Euskal kultura hezkuntzara: Loraldia Eskolaren 2025-26 ikasturterako eskaintza eta izen emate epea zabalik
Euskal kulturaren transmisioa eta sormena sustatzea ditu helburu egitasmoak. Loraldia Eskolak 2025-26 ikasturteko eskaintza aurkeztu du, eta dagoeneko irekita dago izen-emate epea. Euskal kulturaren transmisioa eta sormena ardatz hartuta, programak aukera paregabea eskainiko die ikastetxeei kultura garaikidearen esperientzia aberasgarriak bizitzeko. Antolatzaileen esanetan, “antzerkia, musika, literatura, ikus-entzunezkoak eta arte plastikoak bezalako diziplinen bidez, haur eta gazteek […]
