Ignacio Aldekoa eta Ernestina de Champourcin literatura lehiaketak abian dira

Martxoaren 31ra arte egongo da epea zabalik Ignacio Aldekoa ipuin lehiaketara ipuinak aurkezteko. Ernestina de Champourcin poesia lehiaketara, berriz, ekainaren 10era arte egongo da aukera poema bildumak aurkezteko. Ignacio Aldekoa ipuin lehiaketa eta Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa aurkeztu ditu Arabako Foru Aldundiak. Lehenak 54. edizioa du eta “ipuinaren edo kontakizun laburraren esparruan lan egiten […]

Read More… from Ignacio Aldekoa eta Ernestina de Champourcin literatura lehiaketak abian dira

‘Liburuaren arbola’ erakusketa Iruñera helduko da urtarrilaren 13an

Liburuaren izaera azalduko du erakusketak: hizkia, idazketa, diseinua, inprimaketa. Bisitariak ezagutuko du hizkiek nolako anatomia daukaten, testuek nolako formak hartzen dituzten, liburuak zein parte dauzkan eta nola izendatzen ditugun euskaraz. Liburua bera zer den ulertu eta bere garrantzia azpimarratzeko asmoz, Bilboko Euskararen Etxeak Liburuaren arbola izeneko erakusketa ibiltaria abiatu zuen duela bi urte pasatxo, Portugaleten. […]

Read More… from ‘Liburuaren arbola’ erakusketa Iruñera helduko da urtarrilaren 13an

Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa martxan da

Lanak otsailaren 21era arte bidali ahal izango dira. Bertsopaper lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guztien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da. Bertsularien Lagunak elkarteak Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketaren hirugarren edizioa abiatu du. Lehiaketa honek haur, gazte eta helduen sailak barne hartuko ditu. Hala, helduen sailean, 16 urtetik gorakoek gutxienez sei […]

Read More… from Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa martxan da

Urtarrilaren 12an abiatuko dira aurtengo maskaradak Lakarrin

Dena ondo bidean, Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Lakarri eta Altzaiko gazteek hiru hilabetetan zehar. Martxoaren 30ean bukatuko dira maskaradak Altzain. Urtero bezala, negu bete-betean maskaradak antolatu dituzte Zuberoan, eta herrialde horretako hamabi herritan izango dira agerraldiak, martxoaren 30era bitarteko asteburuetan. Aurten Lakarri eta Altzaiko gazteek hartu dute antolakuntzaren ardura, hain zuzen ere, euren herrian, […]

Read More… from Urtarrilaren 12an abiatuko dira aurtengo maskaradak Lakarrin

‘Lurralde deserosoak’ aztertuko ditu Oraina Kontakizun jardunaldien 3. edizioak

Itxaro Borda, Xabier Aierdi, Eider Rodriguez, Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Leire Vargas, Itziar Ituño eta Gorka Urbizu izango dira aurtengo gonbidatuak. Urtarrilaren 28tik martxoaren 11ra, Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta Bira kulturguneak Oraina kontakizun (III): “Lurralde deserosoak” jardunaldiak antolatu dituzte. Jardunaldi hauetan, Itxaro Borda, Xabier Aierdi, Eider Rodriguez, Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Leire Vargas, Itziar […]

Read More… from ‘Lurralde deserosoak’ aztertuko ditu Oraina Kontakizun jardunaldien 3. edizioak

Gasteizko Lazarraga Kultur Elkarteak Negurako egitaraua aurkeztu du

  Kontzertuak, ikuskizunak, tailerrak, Gabonetako jarduerak eta erakusketa bat, besteak beste, izango dira martxoaren 20ra bitartean. Uztailean hasitako martxari jarraituz, Lazarraga Kultur Elkarteak negurako ere diziplina anitzez osatutako programazioa osatu du. Abenduaren 21ean hasi eta martxoaren 20ra bitartean, mota askotariko jarduerak antolatu dira euskal kulturara gerturatu nahi duen ororentzat. Hala, Jon Basagurenekin elkarlanean bideratu den […]

Read More… from Gasteizko Lazarraga Kultur Elkarteak Negurako egitaraua aurkeztu du

Eider Etxeandia Heitxik ‘Lema eta Lekukoa’ kanta plazaratu du

Ines Osinaga musikari arrasatearraren laguntza izan du zornotzarrak abesti berri honetarako. Eider Etxeandia Heitxik ‘Lema eta Lekukoa’ aurrerapen kanta kaleratu du. “Osasun mentala funtsezkoa da benetakotasunerako bidean”, adierazi nahi izan du musikariak Abesti berri honekin. Dionez, “bizitzan zehar, ezegonkortzen gaituen eta benetan garenarengandik urruntzen gaituen uneei aurre egiten deutsegu. Gure emozioak onartzeak, jartzen doguzan maskaretatik […]

Read More… from Eider Etxeandia Heitxik ‘Lema eta Lekukoa’ kanta plazaratu du

Urtarrilaren 20tik 26ra bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

(H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak, bazkaria, Odola-kantari-Euskal kantagintzaren tragepedia emanaldia edota susmagarrien gaua izango dira. 2025ko urtarrilaren 20tik 26ra izango da Euskal Nobela Beltzaren Astearen hamaikagarren edizioa eta ekitaldi ugari antolatu dituzte oraingoan ere. Bertan hartuko dute parte, Edurne Elizondok, Mikel Elortzak, Izaskun Gracia Quintanak, Iñaki Petxarromanek, Unai Elorriagak eta Josu Aurrekoetxeak, besteak beste. […]

Read More… from Urtarrilaren 20tik 26ra bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

Literatura ibilbideen ‘Kalian gora, maria behera’ egitasmoa aurkeztu dute Ondarroan

Helburua herrian dagoen maila altuko euskal idazleak goraipatu eta beraien sorkuntzaren bidez, euskara ardatz hartuta, herriaren ezagutza, literatura eta turismo jasangarria sustatzea da. “Ondarroa idazle handien sorlekua da eta gainera idazle horiek herritik idatzi dituzte euren lan ezagunenak”, adierazi du bertako Udalak. Hari horri tiraka sortu zen duela urtebete Kalian gora, maria behera proiektua. Honetan, […]

Read More… from Literatura ibilbideen ‘Kalian gora, maria behera’ egitasmoa aurkeztu dute Ondarroan