Larunbatean izango da Euskal Herriko Eskolartekoa Arantzan

Goizeko 11:30ean hasiko da eta gerturatzen diren guztientzako izango den luntxarekin emango diote amaiera aurtengo edizioari.  “Haur eta gazteek jendaurrean kantatu ahal izateko, harremanak egiteko, eserlekutik bertsozaletzeko eta hurbilekoak ere bertsotara hurbiltzeko, eta antolakuntza lanetan ardurak hartzen ikasteko asmoarekin antolatzen dugu Eskolartekoa”, azaldu du Bertsozale Elkarteak. Horregatik, lehiarik gabeko saioetan kantatzeko aukera dute 15 urtetik […]

Read More… from Larunbatean izango da Euskal Herriko Eskolartekoa Arantzan

Poesiak Lekeitio blaituko du irailaren 26tik 28ra

Irailekoak jaialdia Lekeitiora itzuliko da. Helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da; nolanahi ere, beste bazter batzuetako olerkariek ere parte hartuko dute jaialdian. Iaz Itsasu bisitatu ostean, Lekeitiora bueltatuko da Irailekoak poesia-jaialdia irailaren 26tik 28ra. Euskaltzaindiak, literaturari dion atxikimendua adierazte aldera, poesiari eskainitako hirugarren asteburua antolatzea deliberatu du, hastapeneko helburuei eutsiz. Horrela, Euskal Herri osoarentzat […]

Read More… from Poesiak Lekeitio blaituko du irailaren 26tik 28ra

Arabako Antzinako Musikaren Astea irailaren 12tik 21era egingo da

43. edizioko apustu nagusietako bat kontzertuen sarea Arabako hainbat kuadrillatara hedatzea izango da. Arabako Antzinako Musikaren Astea irailean itzuliko da, antzinako musika hurbileko esperientzia ireki eta parte-hartzaile bihurtzeko bereziki diseinatutako edizio batekin. Arabako Foru Aldundiko Kultura departamentuak antolatzen du jaialdia, eta irailaren 12tik 21era egingo da, “kalitate artistikoarekin, lurralde-deszentralizazioarekin eta herritarrekiko konexioarekin duen konpromisoari eutsiz”, […]

Read More… from Arabako Antzinako Musikaren Astea irailaren 12tik 21era egingo da

Musikagela Fest jaialdia egingo dute hilaren 21ean, Donostian

12:00etatik 14:00etara izango da lehen zatia aperitif moduan, Inv3rt, Mark Duti, WTXW eta ON taldeen zuzenekoekin. Bigarren zatiari arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera ondorengo taldeekin: Latitud 43, Peter Bjorn y Miss B. eta Sara Mansilla. Donostiako musikarien jaialdia dugu Musikagela Fest eta Musikagela zerbitzuarekin harremana duten hainbat musika-banda eta estilo bilduko ditu egun batean zehar. […]

Read More… from Musikagela Fest jaialdia egingo dute hilaren 21ean, Donostian

50 jarduera baino gehiago erresistentzia eta estimu-sareak aldarrikatzeko

Zinegoak jaialdiko hasiera ekitaldia ekainaren 23an izango da Arriaga Antzokian. Esanezin taldea igoko da oholtzara eta Zero Chou zinegile taiwandarrak Ohorezko Saria jasoko du. Itxiera, berriz, ekainaren 30ean izango da Bilborocken. Ekainaren 23tik 30era egingo da Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia, eta aurten ere kulturarekin eta sexu-aniztasunarekin lotutako 50 jarduera baino gehiago izango […]

Read More… from 50 jarduera baino gehiago erresistentzia eta estimu-sareak aldarrikatzeko

Literatura Unibertsala euskaratzeko deialdia zabaldu EIZIE elkarteak

Lanak aurkezteko epea 2025eko irailaren 10ean amaituko da, eguerdiko 12:00etan. Literatura Unibertsala euskaratzeko deialdia zabaldu EIZIE elkarteak irailaren 10era arte. Ekimenean parte hartu nahi dutenak itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke. Itzuli beharko diren obrak, berriz, honakoak izango dira: Nadine Gordimer (Burger’s Daughter), aurkeztu beharreko lagina, hemen; eta Kenzaburo Oe (Warera no kyoki o ikinobiru michi […]

Read More… from Literatura Unibertsala euskaratzeko deialdia zabaldu EIZIE elkarteak

Zuriñe Hidalgo ‘Kala naiz’ proiektu berriarekin itzuli da musikara

Abeslariak Barkatu izeneko kantua kaleratu du egitasmo berriarekin, Seiurte taldearen Barkatu abestiaren egokitzapen erradikal bat da. Lau urteko geldialdiaren eta ibilaldi pertsonal sakon baten ondoren, Zuriñe Hidalgo musikara itzuli da, erraietatik hitz egiten duen proiektu berri batekin: Kala naiz. Kala naiz ez da Hidalgoren itzuleraren izena soilik, printzipioen deklarazio bat ere bada. Hawaiiar antzinako jakindurian inspiratutako […]

Read More… from Zuriñe Hidalgo ‘Kala naiz’ proiektu berriarekin itzuli da musikara

Irailaren 28an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen

Txapelketa egitura eta final aldaketarekin dator: bost saio jokatuko dira lehenengo fasean, finalaurrekoak bi bueltatara izango dira, eta finala Casillan jokatuko da abenduaren 20an. 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute gaur, Bilboko Foru Liburutegian. Bertan, Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak eta Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura […]

Read More… from Irailaren 28an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen

‘Jauzia gara’ lelopean, euskara biziberritzeko adostasun zabala lortzeko bidea abiatu du Eusko Jaurlaritzak

Irailetik aurrera jarriko da horretarako lan-dinamika martxan eta 2027an egingo den nazioarteko biltzar handi batekin amaituko da. Datozen hamarkadetan euskararen oinarrizko printzipio eta ardatzei buruzko adostasun zabala lortzeko asmoz, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak 2027an Euskararen Erabilera Biziberritzeko Biltzarra antolatuko duela iragarri du.  “Oso urrats handiak egin dira, baina beste paradigma bat behar dugu, lortu […]

Read More… from ‘Jauzia gara’ lelopean, euskara biziberritzeko adostasun zabala lortzeko bidea abiatu du Eusko Jaurlaritzak

San Telmo Museoak ‘Lorategi bat soinean’ erakusketa zabaldu du irailaren 28ra arte

Erakusketak XVIII. eta XIX. mendeetako modaren bilakaera ezagutzera eman nahi du, loreak leitmotiv gisa hartuta. 130 pieza inguru biltzen ditu, eta horien muina Madrileko Museo del Trajeko eta San Telmo Museoko jantzi eta ehun historikoen bildumak dira. San Telmo Museoak, Madrileko Museo del Trajerekin elkarlanean, Lorategi bat soinean erakusketa antolatu du, Gema Batanerok komisariatuta. Erakusketa […]

Read More… from San Telmo Museoak ‘Lorategi bat soinean’ erakusketa zabaldu du irailaren 28ra arte