Tabakalerak ikuspegi artistikoetatik heldu dio fisika kuantikoari ‘Ikuspegi Kuantikoak’ erakusketarekin
Antolatzaileen esanetan, “erakusketa mundu fisikoa birplanteatzen eta eztabaida kuantikoa giza zientzietara zabaltzen duten ikuspegien kaleidoskopio gisa pentsatua izan da. Zientziarekin elkarrizketan garatutako hamaika instalazio artistikoek publikoa bultzatzen dute fisika kuantikoaren konplexutasunei eta hark gizarte garaikidean duen inpaktuari buruz gogoeta egitera”. Tabakaleraren hamargarren urteurrenarekin bat eginez, Ikuspegi Kuantikoak izeneko erakusketa paratu dute Donostiako zentroan bertan. Erakusketa […]
