‘Gau beltz’, ‘somnanbulu’, ‘botox’, ‘gatzbako’ eta ‘mahaipetik txistu’ gehitu dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

Azken sei hilabeteotan 774 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian. Euskaltzaindiak 774 forma berri jaso ditu bere hiztegian (265 sarrera, 364 azpisarrera eta 145 ohiko lexia) azken sei hilabeteotan. Horretaz gain, 1.635 forma zuzendu edo osatu ditu. Eguneratze horrekin, 52.091 forma jasotzen ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak, 70.291 adiera, 116.226 adibide eta 519 esaera zahar. Euskararen akademiak […]

Read More… from ‘Gau beltz’, ‘somnanbulu’, ‘botox’, ‘gatzbako’ eta ‘mahaipetik txistu’ gehitu dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

40 idazle gazte saritu dituzte Iruñeko Gazteentzako Literatur Lehiaketan

Lan guztiak https://letrajoven.pamplona.es/eu/ eta https://letrajoven.pamplona.es/ webguneetan argitaratuko dira. Iruñeko Udalak aitortza egin die Gazteentzako Literatur Lehiaketan sariren bat eskuratu duten 40 gazteei. 35. edizioa izan da aurtengoa, eta orotara 185 lan aurkeztu dituzte: 154 gaztelaniaz, eta 31 euskaraz. Narrazioaren modalitatean lan gehiago aurkeztu dituzte (105) poesiarenean baino (80). Ohiko moduan, 14 eta 16 urte bitarteko […]

Read More… from 40 idazle gazte saritu dituzte Iruñeko Gazteentzako Literatur Lehiaketan

Gabriel Arestiren lana eta bizitza aztertzeko uda ikastaroa antolatu dute Euskaltzaindiak eta EHUk, Bilbon

Hasiera-ekitaldia bihar izango da, goizeko 09:00etan, Euskaltzaindiaren egoitzan. Jardunaldien helburuak dira: Aresti eta hura bizi izan zen garaia, 50eko hamarkadatik 70ekora, hobeto ulertzea; idazlearen lanak landu eta osatu zireneko testuinguru soziokultural eta ekonomiko-politikoa aztertzea; idazlearen lanaren inguruan gogoeta egitea. Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zenetik 50 urte pasatu dira; eta mende erdiko tarteak […]

Read More… from Gabriel Arestiren lana eta bizitza aztertzeko uda ikastaroa antolatu dute Euskaltzaindiak eta EHUk, Bilbon

Larrotxene Bideok ikasturte honetako filmak aurkeztuko ditu ekainaren 20an, Donostiako Antzoki Zaharrean

Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzorduan. Gonbidapenak emanaldiaren egunean bertan jaso ahal izango dira Antzoki Zaharreko leihatilan, 17:00etatik aurrera. 2024-2025 ikasturtea berezia izan da Donostiako Intxaurrondoko Larrotxene Bideorentzat. Azken urtean egindako berrikuntza lan handiek sorkuntza proiektuak piztu dituzte: laborategia, soinu eta irudi edizio gela berritua, formaziorako aretoa, eta abar. Ondorioz, ikastaro-kopuruak gora egin du aurten, baita […]

Read More… from Larrotxene Bideok ikasturte honetako filmak aurkeztuko ditu ekainaren 20an, Donostiako Antzoki Zaharrean

Getxo Folk Jaialdiak Benito Lertxundi omenduko du ikuskizun berezi batekin

Hunkidura Kuttunak ikuskizunak hainbat diziplinatako artistak bilduko ditu Algortako Muxikebarrin, irailaren 14an. Horien artean Kukai Dantza, Mikel Markez, Idoia Asurmendi, Janus Lester eta Mirua taldea izango dira. Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiaren 41. edizioa irailaren 14an amaituko da Benito Lertxundiri egingo dioten omenaldiarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Hunkidura kuttunak ikuskizunak ibilbide zirraragarria eskainiko dio publikoari hainbat artistaren eskutik. […]

Read More… from Getxo Folk Jaialdiak Benito Lertxundi omenduko du ikuskizun berezi batekin

Unax Aizpurua saratarrak jantzi zuen txapela larunbatean, Euskal Herriko Eskolartekoaren finalean

Hamahiru bertsolari aritu ziren Arantzan kantuan eta Nahia Etcheverry izan zen txapeldunordea. Arantzako frontoian jokatu zen larunbatean 37. Euskal Herriko Eskolartekoa eta hamahiru bertsolari aritu ziren kantuan, lurralde ezberdinetako ordezkari. Zozketak hala erabakita, ondorengo hurrenkeran eseri ziren bertsolariak: Kattin Madariaga Apaolaza, Goizane Etcheverry Lopete, Enara Gallastegi Barrenetxea, Jokin Onaindia Elexpuru, Suhar Gesala Egiguren, Nahia Etcheverry Lopete, Amaiur Aizpuru Eskisabel, Egiar Otegi Torres, Kattalin Lizarraga […]

Read More… from Unax Aizpurua saratarrak jantzi zuen txapela larunbatean, Euskal Herriko Eskolartekoaren finalean

“Lan helduak eta landuak” gazteentzako Resurreccion Maria Azkue Literatura sarietan

A mailan Jon Maestre Gelado -narrazioan- eta Aner Elizondo Fanegas -poesian- gailendu dira; B mailan Kattin Madariaga Apaolaza izan da irabazlea narrazioan eta Naroa Asensio Gaston poesian. Euskaltzaindiak 2024ko Resurreccion Maria Azkue Literatura sariak banatu ditu bere Bilboko egoitzan. Sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Bi genero saritzen dira Azkue sarietan: […]

Read More… from “Lan helduak eta landuak” gazteentzako Resurreccion Maria Azkue Literatura sarietan

Palestinako genozidioa salatzeko abestia plazaratu du Sua taldeak ‘Sutea’ izenpean

Laukoak gorrotoaren aurkako aldarria, bizitzaren aldeko oihua, eta justizia eske altxatu du ahotsa kanta berri honetan. Agertokietatik kanpo egon ondoren, Sua talde bizkaitarra bueltan da eta hirugarren lan luzea izango denaren aurrerapen kanta plazaratu du Sutea izenpean. Laukoak azaldu duenez, lan berriak bilduko dituen “abesti guztiek interpretazio desberdinak egiteko bidea duten arren, Sutea abestiaren kasuan, […]

Read More… from Palestinako genozidioa salatzeko abestia plazaratu du Sua taldeak ‘Sutea’ izenpean

Nora Gondatek irabazi du Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa

Ontzitegia izan da edizio honetarako aukeratu duten objektua eta gaurtik aurrera, San Telmo Museoko gastrokultura gunean ikusgai izango dira epaimahaiak aukeratutako zortzi proiektuak; tartean, Gondaten Batu irabazlea. Bitaminek eta San Telmo Museoak HAU Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketaren zortzigarren edizioa antolatu dute aurten, euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzeko asmoz. Batetik, “deialdiak gure tradizioaren […]

Read More… from Nora Gondatek irabazi du Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa