Armentia ikastola, Mendizorrotza eta Prado Parkearen inguruetan egingo da Araba Euskaraz igandean

Goizeko 10:00etan abiatuko da Araba Euskaraz jaia, Armentia Ikastolan. Ordutik aurrera, euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko hamaika aukera izango dira. “Askotarikoa eta parte-hartzailea, euskara eta euskal kultura ardatz eta herritarrak protagonista izango dituen eguna”, halaxe deskribatu dute antolatzaileek iganderako antolatu duten Araba Euskaraz jaia. Azken hiru edizioetan egin duten bezala, Arabako zortzi ikastolen artean antolatu dute […]

Read More… from Armentia ikastola, Mendizorrotza eta Prado Parkearen inguruetan egingo da Araba Euskaraz igandean

‘Hamaseigarrenean, aidanez’, ‘Ehun metro’, ‘Zergatik panpox’ eta ‘Oraingoz izen gabe’ filmak zaharberrituko dituzte

Lanak Boloniako L’Immagine Ritrovata laborategietan egiten ari dira, eta film zaharberrituak irailean proiektatuko dira, Donostia Zinemaldiko Klasikoak sailean. Euskadiko Filmategiak eta EITBk Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986) film ertainak zaharberritzeko proiektua aurkeztu dute gaur Tabakaleran. Lanak Boloniako […]

Read More… from ‘Hamaseigarrenean, aidanez’, ‘Ehun metro’, ‘Zergatik panpox’ eta ‘Oraingoz izen gabe’ filmak zaharberrituko dituzte

Josune Garciaren ‘Itzalaren argitasunean’ erakusketa irekiko dute ostiralean, Aieteko Kultur Etxean

Pinturaren bidez, artista donostiarrak eraldaketa- eta kanalizazio-espazio emozional bihurtzen du mihisea, non marra bakoitza prozesu intuitibo, intimo eta sakon gizatiar baten isla den. Erakusketa irailaren 14ra arte bisitatu ahal izango da. Josune Garcia artistaren (Donostia, 1983) “Itzalaren argitasunean: agerikoaz haratago begiratuz” izeneko erakusketa emoziozko bidaia gisa aurkezten da, eta gutxien ikusten diren izakiaren ertzetara eramaten […]

Read More… from Josune Garciaren ‘Itzalaren argitasunean’ erakusketa irekiko dute ostiralean, Aieteko Kultur Etxean

Joseba Beramendiren erakusketa irekiko dute asteazkenean, Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

Nafarrak sortutako ilustrazioak irailaren 7ra arte egongo dira ikusgai Aieteko Kultur Etxean. Joseba Beramendik (Iruñea, 1973), Exprai ezizenez ere ezaguna, komiki, diseinu grafiko eta animazio ikasketak egin zituen Bartzelonako Escola Joso Komiki eta Arte Bisualen Zentroan. Urte luzez publizitate agentzietan aritu da diseinatzaile lanetan. Horrez gain, komunikabide anitzetan aritu da eta aritzen da, betiere marrazketa alde […]

Read More… from Joseba Beramendiren erakusketa irekiko dute asteazkenean, Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

Nahia Etcheverry ainhiztarrak eraman du 2025eko Gazte Xilabako txapela

Larunbatean jokatu zen finala Itsasun eta Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko sei bertsolari gazte aritu ziren kantuan. Sanoki gela jendez beteta zegoela egin zen larunbatean 2025eko Gazte Xilabako finala, Itsasun. Goizane Etcheverry, Amaiur Aizpuru, Unax Aizpurua, Nahia Etcheverry, Leina Alkhat eta Gana Berhokoirigoin bertsolariak aritu ziren kantuan eta Elixabet Etxandi gai jartzaile lanetan. Finala goizeko […]

Read More… from Nahia Etcheverry ainhiztarrak eraman du 2025eko Gazte Xilabako txapela

Leire Errandonea itzultzaile gazteak Minaberri beka eskuratu du

Nafarrak Marie-Aude Murail idazle frantsesaren Sauveur et fils liburua euskaratuko du. Leire-Errandonea Garcia-Larratxek (Bera, 1997) irabazi du nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko beka. Epaimahaiak bigarren deialdi honetara aurkeztu diren hamar gazteetatik aukeratu du itzultzaile nafarra. Orain, Marie-Aude Murail idazle frantsesaren Sauveur et fils liburua osorik itzuli beharko du, eta horretarako Xabier Olarra itzultzaile eta […]

Read More… from Leire Errandonea itzultzaile gazteak Minaberri beka eskuratu du

Arabako kultur sortzaileei zuzendutako Muina deialdia abiatu du Lazarraga Kultur Elkarteak

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunearen muina bera osatuko duten kultur egitasmoak hautatu eta programatzeko tresna da deialdia. Gasteizko Lazarraga Kultur Elkarteak Muina deialdiaren bigarren edizioa abiatu du Izaskun Arrue Kulturgunean, “kulturaz gozatu eta euskaraz sortu nahi duten guztiei irekia”. Egitasmoak proposamen-poltsa bat sortzeko asmoa du eta Araban prestaturiko kultura-egitasmoak jaso, hautatu eta 2026an zehar eskainiko dira, […]

Read More… from Arabako kultur sortzaileei zuzendutako Muina deialdia abiatu du Lazarraga Kultur Elkarteak

Argizaiolak eta euskal kulturako beste hileta-elementu batzuk jasotzen dituen liburua aurkeztu dute

Argitalpen hau mugarri bat da euskal bibliografia etnografikoan, ehunka irudi biltzen baititu bolumen bakar batean, hala nola argizaiolak, oihalak, fuesak eta argimutilak. Joseba Urretabizcayak eta Fernando Hualdek Argizaiola liburua aurkeztu dute Gordailua eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Argitalpenak, zehatz-mehatz eta kontu handiz, hileta-errituekin eta heriotzaren euskal ikuspegiarekin zuzenean lotutako elementuak grafikoki dokumentatzen ditu. Azaldu dutenez, […]

Read More… from Argizaiolak eta euskal kulturako beste hileta-elementu batzuk jasotzen dituen liburua aurkeztu dute

Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu dute Bilbon

Aresti bera eta beronen lanak ezagutzera ematea da ekitaldi hauen xede nagusia. Gabriel Aresti Segurola bilbotar idazle eta euskaltzain urgazlea 1975eko ekainaren 5ean zendu zen, 41 urte zituela. Urtemuga hori kontuan izanda, Euskaltzaindiak xx. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zen hura omentzeko eta beronen ekarria goresteko hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitatearekin […]

Read More… from Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu dute Bilbon