‘Feminismoa irakurgai’ programa abiatuko da bihar, Altsasun

Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da eleberria da landuko duten liburuetako bat. Udaberriko saioak martxoaren 25ean eta apirilaren 2an egingo dituzte. Iaz hasitako bideari jarraituz, Altsasuko Udaleko Berdintasun Arloak eta Udal Liburutegiak elkarlanean Feminismoa irakurgai izeneko programa garatuko dute aurten ere. “Programa honen helburua da oro har herritarrek, eta, bereziki, emakumeek feminismoarekin lotutako gaiak […]

Read More… from ‘Feminismoa irakurgai’ programa abiatuko da bihar, Altsasun

‘Juan Luis Goenaga. Alkiza, 1971-1976’ liburua kalean da

Lehen aldiz bildu da garai hartako argazki-memoria, urte horietan Goenagak egindako zuri-beltzeko ia irudi guztiekin (221). Juan Luis Goenaga margolariak (Donostia, 1950-Madril, 2024) 1971tik 1976ra Alkizako egonaldian egindako argazkiak biltzen dituen liburu bat argitaratu du Bilboko Arte Ederren Museoak. Era horretara, lehen aldiz bildu da garai hartako argazki-memoria, urte horietan Goenagak egindako zuri-beltzeko ia irudi […]

Read More… from ‘Juan Luis Goenaga. Alkiza, 1971-1976’ liburua kalean da

Igartubeitik, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak ‘Jakintzen Hibridazioa’ zikloa abiatu dute

Tokiko eragileek eskainitako tailerren zikloa da. Lehenengo hitzordua martxoaren 28an izango da, ostirala, Igartubeiti Baserri Museoan, Jateko aukeratzen dugunaren aztarna merienda-tertuliarekin. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak Poctefa Patrim 4.0 proiektuaren Jakintzen Hibridazioa ekimena jarri dute abian. Azaldu dutenez, “lanbide tradizionalei eta horiek mundu garaikidean duten iraupenari buruzko hausnarketa- eta ikaskuntza-espazioak […]

Read More… from Igartubeitik, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak ‘Jakintzen Hibridazioa’ zikloa abiatu dute

Bizkaiko museoek lurraldeko historia, artea eta kultura ezagutzeko bidaia aurkeztu dute

Begiratu eta liluratu zaitez! museoen 2025eko programazioa www.museoen2025programa.eus webgunean kontsulta daiteke. Begiratu eta liluratu zaitez ekimenaren bidez, Bizkaiko hainbat museok lurralde horretako historian, artean eta kulturan murgiltzea eskainiko dute aurten. Azaldu dutenez, “Historiaurreko aztarnetatik hasi eta arte garaikideraino, ondare industrial aberatsetik eta txakolinaren kulturatik igaroz”. Foru Aldundiaren esanetan, “toki paregabeak dira, eta kasu honetan ateak […]

Read More… from Bizkaiko museoek lurraldeko historia, artea eta kultura ezagutzeko bidaia aurkeztu dute

Nerea Urrestarazu artistaren erakusketa paratu dute Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

Donostiarrak sortutako ilustrazioak ekainaren 8ra arte egongo dira ikusgai Aieteko Kultur Etxean. Nerea Urrestarazu (Donostia, 1975) Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu zen eta bere lana beti egon da irudiekin lotuta. Artistaren ibilbidearen hasieran, 20 urte inguru eman zituen EITB eta Bainet Komunikazio Taldean telebistako errealizadore lana egiten. 2013an Koloreka (Koloreka illustration & Prints S.L.) sortu […]

Read More… from Nerea Urrestarazu artistaren erakusketa paratu dute Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

Sara Uribe-Etxeberriak irabazi du Donostia Kultura VIII. Poesia Lehiaketa

Kuntzak eta kerak obragatik saritu dute zumaiarra. Epaimahaiaren arabera, “mundu eta atmosfera propioa dauka liburuak, poesiaren eta zientziaren arteko bidegurutze moduko bat. Lirikotasun landuz egiten du bidea, irudi eta gogoeta iradokigarriz betea. Poesialdia egitarauaren baitan, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zortzigarren edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Aurtengo saritua Sara […]

Read More… from Sara Uribe-Etxeberriak irabazi du Donostia Kultura VIII. Poesia Lehiaketa

Uruguaiko Filtroko gertakariak kontatzen duen obra taularatuko dute Bilbon

Maria Goiricelayak idatzi eta zuzendutako Filtro euskal-uruguaitar koprodukzioa larunbat honetan, hilak 29, iritsiko da BBK aretora. La Dramatica Errante konpainia bilbotarrak Filtro izeneko nazioarteko lehen koprodukzioa aurkeztu du. Montevideoko Verdi Aretoarekin batera sortutako lan berri hau Bilboko BBK aretoan ikusi ahal izango da datorren larunbatean, martxoak 29. Obrak ‘Filtroko gertaera’ du hizpide, 1985ean demokrazia Uruguaira […]

Read More… from Uruguaiko Filtroko gertakariak kontatzen duen obra taularatuko dute Bilbon

Dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako euskarazko diktaketa-sistema berria aurkeztu dute

Dagoeneko erabat garatuta dagoen plataformak euskaraz esandakoa transkribatu egiten du, eta hizketa bidezko komandoak erabiliz egin daitezke aldaketak edo zuzenketak. Haurren ahotsekin ongi dabilen euskarazko diktaketa-sistema berria garatu du Orai NLP adimen artifizialeko zentroak, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako Integrazio Batzordeak eta Nafarroako Sortzen Elkarteak bultzatuta, Languneren aholkularitzarekin eta ‘Euroeskualdeko hiritartasuna’ deialdiko diru-laguntzari eta SPRIren […]

Read More… from Dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako euskarazko diktaketa-sistema berria aurkeztu dute

Treba programa abian da Gipuzkoan, aurten nerabeentzako taldea gehitu zaie gazte eta gurasoenei

Treba Nerabeak 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta egongo da, eta haien garapen pertsonalerako tresnak ematea izango du helburu. Bestalde, prestakuntza-eskaintza osoa doakoa izango da, eta 230 ikastaro inguru eskainiko dira 2025ean, ongizate emozionalari, begirada kritikoari, sexualitateari eta bizitzarako trebetasunei buruz, adin-tarte bakoitzerako egokituta. Treba, adingabeen eta haien gurasoen prestakuntzan eta ahalduntzean oinarritutako programa, […]

Read More… from Treba programa abian da Gipuzkoan, aurten nerabeentzako taldea gehitu zaie gazte eta gurasoenei