Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa abian da Bilbon

Martxoaren 30era arte egongo da lanak bidaltzeko epea zabalik. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 42. edizioaren lan originalak jasotzeko epea zabalik da. Ekimenak literatura sorkuntza sustatzea eta euskarazko egile garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutaraztea ditu helburu. Hala, bi hizkuntza-modalitate ezarri dira, euskara eta gaztelania, biak ere 3.500 euroko sariarekin eta 1.750 euroko bi akzesitekin, ondoren […]

Read More… from Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa abian da Bilbon

UEUk IkerGazte kongresurako artikuluak bidaltzeko epea zabalduko du astelehenean

Otsailaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Betebeharreko baldintzak zein idazteko ereduak dagoeneko ikusgai daude. Udako Euskal Unibertsitateak Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua antolatuko du maiatzaren 28tik 30era bitartean, Bilbon. Helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea dira. Hala, antolatzaileen esanetan, “ikertzaile hasi berriei, ikerketa talderen […]

Read More… from UEUk IkerGazte kongresurako artikuluak bidaltzeko epea zabalduko du astelehenean

Mixel Aire ‘Xalbador II’ hil da, 81 urte zituela

Hiru aldiz aritu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian, eta hirutan irabazi zuen Nafarroako Txapelketa: 1980an Lesakan, 1985ean Leitzan eta 1988an Iruñean. Larunbatean izango da hileta, goizeko 11:00etan, bere jaioterrian, Urepelen. Bertsozale elkarteak webgunean jakitera eman duenez, Mixel Aire ‘Xalbador II’ zendu da, 81 urte zituela. “Xalbador bertsolariaren eta Leonie Etxebarrenen semea zen Mixel Aire […]

Read More… from Mixel Aire ‘Xalbador II’ hil da, 81 urte zituela

Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlari gazteek irabazi dute aurtengo Tene Mujika beka

Eretz-Herria: euskal erresistentziaren Israel-Palestina auziarekiko begirada 1950-1980 urteen artean du izenburua egileen proiektuak eta bertan euskal mugimendu abertzaleak (bere espresio politiko desberdinetan) “gatazka” nola ikusi izan duen aztertu nahi dute. Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlari gazteek irabazi dute Tene Mujika beka, euskaldunek “Israel-Palestina”-ren aurrean izan dugun bilakaera aztertzen duen proiektu batekin. Euskal Herriko historia […]

Read More… from Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlari gazteek irabazi dute aurtengo Tene Mujika beka

Gazteei euskal kultura transmititzeko Sormen Ola programa martxan da

Edizio honetako sortzaileek aurreko urteetan landutako arloak osatuko dituzte: dantza, Garazi Etxabururen eskutik; sorkuntza eszenikoaz hitz egiteko Olatz Gorrotxategi izango dugu; Aitziber Garmendia aktoreak umorearen sormenaz arituko da; eta, azkenik, Nerea Ibarzabal bertsolaria eta idazlea inprobisazioaz eta sormenaz arituko da. Loraldiak, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa eta sorkuntza sustatzeko asmoz, Sormen Ola 2025 programaren hirugarren […]

Read More… from Gazteei euskal kultura transmititzeko Sormen Ola programa martxan da

Gotzon Huegun artistaren ‘Sinkronia’ erakusketa paratu dute Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean

Material eta forma ugariz eginiko piezak biltzen ditu erakusketa honek. Martxoaren 16ra arte bisitatu ahal izango da. Gotzon Huegun eskultore donostiarraren Sinkronia erakusketak gizakiaren eta naturaren arteko harremana berriz aztertzera gonbidatzen gaitu, gure ingurune naturalarekin oreka bat berrezartzeko eraldaketa sakon baten premia nabarmenduz. Artistaren lanen bidez, zientziaren, naturaren eta gizatasunaren arteko tentsioak eta harmoniak aztertzen […]

Read More… from Gotzon Huegun artistaren ‘Sinkronia’ erakusketa paratu dute Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko IX. (H)ilbeltza beka martxan da

Parte hartu nahi dutenek sormenezko narratiba lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) aurkeztu beharko dituzte eta horien kalitatea, aberastasuna eta genero beltzekoak izatea baloratuko dira. Lanak 2025eko martxoaren 14ra arte aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko, 2025eko (H)ilbeltza beka jarri […]

Read More… from Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko IX. (H)ilbeltza beka martxan da

Iparraldeko ikusleek euskal sorkuntzaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, ekainera bitartean

Ibilki zikloaren barruan, hogei emanaldi eskainiko dira Saran, Urruñan, Hendaian, Maulen, Donapaulen, Kanbon, Baionan, Azkainen eta Donibane Lohizunen. Euskal kultur erakundeak (EKE), Euskal Herriko Herri Elkargoaren laguntzaz, Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki programa antolatu du aurten ere. Hala, oraingoan ere, erakundea aktiboki arituko da euskarazko sorkuntzaren hedapenaren alde. “Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal sorkuntzaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, ekainera bitartean

Haurrentzako albumak sortzeko 2025eko Etxepare saria abian da

Maiatzaren 9a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 27an jakinaraziko du erabakia. Albumak sortzeko 2025eko Etxepare saria martxan da jada. Haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) aurkeztu daitezke ekimenera, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osatuz. Maiatzaren 9a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 27an jakinaraziko du erabakia. […]

Read More… from Haurrentzako albumak sortzeko 2025eko Etxepare saria abian da

Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ bigarren diskoa kaleratu du

Lan honetarako soinu organikoak eta elektronikoak uztartu ditu musikari nafarrak, gitarra distortsionatuak, sintetizadore analogikoak eta vocoder-ak erabiliz. Diskoaren aurkezpen kontzertua martxoaren 7an izango da Lesakan. Hortik aurrera, Euskal Herrian zehar ibiliko da oholtzaz oholtza.  Olaia Inziarte musikariak (Oronoz, 1999)​ bigarren lan luzea plazaratu du Zerrautsa izenpean. Disko berria arlo pertsonaletik haratago doala dio nafarrak, “hauskortasunari, […]

Read More… from Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ bigarren diskoa kaleratu du