Jon Esnaola Agirre konpositoreak irabazi du Eusko Ikaskuntza Gazte Saria

Epaimahaiaren arabera, Esnaolaren LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez obra sinfonikoa “euskal kultur ondarea biziberritzeko ekarpen interesgarria da, folklore autoktonoaren elementuak berrinterpretatuz, ikuspegi eraldatzaile eta berritu batetik”. Jon Esnaola Agirre (Tolosa, 2000) konpositorearen LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez musika-proiektuak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2025 irabazi du. Epaimahaiak “obrak bikaintasun artistiko eta teknikoa, euskal kulturarekin eta ondarearekin duen […]

Read More… from Jon Esnaola Agirre konpositoreak irabazi du Eusko Ikaskuntza Gazte Saria

‘Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak’ egitasmoak herri musika tresnen artisautza izango du ardatz, San Telmo Museoan

Lanbide tradizionalei eskainitako programa honetan, aurten, erakusketa bat izango da Laborategia aretoan, eta gaiarekin lotutako lagin bat eta erakustaldiak klaustroan. Beste jarduera batzuk ere egingo dira udaberriko oporraldian. Donostiako San Telmo Museoak antolatzen duen Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak egitasmoak herri musika tresnen artisautza izango du ardatz aurten. Programa hau 2018an hasi zen, eta aurreko edizioetan […]

Read More… from ‘Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak’ egitasmoak herri musika tresnen artisautza izango du ardatz, San Telmo Museoan

Kattin Madariagak irabazi du aurtengo Nafarroako Eskolartekoa

Madariagak berak eta Kattalin Lizarraga txapeldunordeak ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan. Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoan jokatu zen larunbatean 39. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Sei bertsolarik hartu zuten parte txapelketan, ondorengoek: Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Sarriguren), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza) eta Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza). […]

Read More… from Kattin Madariagak irabazi du aurtengo Nafarroako Eskolartekoa

Arabako Arte Ederren Museoak ‘Emakumea. Familia eta lana’ erakusketa ireki du, Gasteizen.

Besteak beste, Ignacio Diaz de Olano, Fernando de Amarica eta Pablo Uranga artisten 35 lan jarri dituzte ikusgai  urriaren 19ra arte. Arabako Arte Ederren Museoak askotariko ikuspegietatik jorratzen du bere erakusketa iraunkorra, urteetan zehar osatzen joan den bilduma zabalari esker. Oraingo honetan esaterako, emakumeen irudikapena izan du xede, bi eremuri helduta (familia eta lana), emakumeak […]

Read More… from Arabako Arte Ederren Museoak ‘Emakumea. Familia eta lana’ erakusketa ireki du, Gasteizen.

Euskararen erabilera sozialean eragiteko beharra azpimarratu dute Gasteizen, Miarritzen, Bilbon eta Iruñean

Euskal Herriko zenbait leku enblematikotan egindako ekintzen helburua euskaldunen artean euskararen erabilerari buruzko kontzientzia zabaltzea izan da. Taupa euskaltzaleen mugimenduak ekintza komunikatiboa burutu du Euskal Herriko lau hiriburutan. Euskararen erabilera sozialean eragiteko beharra azpimarratu du eta herritarrak Taupan saretzeko deia egin du. Azaldu duenez, Euskal Herriko zenbait leku enblematikotan egindako ekintzen helburua euskaldunen artean euskararen […]

Read More… from Euskararen erabilera sozialean eragiteko beharra azpimarratu dute Gasteizen, Miarritzen, Bilbon eta Iruñean

Anna Irina Russell artistak ‘Birika bezain elastikoa’ erakusketa sortu du ‘Situ-akzioak’ programarako, Donostian

Apirilaren 10etik uztailaren 27ra bitartean bisitatu ahal izango da erakusketa Tabakaleran. Situ-akzioak artearen bidez jolasteko, zentzumenak aktibatzeko, ikasteko eta esperimentatzeko espazioak sortzen dituen proiektua da. Birika bezain elastikoa da Anna Irina Russell artistak Tabakalerako Situ-akzioaken edizio berri honetarako sortu duen erakusketa. Bere diseinuan, Karmengo Ama IP eta Herrera Ikastetxea eskolek lagundu dute, bai eta familia-talde […]

Read More… from Anna Irina Russell artistak ‘Birika bezain elastikoa’ erakusketa sortu du ‘Situ-akzioak’ programarako, Donostian

‘Euskaraz ikus-entzunez egingo dugu!’ lelopean abiatuko da Pantailaldia maiatzaren 6an

Pantailak Euskarazek euskarazko ikus-entzunezko edukiak sustatzeko antolaturiko aktibazio sozialerako ariketaren II. edizioa maiatzaren 6tik 14ra izango da aurtengoan. “Euskaraldiaren testuinguruan eta honen sinergiak aprobetxatuz antolatu dugun ekimen honek helburu bikoitza izango du: batetik, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea, eta bestetik, pantailen munduan euskarak dituen gabeziak agerian utziz erakundeak euskararen aldeko pausoak ematera gonbidatzea”, azaldu dute antolatzaileek. […]

Read More… from ‘Euskaraz ikus-entzunez egingo dugu!’ lelopean abiatuko da Pantailaldia maiatzaren 6an

‘Eszena Kalean’ eta ‘Kristalezko Kioskoa’ zikloak aurkeztu dituzte Getxon

Uztailera bitartean, arte eszenikoetako 14 ikuskizun eta 12 kontzertu izango dira. Maiatzetik uztailera bitartean, kalea izango da Getxoko kultura agertokirik nabarmenetako bat. Kultura kalean bertan ezagutarazteko eta mota guztietako ikus-entzuleei kultura eskuratzeko aukera errazte aldera, Getxo Kulturak iaz abian jarritako programak antolatu ditu. “Ekimen horiek 2025ean berriro ere itzuliko dira Getxora herritarrei askotariko ikuskizunak eta […]

Read More… from ‘Eszena Kalean’ eta ‘Kristalezko Kioskoa’ zikloak aurkeztu dituzte Getxon

Oskar Alegriak ‘Oteiza 14 apostolu’ pelikula filmatzen hasiko da

Ikus-entzunezko pieza honetan, kultur giroko hainbat arlotatik datozen hamalau lagunek parte hartuko dute. Oteiza Fundazioak eta EITBk lankidetza-hitzarmena sinatu dute Oskar Alegriaren Oteiza 14 apostolu lana ekoizteko. Oteizari buruzko ikus-entzunezko pieza honetan kultur giroko hainbat arlotatik datozen hamalau lagunek parte hartuko dute. Bertan, Orioko sortzailearen obrari eta pentsamendu estetikoari lotutako diziplina artistikoen eta interes kulturalen […]

Read More… from Oskar Alegriak ‘Oteiza 14 apostolu’ pelikula filmatzen hasiko da