500 urtez isildutako genero eta sexu disidentzien inguruko ibilbidea

Dardarak artxiboan. Maritxu eta Katalinaren kasua kalera erakusketa irekiko dute ostegunean Donostian. Aiete Kultur Etxeak Dardarak artxiboan. Maritxu eta Katalinaren kasua kalera izeneko erakusketa zabalduko du hilaren 6an. Erakusketak 500 urtez isildutako genero eta sexu disidentzien inguruko ibilbidea proposatzen du. Joana Aurrekoetxea Arratibel (Donostia, 1987), Karmele Mitxelena Etxebeste (Oiartzun, 1988) eta Irene Irureta (Zumaia, 1989) […]

Read More… from 500 urtez isildutako genero eta sexu disidentzien inguruko ibilbidea

Lili Jauregiaren denboraldia martxoaren 8an abiatuko da ‘Ni feminista naiz’ lelopean

Antzezpeneko protagonista Andre Madalen da, XVII. mendeko euskal emakumea eta lilitarren leinuko azken biztanlea. Emakume langile mobilizatu eta ez konformistaren irudia erakusten du. Ni feminista naiz lelopean irekiko dute Zestoako Lili Jauregiko antzezpenen denboraldi berria. Izan ere, Lilitarren linaiari hasiera eman ziona emakume bat izan zen eta ondoren ere, Lili Jauregia emakumeek gobernatuta agertu izan […]

Read More… from Lili Jauregiaren denboraldia martxoaren 8an abiatuko da ‘Ni feminista naiz’ lelopean

Bertso Udalekuetan izena emateko epea zabalik da

2025eko Bertso Udalekuetako txandak Uitzin, Bidarrain, Zuhatzan eta Sarrian izango dira, guztiak uztailean. Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetan izena emateko epea ireki du hilaren 16ra arte, “oraindik udaberriaren atarian bagaude ere, udako planak egiteko garaia iritsi da: bertso udalekuetan izena emateko sasoia. Gaurtik hasita martxan da izen-ematea, eta webgune honen atarian dauden galdetegien bidez egin ahal […]

Read More… from Bertso Udalekuetan izena emateko epea zabalik da

Laburbira zikloa martxoaren 6an abiatuko da Donostian egingo den aurrestreinaldiarekin

Primeran plataformak Taupa Euskaltzaleen mugimenduarekin batera antolatutako aurrestreinaldia San Telmo museoan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean, Euskal Herri osoko 50 herritara iritsiko da aurtengo zikloa. Donostiako San Telmo museoan martxoaren 6an egingo den aurrestreinaldiarekin abiatuko du ibilbidea 2025eko Laburbirak, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituak. Lehen emanaldi hura Primeran […]

Read More… from Laburbira zikloa martxoaren 6an abiatuko da Donostian egingo den aurrestreinaldiarekin

‘Sukaldeko elkarrizketak’ bueltan dira

Gaur eta bihar, Donostia berriro izango da hitzaldi, mahai-inguru eta dinamika sortzaileen epizentroa. Gaur abiatuko da Sukaldeko Elkarrizketak, gastronomiari ikuspegi diziplinartekoa emanez eskemak apurtzen dituen biltzar gastronomikoa; Mugaritz, Euro-Toques eta Basque Culinary Center dira sustatzaileak. Gaur eta bihar, Donostia berriro izango da hitzaldi, mahai-inguru eta dinamika sortzaileen epizentroa. Hamargarren edizioa da dagoeneko, eta, sukaldaritza aitzakia […]

Read More… from ‘Sukaldeko elkarrizketak’ bueltan dira

Iruñeak Eskaileraren kosketako bakoitza festa tematiko bihurtu du

Martxoaren 3an, astelehena, Haurren egunari dagokion txikienentzako programa antolatu dute. Eskaileraren kosketako bakoitzean ekitaldi batzuk antolatuz, Iruñeko Udalak sanferminetako programa nagusiari keinu egin nahi izan dio. Jarduera hauekin festekiko grina piztea da asmoa. Horretarako, koska bakoitzak jaiegunetako bat izango du ardatz: “sanferminetako egun bakoitzari dagokion programa tematikoa antolatu dugu”. Hori horrela, martxoaren 3an, astelehena, Eskailerarekin lotutako […]

Read More… from Iruñeak Eskaileraren kosketako bakoitza festa tematiko bihurtu du

Igartubeiti eta San Telmo museoek Galbahe bekaren lehen edizioa abiatu dute

Ondare etnografikoari buruzko dibulgazio-proiektuak garatzen laguntzea da deialdi berri honen helburua. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak eta Donostiako San Telmo Museoak etnografia ondarea ikertzeko eta zabaltzeko Galbahe ikerketa eta dibulgazio bekaren lehen edizioa aurkeztu dute. Azaldu dutenez, “beka bi erakundeen bilduma etnografikoetan oinarrituko da, euskal landa-gizartea aztertzeko diziplinarteko berrinterpretazioa edo elkarrizketa proposatzeko”. Galbahek sei hilabeteko iraupena […]

Read More… from Igartubeiti eta San Telmo museoek Galbahe bekaren lehen edizioa abiatu dute

Mursegok ‘Sukramarkus’ performancea eskainiko du martxoaren 14an, Bilbon

Markos Gimenoren ondareari egindako omenaldi bat izango da. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean izango da Bidebarrieta liburutegian eta sarrerak doakoak izango da, baina aldez aurretik eskuratu beharko dira. Bilboko Bidebarrieta Liburutegia Maite Arroitajauregi Mursegoren azken sorkuntza-lanaren agertoki izango da martxoaren 14an, Loraldia Festibalaren baitan. Sukramarkus izeneko performancea eskainiko du musikari eibartarrak eta Markos Gimenoren palindromoak eta hizkuntzarekin […]

Read More… from Mursegok ‘Sukramarkus’ performancea eskainiko du martxoaren 14an, Bilbon

IrriZiklo, Iruñeko euskarazko umore zikloa, otsailaren 28tik martxoaren 19ra egingo da

Nahastumbury, Ztandap, Promesa berdina egin diegu lagun guztiei eta Flop Kultura dira Nafarroako Antzerki Eskolan taularatuko diren antzezlanak eta podcasta. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Otsailaren 28tik martxoaren 19ra bitartean, IrriZiklo izeneko euskarazko umore zikloa antolatu dute Iruñean. Orotara lau emanaldi biltzen ditu egitarauak. Denak arratsaldeko 19:00etan izango dira Nafarroako Antzerki Eskolan. Barrexerka konpainiaren Nahastumbury lanak […]

Read More… from IrriZiklo, Iruñeko euskarazko umore zikloa, otsailaren 28tik martxoaren 19ra egingo da