Euskal Herriko txalapartarien bilgune bihurtuko da Hernani maiatzaren 23an eta 24an

Ximon Goikoetxea omentzeko baliatuko dute 38. edizioa. Hernaniko Musika Eskolako txalapartariek Hernaniko 38. Txalaparta Festa antolatu dute maiatzaren 23 eta 24rako. “Ostiralean kontzertua izango da Biteri kultur Etxean eta larunbatean, hilak 24, Iparragirre sagardotegia bihurtuko da festaren erdigunea”, zehaztu dute antolatzaileek. Ostiralean, areto barruan, Artze izenburua duen emanaldia eskainiko dute Hutsun eta JEL Triok (19:30ean, […]

Read More… from Euskal Herriko txalapartarien bilgune bihurtuko da Hernani maiatzaren 23an eta 24an

Ura Bere Bidean Korala Gasteizera itzuliko da irailaren 20an

Guztira 33 abesbatza izango dira taula gainean. Irailaren 20ko hitzordua baino lehen, Ura bere Bidean Koralak kontzertu berezia eskainiko du Gatiburekin. 2023tik Araba Ura Bere Bidean proiektuaren egoitzetako bat da. Ura Bere Bidean proiektua 2020an sortu zen, eta 70eko hamarkadatik gaur egunera arte euskal musikari eta artistei balioa ematea du helburu, hainbat ikuskizunen bidez. Horregatik, […]

Read More… from Ura Bere Bidean Korala Gasteizera itzuliko da irailaren 20an

Virginia Santos Itoiz artistak Iruñeko Ziudadelako Bolborategia zuri-beltzeko lorategi bihurtu du

Berdeari itsu izeneko erakusketak herritarren axolagabekeriaren aurrean hirian bizirauten duten landareen 53 marrazki biltzen ditu. Nahiz eta herritarrok ez ohartu, landareak hiriko txoko askotan daude: lauzen artean, balkoietan, zoko galduetan, baita parkeetan ere; baina azkarregi bizi gara, gutxitan begiesten dugu gure ingurua, eta ez dugu ingurumenaz gozatzen. Wandersee eta E.E. Schussler biologia irakasleek 1999an jada […]

Read More… from Virginia Santos Itoiz artistak Iruñeko Ziudadelako Bolborategia zuri-beltzeko lorategi bihurtu du

Hainbat diziplinatan emakumeek egindako lana ikusarazteko erakusketa ireki dute Durangon

Zientziak, arteak eta letretako 24 emakume izeneko erakusketa ibiltariak etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea eta jakintzaren arlo nagusietan emakumeek egindako lana nabarmentzea ditu helburu. Maiatzaren 29ra arte egongo da ikusgai, Durangoko Ezkurdi plazan. Emakumeek gizartearen garapenerako funtsezkoak diren arloetan egiten duten lana ikusarazteko asmoz Zientziak, arteak eta letretako 24 emakume izeneko erakusketa ibiltaria paratu dute Durangoko Ezkurdi […]

Read More… from Hainbat diziplinatan emakumeek egindako lana ikusarazteko erakusketa ireki dute Durangon

Donostiako San Telmo Museoak egitarau bereziarekin ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, asteburuan

Hilaren 17an eta 18an doan sartu ahal izango da museora. Gainera, sormen proposamenak izango dira elizan eta museoan zehar eta baita bisita gidatuak, dantza, musika eta gazte eta familientzako tailerrak ere. Museoek gizartearen garapenean duten zereginari buruz jendea sentsibilizatzeko asmoz, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen dute, eta Donostiako San Telmo Museoak ere egunarekin bat […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak egitarau bereziarekin ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, asteburuan

Dozenaka ekitaldi izango dira maiatzaren 15ean, Euskaraldiaren hasierarekin batera

Ekitaldi nagusiak Donostian, Iruñean, Getxon, Gasteizen, Bilbon eta Baionan izango dira. Maiatzaren 15etik 25era egingo da hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa. Euskaraldiaren laugarren edizioa ostegunean, maiatzak 15, abiatuko da. Hamaika egunetan zehar, Euskal Herri osoko milaka lagunek, euren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskaraz gehiago eta erosoago egiteko saiakera egingo dute. Antolatzaileen esanetan, “Belarriprest eta ahobiziek, gutxienez […]

Read More… from Dozenaka ekitaldi izango dira maiatzaren 15ean, Euskaraldiaren hasierarekin batera

Literaturia jaialdia maiatzaren 23tik 25era egingo da Zarautzen

Edizio honetako leloa Ihes izango da eta, azokaz gain, ekitaldi, solasaldi eta liburu-aurkezpen ugari izango dira asteburu osoan zehar. Jarduera guztiak Lege Zaharren enparantzan, Modelo aretoan eta Etxezabalan izango dira. Beste urte batez, udaberri amaierarekin batera iritsiko da Literaturia, asteburu batez Zarautz euskal letren plaza bihurtzeko asmoz. Aurtengo ediziorako ere ekitaldi ugari antolatu dira herriko […]

Read More… from Literaturia jaialdia maiatzaren 23tik 25era egingo da Zarautzen

Asgarth, Elbereth eta Izan Bai taldeak izango dira larunbatean, Donostiako Burdina Astintzen jaialdian

Laugarren edizio honek izaera propioa eta euskalduna izatea aldarrikatuko du. Hala, euskaraz abestutako heavy metala izango da protagonista. Larunbatean, maiatzaren 17an, Burdina Astintzen jaialdiak hartuko du Donostiako Larratxo Kultur Etxea. Heavy metala euskaraz jorratzen duten hiru talde ariko dira zuzenean: Asgarth, Elbereth eta Izan Bai. Herriko Burdina da antolatzailea, 2002tik Euskal Herriko heavy metala babestea […]

Read More… from Asgarth, Elbereth eta Izan Bai taldeak izango dira larunbatean, Donostiako Burdina Astintzen jaialdian

Txosnak arriskuan daudela salatzeko ekitaldi erraldoia egingo dute maiatzaren 31n, Bilbon

Bilboko Konpartsak, Donostiako Piratak eta Gasteizko Txosnak alarma mezu bat zabaltzeko elkartu dira gaur Bilbon. Jaiak, gaur egun ezagutzen ditugun bezala, desagertzeko arriskuan daudela diote, “aisia merkantilizatuta dagoen garaian, instituzioek, eredu hori babestu beharrean lehentasuna ematen diete irabazi asmoa duten jarduerei”. Donostiako Piratek, Gasteizko Txosnek eta Bilboko Konpartsek Txosnak arriskuan ekimenaren aurkezpena egin dute gaur […]

Read More… from Txosnak arriskuan daudela salatzeko ekitaldi erraldoia egingo dute maiatzaren 31n, Bilbon