Inoiz baino herri gehiagotan piztu da Euskaraldiaren beharra

135.000 lagunen izen-emateak jaso diren arren, antolakuntzak aitortu du nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean, “hori aztertu beharrekoa da”, diote. Zergatik pertsona batzuek txapa hartu bai baina gero janzten ez duten. Izan ere, askotan aipatu dugun moduan, txapa ezinbesteko elementua da ariketa modu eraginkorrean egiteko”. Atzo bukatu zen Euskaraldia eta bertako koordinazio mahaia lehen […]

Read More… from Inoiz baino herri gehiagotan piztu da Euskaraldiaren beharra

Marrumaka jaialdia egingo dute urriaren 4an eta 5ean, Sarako Lezeetan

Gorka Urbizu, Mabe Fratti, This is the kit, Ibil bedi, Los Sara Fontan, Ezezez, Penelope Trappes, Kaskezur eta Lumi talde eta bakarlariak igoko dira oholtzara. Kontzertuez gain, hitzaldiak, dantza eta hainbat ekimen izango dira. Sarako Lezeek eta Usopopek Marrumaka izeneko jaialdi berezia antolatu dute urriaren 4an eta 5ean. Biharko kondairak kanta ditzagun lelopean, “atzoko, gaurko […]

Read More… from Marrumaka jaialdia egingo dute urriaren 4an eta 5ean, Sarako Lezeetan

Sarasate pasealekuari eta Iruñeko sorginei buruzko historia hizpide ekainean antolatu dituzten ibilaldi gidatuetan

Ekainaren 4a, 11n eta 18an izango dira bisita gidatuak euskaraz. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak Sarasate pasealekuari eta Iruñeko sorginei buruzko historia kontatuko dute, ekainean antolatu dituzten euskarazko ibilaldi gidatuetan. Bi entitateak elkarlanean ari dira euskarazko kultur programa martxan jartzeko: besteak beste, hitzaldiak, musika-emanaldiak, errezitaldiak eta ikus-entzunezkoen emanaldiak antolatu dituzte. Ibilaldi gidatuak doakoak izango dira, […]

Read More… from Sarasate pasealekuari eta Iruñeko sorginei buruzko historia hizpide ekainean antolatu dituzten ibilaldi gidatuetan

Jokin Onaindiak eraman du aurtengo Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolartekoaren txapela

Aroa Arrizubietak jantzi zion txapela Onaindiari eta urtero txapeldunez txapeldun ibiltzen den egurrezko mikrofonoa ere jaso zuen haren eskutik. Onaindiarekin batera, June Astegieta izango da Arantzako Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantuan arituko den beste finalista arabarra. Larunbatean egin zen XXX. Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolarteko finala Aramaioko Kultur Etxean. Bertan, 14 eta 18 urte bitarteko sei […]

Read More… from Jokin Onaindiak eraman du aurtengo Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolartekoaren txapela

Bertsolaritzaren bidez, adinekoen memoria eta ongizate emozionala sustatzeko ekimena abian da, Bizkaian

Adinekoak euskal kulturaren protagonista aktibo bihurtzea du helburu Bertso Ardatz ekimenak. Lehen edizioak izan zuen arrakastaren ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak eta adinekoentzako udal-egoitzek Bertso Ardatz kultura-ekimena jarri dute abian aurten ere. Bertsolaritzaren bidez egoiliarren memoria, adierazpen emozionala eta gaitasun kognitiboak sustatzea du helburu egitasmoak. Hala, bertsoen bidez, bertsolariek eta egoiliarrek oroitzapenak, bizipenak eta anekdotak partekatzen […]

Read More… from Bertsolaritzaren bidez, adinekoen memoria eta ongizate emozionala sustatzeko ekimena abian da, Bizkaian

Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalak egitarau berezia antolatu du 40. urteurrena ospatzeko

Maiatzaren 22tik 25era bitartean, ikusgarriak, topaketak, erakusketak eta hainbat sorpresa izango dira Hendaian. 1985ean sortu zen Antzerkiaren Maiatza festibala, eta ordutik, Hendaia dantzan jartzen du zuzeneko ikuskizunen erritmora. Antolatzaileek azaldu dutenez, “artea herritarrengana ahal beste hurbiltzeko nahiak sortu zuen festibala”. Florida kaietatik Gaztelu Zahar frontoira, festibalak bilakaera egiten jakin du, bai eta luzerako errotzen Hendaiako […]

Read More… from Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalak egitarau berezia antolatu du 40. urteurrena ospatzeko

‘Gamazada. Gure poltsikoaren jabe’ erakusketa paratu dute Gernikako Euskal Herria Museoan

Hiru gai-multzok osatzen dute erakusketaren ibilbidea: Sustraiak, 1893-1894ko gatazka, eta ondorioak. Horien bidez, bisitariek ikusi ahal izango dute zer aurrekari historikok eragin zuten Gamazada, nola garatu zen gatazka, eta zer ondorio ekarri zituen. Gernikako Euskal Herria Museoak Xabier Irujo Ametzaga historialariak antolatutako “Gamazada. Gure poltsikoaren jabe” erakusketaren ateak ireki ditu, irailaren 21era arte. Honetan, bisitariak […]

Read More… from ‘Gamazada. Gure poltsikoaren jabe’ erakusketa paratu dute Gernikako Euskal Herria Museoan

Komiki proiektu bat sarituko du Durangoko Azokako Sormen Bekak

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Aurtengo Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute Sormen Beka Daren zortzigarren edizioa. Aurtengo deialdian, komiki proiektu bat sarituko da eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, “jatorrizko […]

Read More… from Komiki proiektu bat sarituko du Durangoko Azokako Sormen Bekak

Itziar Leemansen ‘Olatuak’ dokumentala Ipar Euskal Herriko zinema aretoetara heldu da

Euskal Herrian tortura psikologiko eta fisikoak jasan dituzten zazpi emakumeren terapia saioak ardatz ditu filmak. Leemans Baiona, Donapaleu, Maule, Garazi eta Arudyko proiekzioetan solasaldi bat emango du. Horrez gain, zuzendariak berak ondutako Ximinoa film laburra ere ikusi ahal izango da Donapaleun, Maulen eta Donibane Garazin. Bordeleko Utopia zineman eta Doketan Topa jaialdian aurkeztu ondoren Itziar Leemans […]

Read More… from Itziar Leemansen ‘Olatuak’ dokumentala Ipar Euskal Herriko zinema aretoetara heldu da