Umbra Light argi jaialdia otsailaren 14tik 16ra egingo da Gasteizen

Argirik gutxieneko egunetan antolatzen da jaialdi hau Gasteizen. Formatu handiko argi eskulturak eta mundu osoko artistek diseinatutako proiekzioak eskaintzen ditu, hirian zehar ibilbide artistiko bat eginez. Argia da obretako protagonista nagusia, baina badira mugimenduz, musikaz eta abarrez hornitutako konposizioak ere. Urtebeteko etenaldiaren ondoren, Umbra Light jaialdia otsailaren 14tik 16ra itzuliko da Gasteizera Artea bakea da […]

Read More… from Umbra Light argi jaialdia otsailaren 14tik 16ra egingo da Gasteizen

Gasteizko Amarika aretoa itxi ez dezaten sinadura bilketa abiatu dute

Artearen inguruko 80 bat pertsonak Amarika elkartea sortu zuten duela egun batzuk eta aretoa ixteak egungo artearen esperimentaziorako eta hedapenerako finkatutako espazio bat galtzea ekarriko lukeela adierazi dute. Joan den astean Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Amarika aretoa itxi eta bertan, Arabako Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroa irekiko duela iragarri zuen. “Bertan bilduko dira lurraldean eragileek ematen […]

Read More… from Gasteizko Amarika aretoa itxi ez dezaten sinadura bilketa abiatu dute

Fernando Iriarte margolariaren atzera begirako bat zabalik da Iruñean

Artistaren 40 urte baino gehiagoko ibilbidea omentzea du helburu Kondestablearen jauregian martxoaren 23ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Fernando Iriarte margolariaren (Iruñea, 1958-2023) lana eta ibilbidea omentzeko atzera begirako erakusketa bat aurkeztu du Iruñeko Udalak. Erakusketa bere familiaren laguntzarekin antolatu da, eta artistaren sorkuntzen ibilbidea biltzen du. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “bilduma martxoaren 23ra arte egongo […]

Read More… from Fernando Iriarte margolariaren atzera begirako bat zabalik da Iruñean

Euskal arte eszenikoen “artxibo bizia” aurkeztu dute ‘Alex Anguloren Maleta’ izenpean

60, 70, 80 eta 90eko hamarkadetako euskal antzerkiari buruzko dokumentazio zabala biltzen du egitasmoak webgune batean. Alex Anguloren Maleta aurkeztu dute gaur Mayda Zabalak eta Esther Velascok Bilboko BBK aretoan egin duten prentsaurrekoan. Egitasmoaren ideologo eta sustatzaileak dira Zabala eta Velasco eta “euskal arte eszenikoen artxibo bizia” dela adierazi dute. Proiektua www.lamaletadealexangulo.eus webgunean dago eta, […]

Read More… from Euskal arte eszenikoen “artxibo bizia” aurkeztu dute ‘Alex Anguloren Maleta’ izenpean

Benito Lertxundik eta Txomin Dhersek jaso dituzte Donibane Lohizuneko Musika Sariak

Orioko musikariak egindako 60 urteko ibilbide bikaina aitortu nahi izan dute. Urruñako txalapartariak, berriz, Gazte saria jaso du larunbatean antolatu zuten sariak banatzeko ekitaldian. Joan den larunbatean, otsailak 1, Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Sariak banatu dituzte Peyuco Duhart kulturguneko Tanka aretoan. 2019an, Eusko Ikaskuntzak eta Donibane Lohizuneko hiriak beren engaiamenduak berritu zituzten baita hitzarmen berria […]

Read More… from Benito Lertxundik eta Txomin Dhersek jaso dituzte Donibane Lohizuneko Musika Sariak

Nafarroako artisten lanak biltzen dituen ‘Formatutik kanpo’ erakusketa zabaldu dute Iruñeko Arma Aretoan

David Anocibar, Maria Azcona, Andrea Ganuza, Pedro Osakar, Carlos Puig eta Juan Sukilbideren obrak jasotzen ditu bildumak eta maiatzaren 4ra arte egongo dira ikusgai. David Anocibar, Maria Azkona, Andrea Ganuza, Pedro Osakar, Carlos Puig eta Juan Sukilbide artista nafarren lanek osatzen duten erakusketa zabaldu dute Iruñeko Arma Aretoan, maiatzaren 4ra arte. Lehen solairuan jarri dute […]

Read More… from Nafarroako artisten lanak biltzen dituen ‘Formatutik kanpo’ erakusketa zabaldu dute Iruñeko Arma Aretoan

Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea zabalik da

Gazte Epaimahaian kide izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean izena eman beharko da. Epea martxoaren 7ra arte egongo da irekita. Behar izatekotan, antolatzaileek zozketa egingo dute martxoaren 11an. 18 eta 30 urte bitarteko ehun gazte inguruk osatuko dute Gazte Epaimahaia, Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Film Labur Onenaren Saria emateko. Gazte Epaimahaian kide izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean izena eman […]

Read More… from Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea zabalik da

Ikusmira Berriak programarako sei artistak aukeratu dituzte

Fede Gianni, Alexandra Latishev, Kathy Mitrani, Joana Moya, Jaime Puertas Castillo eta Daniel Soares dira artista horiek. Fede Gianni, Alexandra Latishev, Kathy Mitrani, Joana Moya, Jaime Puertas Castillo eta Daniel Soaresen zinema proiektuak aukeratu dituzte Ikusmira Berriak programaren hamaikagarren edizioan aurkeztu diren 487 lanen artean. Egonaldiaren lehenengo fasea martxoaren 24tik maiatzaren 4ra izango da. Egonaldien […]

Read More… from Ikusmira Berriak programarako sei artistak aukeratu dituzte

Oier Zuñigaren ‘Eresia’ ikuskizuna bere ibilbidearen amaierara helduko da azken hiru emanaldiekin

Donostian, Bilbon eta Iruñean izango dira azken hiru emanaldiak, Euskal Herrian zehar 50 herri bisitatu ondoren. Eresia ikuskizunak eremu publiko eta komunitarioan, doluari espazio sinboliko-estetikoa eskaintzea bilatzen du, herrian bertan heriotzak dakarren minaz era publikoan eta kolektiboan hausnartzeko parada eskainiz. Oier Zuñiga antzerkigileak sortu, zuzendu eta antzezten du obra. Bere ustez, ezinbestekoak dira doluak dakarren […]

Read More… from Oier Zuñigaren ‘Eresia’ ikuskizuna bere ibilbidearen amaierara helduko da azken hiru emanaldiekin