Irene Arrarats zuzentzaile eta itzultzailea euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak
Andres Alberdiren hutsartea beteko du Arraratsek. Orain, hizkuntzalari hernaniarrak zortzi hilabeteko epea du sarrera-hitzaldia prestatzeko. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Andres Alberdi emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko, eta Irene Arraratsek erdietsi du Euskaltzaindiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengo osoa. “Alberdi emeritu izatera igaro zen uztailaren 1ean, 75 urte bete baitzituen egun horretan Getariako hizkuntzalariak, eta […]
