‘Rock on top’ jaialdia egingo dute maiatzaren 28tik aurrera, Gasteizen

Dokumentalen proiekzioak 19:00etan izango dira, maiatzaren 28an eta ekainaren 4an, 11n eta 18an, Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan. Gasteizko Montehermoso Kulturuneak Rock on top programaren laugarren edizioa aurkeztu du. Honetan, aurtengo Azkena Rock festibalaren karietara hirian izango diren taldeetan oinarritutako hainbat dokumental proiektatuko dira, jatorrizko bertsioan. Ziklo honen helburua da ikus-entzuleak euren rock izar gustukoenen bizitzara […]

Read More… from ‘Rock on top’ jaialdia egingo dute maiatzaren 28tik aurrera, Gasteizen

Dick Rekalde artistak ‘Eroritako Eskuliburua’ erakusketa ireki du Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikinean

Hauskortasunaren eta memoriaren inguruan hausnartzeko gonbita egiten du bildumak. Ekainaren 29ra arte bisitatu ahal izango da. Dick Rekalde artistak Eroritako Eskuliburua (Fallen Manual) erakusketa paratu du Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinean. Iruindarrak ehunezko bilgarriak, eskultura organikoak eta marra finekin eginiko marrazki garbiak bildu ditu erakusketarako, eta errutina dute ardatz nagusi. “Hauskortasunaren eta memoriaren inguruan hausnartzeko gonbidapen […]

Read More… from Dick Rekalde artistak ‘Eroritako Eskuliburua’ erakusketa ireki du Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikinean

Joserra Senperenak eta Maite Arruabarrenak poesia eta pianoa uztartzen dituen kontzertua eskainiko dute bihar, Arriaga antzokian

Emanaldia arratsaldeko, 19:30ean, Bilboko antzokiko foyerrean. Joserra Senperena pianistak eta Maite Arruabarrena mezzosopranoak Lied Koadernoa izeneko kontzertu berezia eskainiko dute bihar, hilak 21, arratsaldeko 19:30ean. Musikari donostiarrak eskarmentu handia du musikagile gisa eta bere lanetan bluesa, jazza, soinu bandak edo ganbera musika landu ditu. Horrez gain, bere katalogoan abestiei ere lekua eman die: berak konposatzen […]

Read More… from Joserra Senperenak eta Maite Arruabarrenak poesia eta pianoa uztartzen dituen kontzertua eskainiko dute bihar, Arriaga antzokian

Zinegoak jaialdiak “erresistentzia eta afektuen sareak” aldarrikatuko ditu egitarau zabal baten bidez

Kartela Natalia Lisinicchia artistaren lana da eta “maitatzeko beste modu batzuk posible” direla iradokitzen du. Bilboko jaialdiaren 22. edizioa ekainaren 23tik 30era bitartean izango da. Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak aurtengo edizioaren ildo nagusiak eta irudia aurkeztu ditu gaur. Ekainaren 23tik 30era jaialdiak “erresistentzia eta afektuen sareak” aldarrikatuko ditu programazio zabal baten bidez, […]

Read More… from Zinegoak jaialdiak “erresistentzia eta afektuen sareak” aldarrikatuko ditu egitarau zabal baten bidez

Aurtengo Abadia saria Gure Zirkuarentzat izango da, aisiaren bidez euskarari egindako ekarpenagatik

Sari emate ekitaldia ekainaren 19an egingo da Eibarren. Gure Zirkuak jasoko du 2025eko Abadia Saria, “aisia eta dibertimenduaren bidez” euskarari egin dion eta egiten dion ekarpen berritzaileagatik. “Euskararen normalizazioa, kulturaren deszentralizazioa, familia arteko aisialdia eta bertako talentuaren sustapena uztartzen ditu modu berritzaile eta atseginean”, nabarmendu du Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak eta modu horretan […]

Read More… from Aurtengo Abadia saria Gure Zirkuarentzat izango da, aisiaren bidez euskarari egindako ekarpenagatik

DK Sessions, musikan oinarritutako multimedia proiektua martxan da, Donostian

Lehen saioan Maite Larburu musikari hernaniarra izan da gonbidatua. Sormen prozesuari buruzko elkarrizketa intimo batean barneratu eta estudioan Gona izeneko singlea grabatu du. Donostia Kulturak, Elhuyarrek eta Ulu Mediak DK Sessions musikan oinarritutako multimedia proiektua abiatu dute. “DK Irratiaren inguruan sortutako egitasmo honek, audio soilaren mugak gainditzeaz gain, musikarien sormen prozesuaren inguruko gogoeta egin nahi […]

Read More… from DK Sessions, musikan oinarritutako multimedia proiektua martxan da, Donostian

Delirium Tremens taldearen azken kontzertua azaroaren 29an izango da, Bilbon

  Sarrerak maiatzaren 21ean, asteazkena, 10:00tan egongo dira eskuragarri www.santana27.com webgunean. Delirium Tremens, Euskal Herriko rock eszenako talde mitikoenetako bat, bere ibilbideari azken puntua jarriko dio datorren azaroaren 29an, Bilboko Santana 27 aretoan. “Inoiz ahaztuko ez den gaua” izango dela nabarmendu dute antolatzaileek. Izan ere, Mutrikuko laukoteak talde gonbidatu berezi bat izango du alboan oholtza […]

Read More… from Delirium Tremens taldearen azken kontzertua azaroaren 29an izango da, Bilbon

Euskaraldiaren harira, hainbat kultur ekimen antolatu dituzte Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean

Gaur, Itxaro Bordak idatzitako Itzalen Tektonika poesia liburuan oinarritutako ikuskizuna eskainiko dute Bordak berak eta Joseba Irazoki musikariak, arratsaldeko 19:30ean. Joan den ostegunean abiatu zen Euskaraldia eta hilaren 25era arte hainbat kultur ekimen antolatu dituzte Euskal Herri osoan. Gasteizen, esaterako, Izaskun Arrue kulturgunean izango dira horietako batzuk. “Euskaraldia ekimenaren esparruan, IAKk bere energia gehitu nahi […]

Read More… from Euskaraldiaren harira, hainbat kultur ekimen antolatu dituzte Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean

Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak ostiralean abiatuko dira

Hamabi bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara. Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. Hamabi bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara. Urriaren 4tik azaroaren 29ra bitartean egingo da […]

Read More… from Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak ostiralean abiatuko dira

Donostiako Dock of the Bay jaialdiak agur esan du

Maiatzaren 24a, Donostiako La Bodeguilla tabernan egingo duten festa batekin amaituko da jaialdiaren ibilbidea. Hamazazpi urteren ostean, Donostiako Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdia ez da berriro egingo, halaxe iragarri dute antolatzaileek komunikabideei helarazitako ohar baten bidez. “Agur esatea ez da lan erraza 17 urte igaro ondoren. Gure jaialdia amaitzen ari da; infinitua izango […]

Read More… from Donostiako Dock of the Bay jaialdiak agur esan du