Euskal kulturaren erakusleiho handia

Antolatzaileen esanetan, “Durangoko Azokarekin euskal kulturgintzak lekua hartu du espazio publikoan, eta kulturazaleek Azokaren deiari gogoz erantzun diote, euskal kultur sisteman duten garrantziaren jakitun”. Lau eguneko jardunaldi bizien ostean, Durangoko Azokaren 59. edizioak atzo arratsaldean itxi zituen ateak eta Gerediaga elkarteari balantzea egiteko unea heldu zaio.  Bertako kideek adierazi dutenez, “euskal kulturaren erakusleiho handia izan […]

Read More… from Euskal kulturaren erakusleiho handia

Irati Bazeta ilustratzailearentzat aurtengo Sormen Beka Da, ‘Harien isla’ proiektuarekin

Epaimahaikideek arabera, “proiektuaren argitasunagatik, deialdira ondo egokitzen delako eta hasiberria izanik lehen erakusketa egiteko aukera emango diolako”, hautatu dute ilustratzaile abadiñarraren proiektua. Euskara jendea gaitzat hartuta esku hartze artistiko bat egitea zen aurtengo Durangoko azokako Sormen Beka deialdiko zeregina, eta Irati Bazeta ilustratzaile abadiñarrak irabazi du, Harien isla izeneko proiektuarekin. Margogintzan oinarrituko da bere lana. […]

Read More… from Irati Bazeta ilustratzailearentzat aurtengo Sormen Beka Da, ‘Harien isla’ proiektuarekin

Nestor Basterretxeari esker ona

Bere jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, artista bermeotarraren sorkuntza eta ekarpena aitortu nahi izan ditu Gerediaga Elkarteak. Gerediaga elkarteak 59. Nestor Basterretxeari esker ona agertzeko ekitaldia egin du Durangoko Azokaren barruan. Bertan izan dira artistaren familiako kideak ere, eta oroigarria jaso dute Nerea Mujika Gerediagako presidentearen eskutik. Gainera, erakundeetako hainbat ordezkari ere etorri dira. Ekitaldi honekin, […]

Read More… from Nestor Basterretxeari esker ona

Marramiau sorkuntza taldeak animaziozko telesail bat ekoitzi du Sormen Bekari esker

Bekari esker animaziozko telesail bat ekoitzi du taldeak, eta haurrei zuzendurikoa izanik, Saguganbaran egin dute estreinaldia. Gero, ikus-entzunezkoa Irudienean ere eman dute bigarren pase batean. Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz izeneko telesaila da. Miren Bereziartua Lonbide, Ihintza Iriarte Apezetxea eta Uxue Bereziartua Lonbidek osatzen dute Marramiau. Hamar minutu inguruko sei kapitulu ditu telesailak, eta banaka zein jarraian […]

Read More… from Marramiau sorkuntza taldeak animaziozko telesail bat ekoitzi du Sormen Bekari esker

Ikasle Goizetik Gazte Eztandara, transmisioak ez du etenik Durangon

Ikasle Goiza euskal kulturaren transmisioa lantzeko helburuz antolatzen da aspalditik. 59. Durangoko Azoka indartsu hasi da. Ikasle Goizarekin zabaldu ditu ateak, eta haur eta gazteek goraino bete dituzte Landako guneko kaleak zein azokaren gainerako guneak. 1.300 ikasletik gora etorri dira Euskal Herriko hamaika txokotik, euskal kulturaren plazan murgiltzeko asmoz. Ikasleentzako tailerrak egon dira gunez gune: […]

Read More… from Ikasle Goizetik Gazte Eztandara, transmisioak ez du etenik Durangon

Urrezko danborra Moriartirentzat, egindako ibilbide luze eta laudatuagatik

Donostiako herritarrek proposatutako 98 hautagaitzen artean eztabaidatu du Bozeramaileen Batzordeak, eta aho batez hartu du erabakia, saria zuzenean emanez. Donostiako Udal Taldeek aho batez erabaki dute saria Moriarti zinema produkzio-etxe donostiarrari ematea, egindako ibilbide luze eta laudatuagatik, euskal zinema nazioarteko zinemaren erreferente gisa jarriz. Bozeramaileen Batzordeak Donostiako herritarrek proposatutako 98 hautagaitzen artean eztabaidatu du, eta […]

Read More… from Urrezko danborra Moriartirentzat, egindako ibilbide luze eta laudatuagatik

Azpeitiko Arkupehotsak ekimenaren zazpigarren edizioa martxan da

Musikari berrien plaza izateaz gain sormen prozesuaren fase guztiak sustatzea da xedea. Horretarako, aukeratutako taldeek Dinamoa sormen guneko Soinuaren eremua erabiltzeko aukera izango dute, entsegua egin eta zuzenekoa prestatzeko. Abenduaren 6tik 16ra egongo da izena emateko aukera zabalik, kulturaz.eus webgunean.  Musika sortzaile berrien plaza izaten jarraitu nahi duen Arkupehotsak ekimenaren zazpigarren edizioa martxan da berriz. […]

Read More… from Azpeitiko Arkupehotsak ekimenaren zazpigarren edizioa martxan da

Euskal Herriko haurrentzako lehen bertso eskolako ikasle izandako Arantzazu Loidik jantziko dio txapela Gipuzkoako txapeldunari

Patxi Goikoleak, bere aldetik, 25 urtez azpiko bertsolari onenaren saria emango du. Ikasle eta irakasle, lehen bertso-eskolako ordezkariak dira Loidi eta Goikolea. 50. urte igaro dira Almeneko bertso eskolak ateak ireki zituenetik, Eskoriatza eta Aretxabaleta artean. Haurrentzako lehen bertso eskola izan zen Euskal Herri osoan. Orain, Gipuzkoako Bertsozalek omenaldia egin nahi dio “urteurrenak Gipuzkoako Bertsolari […]

Read More… from Euskal Herriko haurrentzako lehen bertso eskolako ikasle izandako Arantzazu Loidik jantziko dio txapela Gipuzkoako txapeldunari

Urtarrilaren 22tik 24ra izango den Huhezinema jaialdiaren kartela aurkeztu dute

Garai bateko emakume zinegilea da protagonista, zuri-beltzean eta kamera handi bat duela. Emakumeari burutik ateratzen zaizkio tentakulu antzeko batzuk, koloretsuak. Horiek ideiak errepresentatzen dituzte, eta ideia horiek jaialdiko izenaren letren artean zeharkatzen dira”. Huhezinema 2025eko urtarrilaren 22tik 24ra bitartean egingo da, eta ikasle talde berri batek antolaturiko jaialdia izanik, iruditeria ezberdina izaten da urtero. Antolatzaileen […]

Read More… from Urtarrilaren 22tik 24ra izango den Huhezinema jaialdiaren kartela aurkeztu dute