La Dramatica Errante konpainiak ‘Adiorik ez’ antzezlana estreinatuko du bihar, Bilboko Arriaga Antzokian

Maria Goiricelayak idatzi eta zuzendu du zainketa aringarriak eta «heriotza ona» ardatz dituen obra. Ane Pikaza, Aitor Borobia, Loli Astoreka, Patxo Telleria, Egoitz Sanchez eta Idoia Merodio dira agertokian ikusiko ditugun aktoreak. La Dramatica Errante konpainiak Adiorik ez antzezlana estreinatuko du bihar, hilak 23, arratsaldeko 19.30ean, Bilboko Arriaga antzokian. Obrak zainketa aringarriak eta «heriotza ona» […]

Read More… from La Dramatica Errante konpainiak ‘Adiorik ez’ antzezlana estreinatuko du bihar, Bilboko Arriaga Antzokian

Donostiako San Telmo Museoak ‘Ipuscua 1000 urte’ erakusketa paratu du

Antzinako komentuaren bi kaperatan izango da ikusgai publikoarentzat maiatzaren 11ra arte. San Telmo Museoak ireki duen  Ipuscua 1000 urte. Ipuscuatik Gipuzkoara. 1025-2025 erakusketak azken mila urteetan barrena egindako bidaia proposatzen du, 1025. urtean hasi eta gaur egunera arte, Gipuzkoa entitate geografiko lausoa izatetik nortasun juridiko propioa zuen elkarte egonkor bat izatera nola igaro zen jakiteko, […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Ipuscua 1000 urte’ erakusketa paratu du

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak ‘Ingudea, soinuak errementari kaletik’ musika ziklo berria hartuko du

Ostiralean, hilak, 24, abiatuko da zikloa Orbel taldearen eskutik. Gasteizko Lazarraga Kultur Elkarteak Ingudea, soinuak errementari kaletik musika ziklo berria abiatuko du ostiralean . “Aspaldian errementariak eskuz burdinazko eta  metalezko piezak ingudean lantzen ateratzen zituzten hotsen gisan, Errementari kaleko kulturgunetik, aitzinako burdinola bat balitz bezala, musikaren doinuak entzungo dira”, adierazi dute antolatzaileek. Musika bera izango […]

Read More… from Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak ‘Ingudea, soinuak errementari kaletik’ musika ziklo berria hartuko du

‘Harri Orri Arkatz’ erakusketa zabalik da Donostiako Okendo Kultur Etxean

Erakusketa martxoaren 15era arte bisitatu ahal izango da. Donostiako Okendo Kultur Etxeak ‘Harri Orri Arkatz’ erakusketa zabaldu du eraikin berriko aretoan. Bilduma berri honek eskalada-krokisaren historia aberatsa ezagutzera eman nahi du, eta horretarako, lan eta egile ugari aurkezten dira. Antolatzaileek azaldu dutenez, “kontakizun idatziaren lagun bereizezin gisa, krokisa eskaladarako funtsezko informazioa transmititzeko modua da. Era […]

Read More… from ‘Harri Orri Arkatz’ erakusketa zabalik da Donostiako Okendo Kultur Etxean

Bilboko Rekalde Aretoak urtarrilaren 27an irekiko ditu ateak

Espazio berrituak sarrera berria izango du, Iparragirre kaletik. Rekalde aretoa Euskal Herriko arte garaikidearen eta arte garaikide globalaren inguruan elkartzeko, hausnartzeko eta ikasteko espazio publikoa da. Hilaren 27an izango da Bilboko Rekalde Aretoaren irekiera ekitaldia, aurretik, baina azken obrak egiten ari dira, berriro ireki baino lehen. Nobedadeen artean, areto berrituak sarrera berria izango du Iparragirre […]

Read More… from Bilboko Rekalde Aretoak urtarrilaren 27an irekiko ditu ateak

Julene Gatzagaetxebarria eta Sara Oregiren ‘Etengabeko (ber)eraikuntzan’ olerki-liburu ilustratuak irabazi du Batera deialdia

Deialdiaren edizio honetan, egitasmo bakarra babestu den arren, hurrengo urteetan proiektu gehiago sustatzeko bideak jorratuko dituztela azpimarratu du antolakuntzak eta ildo honetan lanean jarraitzeko asmoa azaldu dute. Julene Gatzagaetxebarria eta Sara Oregi dira iazko irailean martxan jarritako Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdiko lan aukeratuaren egileak. Aurkeztutako lan guztien artean epaimahaiak proiektu bakarra aukeratzea erabaki du […]

Read More… from Julene Gatzagaetxebarria eta Sara Oregiren ‘Etengabeko (ber)eraikuntzan’ olerki-liburu ilustratuak irabazi du Batera deialdia

Zinemastea urtarrilaren 24tik 31ra egingo da Gasteizen

41. edizioan bederatzi film proiektatuko dira, horien artean daude, besteak beste, Marco, Soy Nevenka eta Azken erromantikoak. Gasteizko Zinemastearen iazko edizioak iraultza ekarri zuen dagoeneko finkatuta zegoen Euskal Zinemaren Astera, eta aldaketa horiek geratzeko heldu ziren, hala nola jatorrizko izena berreskuratzea, film luzeak baino ez ematea eta jaialdiaren iraupena luzatzea. Oraingoan, urtarrilera aurreratu da hitzordua. […]

Read More… from Zinemastea urtarrilaren 24tik 31ra egingo da Gasteizen

‘Ajoarriero’, ‘topless’, ‘sueztitu’, ‘alioli’, ‘onkeria’ eta ‘ziento bat’ erantsi dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

Azken sei hilabeteotan 795 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian. Euskaltzaindiak 795 forma berri jaso ditu bere hiztegian (513 sarrera, 199 azpisarrera eta 83 ohiko lexia) azken sei hilabeteotan. Horretaz gain, 1.515 forma zuzendu edo osatu ditu. Eguneratze horrekin, 51.407 forma jasotzen ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak, 69.364 adiera, 114.002 adibide eta 519 esaera zahar. Euskararen akademiak […]

Read More… from ‘Ajoarriero’, ‘topless’, ‘sueztitu’, ‘alioli’, ‘onkeria’ eta ‘ziento bat’ erantsi dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

Urtarrilaren 26an abiatuko da Klaustro Sounds zikloa, Gasteizen

Eneritz Furya, Libe eta Amorante izango dira Montehermosoko oholtzara igoko diren musikarietako batzuk, azaroaren 23ra arte. Klaustro Sounds zikloa indartuta itzuliko da aurten Gasteizera, eta iazko zuzenekoen kopurua bikoiztuz, bederatzi kontzertu izango dira edizio honetan. Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Montehermoso Kulturuneko klaustroan. “Agertoki aparta da, publikoari soinu-bidaia paregabea eskainiko diona, espazio berezi honetarako […]

Read More… from Urtarrilaren 26an abiatuko da Klaustro Sounds zikloa, Gasteizen