeko aukera ematen da. EHUk  Ahotsak gorpuztuz. Euskal emakumezkoen literatura (1970-1985) liburua kaleratu du. Honetan, belaunaldi bereko idazleen lana eta ibilbidea aztertzen da, emakumeek euskaraz sortutako literaturan izan duten ekarpena lehen planoan jarriz. Jon Kortazar eta Paloma […]

Read More… from EHUk ‘Ahotsak gorpuztuz. Euskal emakumezkoen literatura (1970-1985)’ liburua plazaratu du

Euskararen biziberritzearen aldeko Itun Soziopolitiko berrirako oinarriak aurkeztu dituzte

Euskararen erabilerarako baldintza errealak sortzeko, “minorien” hizkuntza-politika gainditu eta euskal gizartea euskalduntzeko norabidean jarriko den hizkuntza-politika berria beharrezkoa dela nabarmendu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Batuz Aldatu adostasun sozialaren Talde Eragileak euskararen biziberritzearen aldeko Itun Soziopolitiko berriaren oinarriak aurkeztu dituzte gaur, Miramonen. Proposamena garatzeko prozesuaren eta emaitzen berri eman dituzte Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko […]

Read More… from Euskararen biziberritzearen aldeko Itun Soziopolitiko berrirako oinarriak aurkeztu dituzte

Anari, Olatz Salvador eta Petti izango dira, besteak bestek, Elorrioko Musikaire jaialdian

Uztailaren 5etik 27ra, musika, dantza eta pailazo ikuskizunen topaleku izango dira Herriko plaza, Lariz Jauregia eta Arespakotxaga lorategia. Uda eta Kultura uztartzen dituen Musikaire jaialdia indartsu itzuliko da Elorriora uztailaren 5etik 27ra. Aurtengoa jaialdiaren 25. edizioa izango da, eta askotariko gustuei erantzuteko eskaintza zabala jaso da programan. Hori izan baita udalaren asmoa azken urteotako: “adin […]

Read More… from Anari, Olatz Salvador eta Petti izango dira, besteak bestek, Elorrioko Musikaire jaialdian

Bihar abiatuko da Haizetara musika jaialdia, Zornotzan

Jaialdia ekainaren 20an hasiko da, 19:00etan, Zelaieta parkean, eta ekainaren 22an amaituko da, 13:00etan, sari banaketarekin. Zornotzako kaleak erritmoz, kolorez eta energiaz beteko dira asteburu honetan, Haizetara Kaleko Musika Jaialdiaren XVIII. edizioarekin. Antolatzaileek diotenez, “urtetik urtera ospea hartzen ari den jaialdia da Haizetara, musika zaleentzat ezinbesteko hitzordua eta aurtengoan, herrialde desberdinetako zortzi talde lehiatuko dira”. […]

Read More… from Bihar abiatuko da Haizetara musika jaialdia, Zornotzan

Indabe taldeak ‘Ez banaiz’ estreinako diskoaren aurkezpen bira iragarri du

Lehenengo hitzordua hilaren 29an izango da Lasarteko jaietan. Besteak beste, Ordizia, Oiartzun eta Oñatiko jaietan ere izango dira uztailean eta abuztuan. Indabe talde donostiarrak estreinako diskoa kaleratu zuen martxoan Ez banaiz izenpean eta orain bira iragarri du. Hiru urte abestien bertsioekin hainbat jai eta gaztetxetan kontzertuak ematen igaro ondoren, Norak, Peruk eta Uxuek osatzen duten […]

Read More… from Indabe taldeak ‘Ez banaiz’ estreinako diskoaren aurkezpen bira iragarri du

Akelarre taldearen ibilbideari buruzko dokumentala estreinatuko dute 2025eko udazkenean

Bideografik ekoiztetxe durangarra arduratzen ari da filmaren ekoizpenaz eta Astigarragako Oialumen, Aian, Amezketan eta Usurbilen hainbat hilabetetako grabaketak egin ostean, 2025eko udazkenean estreinatuko dute dokumentala.  Bideografik ekoiztetxeak jakitera eman duenez, Akelarre talde mitikoa bueltan da, baina oraingoan, 33 urteko historia kontatzen duen dokumental batekin. Ekoiztetxe durangarra arduratzen ari da filmaren ekoizpenaz eta Astigarragako Oialumen, Aian, […]

Read More… from Akelarre taldearen ibilbideari buruzko dokumentala estreinatuko dute 2025eko udazkenean

UNESCOk Albaola Itsas Kultur Faktoria Jardunbide Egokien eredu gisa aitortu du

Pasaiako faktoriarentzat “ohore handia da euskal itsas kultura nazioartean ordezkatzea eta ondare hau etorkizuneko belaunaldiei transmititzeko lanean jarraitzea”. UNESCOk emandako Jardunbide Egokien aitortza honek Albaolak euskal itsas ondarea berreskuratzeko, ikertzeko eta zabaltzeko egindako “lan bikaina nabarmentzen du”, eta “mundu mailako erreferente” gisa izendatzen du itsas kultur esparruan. Pasaiako faktoriarentzat une bereziki esanguratsuan iritsi da aitortza: […]

Read More… from UNESCOk Albaola Itsas Kultur Faktoria Jardunbide Egokien eredu gisa aitortu du